Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako ordezkariak gaur goizean aurkeztu du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Euskadi 2030 Berrikuntzaren Euskal Agentziaren erakunde bazkideen aurrean. Aurkezpenean parte hartu dute, halaber, Carlos Peña Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako aholkulariak eta Manuel Salaverria Innobasqueko presidenteak, eta 300 pertsona inguruk telematikoki jarraitu dute ekitaldia.
Uriartek honako hau adierazi du Planari buruz: “Berrikuntzaren eta ikerketaren aldeko apustu estrategikoa da, 2030erako Euskadi berrikuntzaren arloko Europako eskualde aurreratuenen artean egon dadin. Euskadiko gizarteak etorkizun hobe baten alde duen konpromisoaren isla da. Aukera egokia da trantsizio global hirukoitza arrakastaz gauzatzeko: trantsizio teknologiko eta digitala, energetiko eta ekologikoa, eta sozial eta sanitarioa”.