Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.

 

Esteka honetan agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.    

 

Ekainak 1

WEB-MINTEGIA: MARIE SKLODOWSKA CURIE FINANTZAKETA-PROGRAMA

Ikerbasque eta EHUk Marie Sklodowska Curie-Individual Fellowships finantzaketa-programari buruzko web-mintegi bat antolatu dute, diziplina zientifiko guztietako emakume ikertzaileen garapen profesionala eta prestakuntza babesteko helburuarekin.

Antolatzaileak: Ikerbasque eta UPV/EHU

 

Ekainak 1

ONLINE JARDUNALDIA: HORIZO EUROPEREN OSASUN-KLUSTERRA

Carmen Laplazarekin lankidetzan, Berrikuntzako Ikerketako Zuzendaritza Orokorreko Health Innovations and Ecosystems unitateko (DG RTD) burua, Horizon Europeren osasun-klusterra eta lehen bi urteetarako aukerak aurkeztuko dira.

Antolatzaileak: CDTI eta ISCIII

 

Ekainak 1 eta 2

ONLINE EKITALDIA: EUROPA DIGITALA 2021

Bi egunetan zehar, Europako Batzordeak eta Europar Batasuneko Kontseiluko Presidentetza portugaldarrak Europak 2030ari begira dituen digitalizazio-erronkak eta horiei aurre egiteko modua azalduko ditu.

Antolatzaileak: Europako Batzordea eta EBko Kontseilua

 

Ekainak 2

WEB-MINTEGIA: LIDER IZATEA ZIURGABETASUN GARAIAN

Liderrek gaitasuna izan behar dute gero eta egonkortasun txikiagoa duen eta denbora gutxian aldatzen den errealitate batera egokitzeko. Ezaugarri hori funtsezkoa da egungo taldeak arrakastaz gidatzeko.

Antolatzailea: Deusto Business School

 

Ekainak 3

ONLINE JARDUNALDIA: SMART CITIES – MUGIKORTASUN ADIMENDUNA

Jardunaldi horretan honako hauek jorratuko dira: hiri adimendunetako mugikortasuna, eskari energetikoaren kudeaketa, ibilgailu konektatuak, aparkalekuen kudeaketa, mikromugikortasuna eta garraio-azpiegitura.

Antolatzaileak: Spri eta Eusko Jaurlaritza

 

Ekainaren 4ra arte

LANDAKO EMAKUMEENTZAKO BERRIKUNTZAREN BIKAINTASUN-SARIAK

Sari horiekin ikusgarritasuna eman nahi zaio emakumeek gure landa-ingurunean egiten duten lanari, baita eskualde horien garapenean egiten duten funtsezko ekarpenari ere, askotan landako dibertsifikazio ekonomikoarekin, berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotuta dauden proiektuak abian jarrita; hiru ekimen sarituko dira, 18.000, 12.000 edo 7.500 eurorekin.

Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 4an amaituko da.

Antolatzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa

 

Ekainak 8

EACP VIRTUAL B2B – APLIKAZIO ETA TEKNOLOGIA AEROESPAZIALAK

B2B topaketa birtualek Europako herrialde eta aliatu ugari bilduko dituzte, eta industria aeronautikoaren eta espazialaren balio-kate osoko erakundeei aukera emango diete harreman baliotsuak eratzeko eta nazioarteko lankidetzaren alderdi berriak ezagutzeko, I+G+b proiektuak garatzeko xedearekin. 

Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Spri, Eusko Jaurlaritza, Hegan eta European Aerospace Cluster

 

Ekainak 8

‘EUROPAKO BERRIKUNTZA-HIRIBURUA 2021’ SARIAK: WEB-MINTEGIA

Web-mintegi honetan, Europako Berrikuntza Batzordeak eta ETE-en Agentzia Exekutiboak (EISMEA) Europako hiriek 2021eko berrikuntza-hiriburu bihurtzeko bete behar dituzten irizpideak aurkeztuko dituzte.

