Etorkizunean gizartean, teknologian eta ekonomian eragin handia izan dezaketen alderdiak garaiz identifikatzea funtsezkoa da erakundeen eta lurraldeen lehiakortasunerako. Hausnarketa estrategiko horrekin, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak “Zaintzatik prospektibara” proiektua jarri zuen martxan 2019an. Edozein erakundek, euren tamaina edozein dela ere, prozesu horri modu ordenatuan, sistematikoan eta helburuak lortzera bideratuta heltzeko ekimena da.
Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, “kontua ez da etorkizuna nolakoa izango den galdetzea, baizik eta nolakoa izatea nahi dugun, subjektu pasibo izatetik subjektu aktibo izatera pasatuz. Horretarako, gure ingurunea behatu, seinaleak identifikatu eta itzuli egin behar ditugu. Zaintza- eta prospektiba-jarduerak ezarri behar ditugu”.
Ildo horretan, Innobasquek euskal enpresetan ezarri nahi duen “prospektibaren kulturak” ebaluazioa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta arlo horretako ekintzen ezarpena uztartzen ditu.
2021eko ziklo berria
Innobasquek informazio- edo sentsibilizazio-jardunaldi berriak programatu ditu aurten, interesa duten pertsona guztientzat irekiak, enpresek prospektibaren aldeko apustuan nabarmentzen diren erakundeen esperientzia praktikoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Lehen hitzordua apirilaren 16an izango da, 9:30etik 11:00etara, eta Eraikunek, Eraikuntzaren Euskal Klusterrak, egiten duen lana aurkeztuko du.
Innobasquek aribideko jardueraren garrantzia nabarmendu du, emaitza bikainak ematen ari den proiektua sendotzeko. Ekimenaren lehen bi urteetan, 140 enpresa bazkidek bete dituzte autodiagnostikoak, zaintza- eta prospektiba-prozesuen barruan zein fasetan dauden jakiteko galdetegiak. Gainera, elkartekideen 29 esperientzia praktiko aurkeztu dira aurreko bi zikloetako sentsibilizazio-jardunaldietan (presentzialak eta online). Guztira 800 profesional bertaratu dira.
2020ko hamar saioek Batz, Coach&Play, Zabalgarbi, Baiba the Kitchen, Eurosigno, Lantik, Zorraquino, Vicinay, Campus2B eta Dualia enpresen lana ezagutzeko aukera eman zuten.
Jarduteko prestakuntza
Behin erakunde bakoitzaren errealitatea ezagututa, prestakuntza-fasera eboluzionatzen da, erakunde bazkideentzat bakarrik, beren beharretara egokitutako prestakuntza-ibilbide bat jasotzen baitute. Innobasqueko 14 erakunde bazkidek ematen dute prestakuntza, gai honetan adituak direnak eta sektore bakoitzaren errealitatea ezagutzen dutenak; izan ere, zaintza-lana zein esparrutan zentratu behar den finkatzen ere laguntzen dute. Innobasquerekin elkarlanean aritu dira Azaro Fundazioa, Azterlan, BEAZ, CDE, Herrero & Asociados, Innguma, Lortek, Sakona, Prospektiker, Sonder consulting, Tecnalia, Tekniker, Deustuko Unibertsitatea eta UPV/EHU prestakuntzan. Azken helburua enpresak ekintzara pasatzeko prestatzea da. Horretarako, prestatzaileek atzemandako potentzialtasunak garatzen laguntzeko zerbitzua eskaintzen dute.
26 dira, beren egoera aztertu ondoren, prestakuntza-faseetara igaro diren enpresak: Lantegi Batuak, Sariki Metrología, TTT Taldea, Ikaslan, Euskadiko Parke Teknologikoak, Kamein, Banpro, BBK Fundazioa, BTI, Elay, Fagor Automation, Ingeteam, Tknika, Deustoko Unibertsitatea, Gaiker, Vicinay Marine, Velatia, Egile, Tubacek, Kutxabank, Batz, Danobat, Vodafone, Angulas Aguinaga eta Petronor.
Aurten beste 21 erakunde gehitu dira: Askora, Novattia, Lagun Aro, Bizkaiko Ur Partzuergoa, ZIV Aplicaciones y Tecnología, d & a Innovative Systems, Dualia, Mutualia, EBlock Energías Renovables, IMQ, Athlon, Grupo Bentas, Sidenor, C2B, Think On Marketing, Bilbao Metropoli-30, Satigune Infíores eta Fagor Energys.
INFORMAZIO GEHIAGO
Blanca Pardo. Tel.: 658 727 776 bpardo@innobasque.eus
Ana Larizgoitia Tel.: 656 788 328 alarizgoitia@innobasque.eus