Zenbat aldiz sentitu duzu ez zeneukala denborarik jasotzen duzun informazio interesgarri guztia irakurtzeko? Eta, zenbat aldiz dauzkazu ia ezertarako balio ez duten tartetxo solteak, adibidez, bilera bat hasteko zain edo haurrak eskolatik irteteko zain zaudenean? Seguru askotan izango dela bi galderen erantzuna. Berrikuntzaren Euskal Agentzian badakigu hori. Eta guri ere gertatzen zaigu. Eta hori konpontzeko, Ivoox eta Spotify-ko kanal bat sortu dugu. Astero, podcast bat igoko dugu berrikuntzari buruzko berri eta elkarrizketa interesgarriekin. Berrikuntzako kasu praktiko eta gertukoekin hasiko gara. Audio laburrak, errazak eta zuzenak izango dira. Streaming bidez entzun ahal izango dituzu, nahi duzun lekuan eta unean, eta deskargatzeko aukera ere egongo da, gorde nahi badituzu ere. Edonola ere, asko ikasiko duzu berrikuntzari buruz haiei esker.
Kanaleko lehen protagonistak Innobasqueren zortzi ETE bazkide izango dira: Innotu, A&BLaboratorios, Virtualware, Fresmak, Rotobasque, HRE Hidraulic, Digitalentu eta Optimitive. Azken bi hilabeteetan Euskadiko irrati nagusietan jarritako elkarrizketak dira, zeinetan horien ordezkariek hainbat gairen berri eman duten; besteak beste, azaltzen dute zein erronka berriri aurre egin behar izan dioten pandemia dela eta, eta nola berritu duten zailtasunak gainditzeko. Itxura ona du, ezta? Ziur gaude inspirazio-iturri izango direla. Hortaz, besterik gabe, esan dezakegun onena hauxe da: berrikuntzak lagun zaitzala… orain da momentua.