Antolatzaileak: Europako Berrikuntza Batzordea eta EISMEA

 

Ekainak 8

WEB-MINTEGIA: EIC ACCELERATOR-EN AURKEZPENA

Aholkularitza-enpresa espezializatu baten laguntzarekin, Beaz-ek EIC Accelerator aurkeztuko du, Horizon Europe programa berriko finantzaketa-tresna bat.

Antolatzailea: Beaz

 

Ekainak 9

WEB-MINTEGIA: SAKABANATZEA ETA USTIAPENA HORIZON EUROPE PROGRAMAN

Web-mintegi horretan, Europako Batzordeak berritasunak eta arau berriak aurkeztuko ditu, baita ‘Horizon Results Platform’ eta ‘Horizon Results Booster’ zerbitzuak ere.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Ekainaren 8tik 10era

ADVANCED FACTORIES. Bartzelonan.

Advanced Factories industriako liderrentzako eta ETE-entzako berrikuntza-ekitaldia da. Automobilgintzaren, elikaduraren, aeronautikaren, trengintzaren, osasunaren, siderurgiaren, ehungintzaren eta energiaren sektoreko profesionalek hitzordu paregabe honetara bertaratzeko interesa agertu dute. Bertan, bazkide industrialak topatzeaz gain, lantegi aurreratuak eta produktiboak lortzeko azken berrikuntzak aurkitzeko aukera izango dute. Advanced Factoriesek Bartzelonako CCIBn aurkeztuko ditu industria-automobilgintzako, robotikako, Digital Manufacturing eta 3D Printing arloetako, Adimen Artifizialeko, Digital Twineko, Integrazio-sistemetako eta 4.0. industriarekin lortutako alderdi guztietako azken soluzioak. Hori guztia 280 enpresa erakusleren eskutik; horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Omron, Bosch-Rexroth, Schneider-Electric, Accenture, Beckhoff, HP, Infaimon, Telefónica, Kuka, Siemens, Weidmuller, T-Systems, Tecnalia, Logitek, Festo, Universal Robots, Wonderware, Schaeffler, Sicnova, IFM Electronic, Murrelektronik eta Eurecat Xavier Ferràs, Faouzi Grebici edo Isabella Zackzek bezalako adituek automatizazioari eta robotikari esker industriaren lehiakortasunean egon diren arrakasta-kasuen eta hobekuntza-esperientzien berri emango dute Industry 4.0 Congress delakoan.

Antolatzailea: Nebext

 

Ekainak 8-15

BBK OPEN SCIENCE FEST 2021

BBK Open Science Fest 2021 zientzia-jaialdia. Bertan, aukera dago zientzia irekia eta parte-hartzailea eta horrek mundu hobea eta iraunkorragoa lortzeko eragile gisa sortzen dituen aukerak ezagutzeko, partekatzeko eta gozatzeko. Kultura zientifikoko topaketa da, eta herritarren partaidetza funtsezkoa da. Jaialdia BBK Kunaren herritarren partaidetza sustatzeko ildoaren barruan dago. Halaber, edizio honetan bizitzan, herritarren zientzian, komunitateko zientzian eta gizarte-berrikuntzan oinarritzen da. 

Antolatzailea: BBK Kuna

 

Ekainak 9

WEB-MINTEGIA: HIDROGENO BERDEA EKOIZTEA EKONOMIA ZIRKULARRAREN TESTUINGURUAN

CIC energiGUNEko biltegiratze termikoaren arloko zuzendari zientifiko Elena Palomok xehetasunez azalduko du, besteak beste, zer-nolako zeregina duen hidrogenoak karbono-emisioei dagokienez neutroa den ekonomia bateranzko trantsizioan.

Antolatzailea: Donostia Sustapena

 

Ekainaren 11ra arte

INDUSTRIA CONECTADA 4.0 SARI NAZIONALAK

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak Industria Conectada 4.0 sari nazionalen hirugarren edizioa iragarri du, zeinaren helburua baita digitalizazio-proiektu azpimarragarriak dituzten enpresa industrialen merituak aintzatestea.

Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 11n amaituko da.

Antolatzailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa

 

Ekainak 15

WEB-MINTEGIA: ZER ERAGIN IZANGO DU BIDEN WASHINGTONEN EGOTEAK MUNDU OSOKO KLIMARENTZAT ETA I+G ENERGETIKOARENTZAT?

Europako Batzordeko I+G saileko zuzendariondoko nagusi Patrick Child-ek eta AEBko kongresukide Don Beyer-ek solasaldi bat izango dute Joe Bidenen gobernuak aurkeztutako bilioi bat euroko azpiegitura-planari buruz.

 

Ekainaren 15era arte

ENPRESA SUSTAPENERAKO EUROPAKO SARIEN XV. EDIZIOA

Enpresa Sustapenerako Europako Sarien (EEPA) 15. edizioa irekia dago EBko estatu kide guztietako administrazio publikoek, elkarte publiko-pribatuek eta enpresa-erakundeek parte har dezaten. EEPA 2021 sariak sei kategoriatan banatzen dira: 

1.- Enpresa-espirituaren sustapena. 

2.- Enpresa-prestakuntzan inbertsioa. 

3.- Enpresa-ingurunearen hobekuntza eta eraldaketa digitalerako babesa. 

4.- Enpresen nazioartekotzearen babesa. 

5.- Trantsizio iraunkorrerako laguntza. 

6.- Enpresa-ekimen arduratsua eta integratzailea.

Deitzailea: Europako Batzordea, Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta ETE-etako Zuzendaritza Nagusiaren bidez. 

 

Ekainak 15-17

FOOD 4 FUTURE WORLD SUMMIT. Bilbon.

Datozen urteetan, Bilbo izango da teknologia berrien, konponbideen eta automatizazio-sistema berrien bitartez elikaduraren eta edarien industria eraldatzeko Food 4 Future Wolrd Summit berrikuntza-ekitaldiaren egoitza. Bizkaiko hiriburuan elikadura-sektoreko balio-kate guztiko profesionalak bilduko dira, industriaren eraldaketan mugarria izango diren konponbide teknologiko berriak, berrikuntzak eta joerak aurkezteko. Kongresu handiena da Europa mailan kontsumo-joera eta -ohitura berriak ezagutzeko, baita industria efiziente eta jasangarriagoa lortzeko kasu arrakastatsuak eta teknologiaren aplikazioak ezagutzeko ere. Hori guztia 280 aditu baino gehiagoren eskutik, foro bertikalen bitartez industria-segmentu bakoitzerako: Meat Forum, Beverage Forum, Bakery, Sea Food, Dairy eta Agro

Antolatzailea: Azti

 

Ekainaren 21era arte

EMAKUME TEKNOLOGIARI ADA BYRON VIII. SARIRAKO HAUTAGAITZAK AURKEZTEA

Ekainaren 21era arte aurkeztu ahal dira sari honetarako hautagaitzak, eta urrian banatuko da. Horren bidez, emakumeen artean I+G arloko bokazioak sustatzeko zientziaren eta teknologiaren arloan emakumeek egiten duten lana ikusarazten da. Bi kategoria daude: absolutua eta gazteena (35 urte baino gutxiago dituztenentzat). Zortzigarren edizio hau estatu-mailakoa da, baina beste batzuk ere egiten dira Mexikon, Argentinan, Uruguain eta Kolonbian.

Deitzailea: Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea, Microsoften, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Danobatgroupen eta Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundea) laguntzarekin eta BasqueHealthCluster eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren babesarekin.

 

Ekainaren 23ra arte

GLOBAL SPACE MARKETS CHALLENGE

Global Space Markets Challenge erronkaren helburua da eskatzaile guztien artean sektore espazialeko sei ETE hautatzea (3 upstream eta 3 dowstream), nazioartekotze-plan onenak eta sendoenak dituztenak euren produktu eta zerbitzuentzat.

Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 23an amaituko da.

Antolatzailea: Europako Espazio Agentzia (ESA)

 

Ekainak 23 eta 24

TAILERRAK: ‘RESEARCH AND INNOVATION DAYS’

Tailer espezifikoak izango dira, Europa osoko eta beste toki batzuetako parte-hartzaileekin ikerketaren eta berrikuntzaren inguruan eztabaidatzeko. Gainerakoekin ikastea, sare berriak sortzea eta gure erronka globalentzako konponbideak bilatzeko lankidetzan aritzea dira helburuak.

 Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Ekainak 23 eta 24

IKERKETA ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO EUROPAKO JARDUNALDIAK 

Jardunaldien hirugarren edizioak Horizon Europeren hasiera ofiziala ekarriko du berekin, Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako programa berria 2021-2027 aldirako. Jardunaldien gaia lankidetza da; beraz, arlo guztietako profesional adituak bilduko dira loturak ezartzeko eta etorkizun distiratsuagoa sortzeko. Konferentziek bi eguneko iraupena izango dute, eta politikariak, ikertzaileak, enpresariak eta herritarrak elkartuko dituzte, eztabaidatzeko eta Europako ikerketa eta berrikuntzaren etorkizunari forma emateko.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Ekainak 25

WEB-MINTEGIA: ZAINTZA PROSPEKTIBOA AZARO FUNDAZIOAREKIN

Azaro Fundazioak azalduko du nola egiten duen zaintza lehiakorra eta prospektiboa erakundeak.

Antolatzaileak: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta Azaro Fundazioa

 

Ekainak 25-27

HACK & DISRUPT!-EN 1. EDIZIOA

Nazioartean fintechean eta insurtechean oinarritutako lehenengo hackatoia da, eta, bereziki, finantza jasangarrien esparrura zuzenduta dago. Xedea da pertsona ekintzaileak eta enpresak lotzea finantzak eta aseguruak berrirudikatzeko, digitalizazioaren bidez. Horretarako, partaideek Kutxabank Segurosek, Kutxabankek, Lagun Arok, Laboral Kutxak eta Renta4-k proposatutako benetako 5 erronka gainditu beharko dituzte. Ekitaldia nazioartean egingo da, eta hibridoa izango da. Atal presentziala Bilbao Berrikuntza Faktorian egingo da. Birtuala, berriz, plataforma teknologiko batean. Bertan, streaming bidez, irekiera eta itxiera jarraituko ahalko dira, baita aurkezpenak ere.  Talde irabazleek lau sari jaso ahalko dituzte: bidaia bat Suitzara, bertako fintech eta insutech ekosistemak eta sektoreko startup liderrak ezagutzeko; BBF Fintech inkubazio-programan parte hartzea; Insurtech berrikuntza irekiaren programan parte hartzea eta sarbide zuzena Suitzako F10 azeleragailuaren inkubazio-programan parte hartzeko azken elkarrizketarako. BBF Fintech finantzen eta teknologiaren inguruko negozio berrien inkubagailu bat da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sustatzen dutena, eta Dominion partner teknologiko gisa duena.

Antolatzaileak: BME eta BBF Fintech

 

Ekainaren 29ra arte

EUROPAKO BERRIKUNTZAKO KONTRATAZIO PUBLIKOAREN SARIAK

Sari hauekin Europako erosle publiko eta pribatuak eta berrikuntzako kontratazioa sustatzeko egiten dituzten ahaleginak aintzatetsi nahi dira.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Ekainaren 30era arte

BCAM ZENTROA 15 IKERLARI ARI DA BILATZEN ‘ASTROTECH’ PROIEKTURAKO

‘Astrotech’ proiektuaren helburua da aitzindariak izatea ingeniaritza glialaren arloan, eta garun osasuntsu eta gaixoetan astrozitoak aztertu eta maniplkatzeko tresnak garatzea.

Antolatzailea: Matematika Aurreratuen Euskal Zentroa

 

Uztailaren 8ra arte

2021eko BERRIKUNTZA ETA DISEINU SARI NAZIONALEN DEIALDIA

Espainian berrikuntzaren eta diseinuaren arloan ematen diren sari garrantzitsuenak dira. Espainiaren garapen ekonomiko eta sozialaren alde egiten duten profesional eta enpresen lana saritzeko sortu dira.

Hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 8an amaitzen da.

Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

Uztailak 15

ELKARGI TOPAKETA: FINANTZAKETA, IRAUNKORTASUNA ETA DIGITALIZAZIOA. MUNDU BERRIRAKO GILTZAK. Donostian.

Elkargik alor handi horietako gakoak aztertuko ditu, eta horiek erabakigarriak dira eta izango dira, COVIDak eragindako krisia atzean uzteko. Arlo horretako lehen mailako pertsona ezagunek hartuko dute parte: Nadia Calviño, Espainiako Gobernuko Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako presidenteordea; Ignacio S. Galan, Iberdrolako presidente eta kontseilari ordezkaria; eta Jose Ignacio Goirigolzarri, Bankiako presidente eta CaixaBank berriko presidente izango dena. Egoera sanitarioaren bilakaeraren arabera, aurrerago zehaztuko dizute nola jarraitu ekitaldia. 

Antolatzailea: Elkargi 

 

Uztailaren 16ra arte

GLOBAL INNOVATION DAY 2021 EGUNAREN BERRIKUNTZA-KASU PRAKTIKOEN DEIALDIA

Aurten, Global Innovation Day delakoaren kasu arrakastatsuen deialdiak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatuak, eraldaketa digitala, iraunkortasuna eta konpromiso soziala izango ditu ardatz. Berrikuntzaren Euskal Agentziak aldaketa-garaiei arrakastaz aurre egiteko balio izan duten sei konponbide berritzaile, negozio-eredu eta proiektu bilatzen ditu. Mota guztietako euskal erakundeei zuzenduta dago, haien izaera, tamaina edo jarduera-sektorea edozein dela ere: enpresak, ikerketa eta garapeneko eragileak, I+G+b arlokoak, elkarteak, ikastetxeak, talde zibiko-sozialak eta administrazio publikoak. Aurkeztutako kasuak azken hiru urteetan (2019-2021) abian jarritakoak izan beharko dira. Erakunde interesdunek modu labur eta errazean aurkeztu beharko dute beren praktika berritzailea inprimaki honen bidez. Hautatutako jarduera guztiak Innobasqueko Kasu Praktikoen Bankuan sartuko dira. Aukeratutako kasuek Global Innovation Day egunaren hamargarren edizioan parte hartuko dute, azaroaren 8an. 

Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Uztailaren 29ra arte

BERRIKUNTZA IREKIAREN ERRONKA

Singapurreko ESG eta IPI agentziak, CDTIren bitartez, Singapurreko start-upen eta ETE berritzaileen balio teknologikoko eta kontzeptu-probako proposamenak jasotzen hasi dira, Ekialde Ertainean hiri adimendunaren garapenaren alde egingo dutenak. Horretarako, atzerriko enpresa interesdunak Singapurreko enpresa batekin elkartu behar dira edo bertara joan behar dira sei hilabeteko epean, irabaziz gero.

Datorren ekainaren 10ean, 8:30ean, briefing bat antolatuko da xehetasun gehiago emateko.

Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da 2021eko uztailaren 29ra arte.

Antolatzaileak: ESG eta IPI (Singapur) 

  

Urriak 21 eta 22

CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA

Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.

Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA

 

Azaroak 17, 18 eta 19

BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021

Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera bi saiotan egingo da: lehena maiatzaren 13an eta 14an, eta bigarrena azaroaren 17an, 18an eta 19an.

Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan

 

Azaroak 19 eta 20

SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA

Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin.

 

ADIMEN ARTIFIZIALAREN ARLOKO PRESTAKUNTZA SUSTATZEKO “AA ELEMENTUAK” SAREKO IKASTAROA

Xedea da herritarrek AAri buruz duten ezagutza-maila handitzea, sarean egiten den doako ikastaro baten bidez, herritar guztientzat zabalik dagoena. Halaber, ikastaro horri esker, 170 herrialdetako 650.000 pertsonak baino gehiagok jaso dute prestakuntza. Ikastaroa gaztelaniara itzuli da Europako Batzordearen laguntzari esker.

Antolatzailea: Espainiako Gobernua

 

DONOSTIA SUSTAINABILITY FORUMen BIGARREN EDIZIOA

Donostia Sustainability Forum iraunkortasunari buruz  hausnartzeko eta eztabaidatzeko zabalik dagoen plataforma da, diziplina arteko ikuspegia duena.

Antolatzailea: EHUren Udako Ikastaroak

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago