Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza‑deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Esteka honetan agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.
Ekaina eta uztaila artean
ZIENTZIAKUTXA KONFERENTZIAK 2021. GENE BIDAIARIA. Donostian.
Ekainean eta uztailean zehar ZientziaKutxa konferentzien zikloa egingo da, non zientzialari entzutetsuek dibulgazio-hitzaldiak emango dituzten zientziako edo interes sozialeko gaien inguruan, euskaraz eta gaztelaniaz, aurrez aurre; hala ere, online ere jarraitu ahalko dira hemen.
Ekainaren 21era arte
EMAKUME TEKNOLOGOARI ADA BYRON VIII. SARIRAKO HAUTAGAITZAK AURKEZTEA
Ekainaren 21era arte aurkeztu ahal dira sari honetarako hautagaitzak, eta urrian banatuko da. Horren bidez, emakumeen artean I+G arloko bokazioak sustatzeko zientziaren eta teknologiaren arloan emakumeek egiten duten lana ikusarazten da. Bi kategoria daude: absolutua eta gazteena (35 urte baino gutxiago dituztenentzat). Zortzigarren edizio hau estatu-mailakoa da, baina beste batzuk ere egiten dira Mexikon, Argentinan, Uruguain eta Kolonbian.
Deitzailea: Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea, Microsoften, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Danobatgroupen eta Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundea) laguntzarekin eta BasqueHealthCluster eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren babesarekin.
Ekainak 23
WEB-MINTEGIA: ONLINE PRESTAKUNTZA COVID-19aren ONDOKO AROAN
Geroz eta bilaketa gehiago daude online prestakuntzarekin lotuta, eta hori ezin da lotu konfinamenduarekin; beraz, LIN3S erakundeak bere esperientzia partekatu nahi du hezkuntzaren sektorean, 3 arrakasta-kasu azalduz. Hezkuntza-sektorearen eraldaketa digitala errealitate bat da.
Ekainaren 23ra arte
GLOBAL SPACE MARKETS CHALLENGE
Global Space Markets Challenge erronkaren helburua da eskatzaile guztien artean sektore espazialeko sei ETE hautatzea (3 upstream eta 3 dowstream), nazioartekotze-plan onenak eta sendoenak dituztenak euren produktu eta zerbitzuentzat.
Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 23an amaituko da.
Antolatzailea: Europako Espazio Agentzia (ESA)
Ekainak 23 eta 24
TAILERRAK: ‘RESEARCH AND INNOVATION DAYS’
Tailer espezifikoak izango dira, Europa osoko eta beste toki batzuetako parte‑hartzaileekin ikerketaren eta berrikuntzaren inguruan eztabaidatzeko. Gainerakoekin ikastea, sare berriak sortzea eta gure erronka globalentzako konponbideak bilatzeko lankidetzan aritzea dira helburuak.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Ekainak 23 eta 24
IKERKETA ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO EUROPAKO JARDUNALDIAK
Jardunaldien hirugarren edizioak Horizon Europeren hasiera ofiziala ekarriko du berekin, Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako programa berria 2021-2027 aldirako. Jardunaldien gaia lankidetza da; beraz, arlo guztietako profesional adituak bilduko dira loturak ezartzeko eta etorkizun distiratsuagoa sortzeko. Konferentziek bi eguneko iraupena izango dute, eta politikariak, ikertzaileak, enpresariak eta herritarrak elkartuko dituzte, eztabaidatzeko eta Europako ikerketa eta berrikuntzaren etorkizunari forma emateko.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Ekainak 25
WEB-MINTEGIA: ZAINTZA PROSPEKTIBOA AZARO FUNDAZIOAREKIN
Azaro Fundazioak azalduko du nola egiten duen zaintza lehiakorra eta prospektiboa erakundeak.
Antolatzaileak: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta Azaro Fundazioa
Ekainak 25-27
Xedea da pertsona ekintzaileak eta enpresak lotzea finantzak eta aseguruak berrirudikatzeko, digitalizazioaren bidez. Horretarako, partaideek Kutxabank Segurosek, Kutxabankek, Lagun Arok, Laboral Kutxak eta Renta4-k proposatutako benetako 5 erronka gainditu beharko dituzte. Ekitaldia nazioartean egingo da, eta hibridoa izango da. Atal presentziala Bilbao Berrikuntza Faktorian egingo da. Birtuala, berriz, plataforma teknologiko batean. Bertan, streaming bidez, irekiera eta itxiera jarraituko ahalko dira, baita aurkezpenak ere. Talde irabazleek lau sari jaso ahalko dituzte: bidaia bat Suitzara, bertako fintech eta insutech ekosistemak eta sektoreko startup liderrak ezagutzeko; BBF Fintech inkubazio-programan parte hartzea; Insurtech berrikuntza irekiaren programan parte hartzea eta sarbide zuzena Suitzako F10 azeleragailuaren inkubazio-programan parte hartzeko azken elkarrizketarako.
Antolatzaileak: BME eta BBF Fintech
Ekainak 28-uztailak 9
Europako Batzordeak gaur iragarriko du Horizon Europeren informazio‑jardunaldien lehen edizioa, eta online izango da. Ekitaldiak 10 eguneko iraupena izango du, eta aukera emango die eskatzaileei eta EBko ikerketako eta berrikuntzako interesdunei informazioa jasotzeko eta Horizon Europeren berri, finantzaketa-tresna nagusi eta prozesuei buruzko galderak egiteko.
Ekainaren 29ra arte
EUROPAKO BERRIKUNTZAKO KONTRATAZIO PUBLIKOAREN SARIAK
Sari hauekin Europako erosle publiko eta pribatuak eta berrikuntzako kontratazioa sustatzeko egiten dituzten ahaleginak aintzatetsi nahi dira.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Ekainaren 30era arte
BCAM ZENTROA 15 IKERLARI ARI DA BILATZEN ‘ASTROTECH’ PROIEKTURAKO
‘Astrotech’ proiektuaren helburua da aitzindariak izatea ingeniaritza glialaren arloan, eta garun osasuntsu eta gaixoetan astrozitoak aztertu eta manipulatzeko tresnak garatzea.
Antolatzailea: Matematika Aurreratuen Euskal Zentroa
Uztailaren 8ra arte
2021eko BERRIKUNTZA ETA DISEINU SARI NAZIONALEN DEIALDIA
Espainian berrikuntzaren eta diseinuaren arloan ematen diren sari garrantzitsuenak dira. Espainiaren garapen ekonomiko eta sozialaren alde egiten duten profesional eta enpresen lana saritzeko sortu dira.
Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 8an amaituko da.
Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Uztailak 15
ELKARGI TOPAKETA: FINANTZAKETA, IRAUNKORTASUNA ETA DIGITALIZAZIOA. MUNDU BERRIRAKO GILTZAK. Donostian.
Elkargik alor handi horietako gakoak aztertuko ditu, eta horiek erabakigarriak dira eta izango dira, COVIDak eragindako krisia atzean uzteko. Arlo horretako lehen mailako pertsona ezagunek hartuko dute parte: Nadia Calviño, Espainiako Gobernuko Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako presidenteordea; Ignacio S. Galan, Iberdrolako presidente eta kontseilari ordezkaria; eta Jose Ignacio Goirigolzarri, Bankiako presidente eta CaixaBank berriko presidente izango dena. Egoera sanitarioaren bilakaeraren arabera, aurrerago zehaztuko dizute nola jarraitu ekitaldia.
Antolatzailea: Elkargi
Uztailaren 16ra arte
GLOBAL INNOVATION DAY 2021 EGUNAREN BERRIKUNTZA-KASU PRAKTIKOEN DEIALDIA
Aurten, Global Innovation Day delakoaren kasu arrakastatsuen deialdiak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatuak, eraldaketa digitala, iraunkortasuna eta konpromiso soziala izango ditu ardatz. Berrikuntzaren Euskal Agentziak aldaketa-garaiei arrakastaz aurre egiteko balio izan duten sei konponbide berritzaile, negozio-eredu eta proiektu bilatzen ditu. Mota guztietako euskal erakundeei zuzenduta dago, haien izaera, tamaina edo jarduera-sektorea edozein dela ere: enpresak, ikerketa eta garapeneko eragileak, I+G+b arlokoak, elkarteak, ikastetxeak, talde zibiko-sozialak eta administrazio publikoak. Aurkeztutako kasuak azken hiru urteetan (2019-2021) abian jarritakoak izan beharko dira. Erakunde interesdunek modu labur eta errazean aurkeztu beharko dute beren praktika berritzailea inprimaki honen bidez. Hautatutako jarduera guztiak Innobasqueko Kasu Praktikoen Bankuan sartuko dira. Aukeratutako kasuek Global Innovation Day egunaren hamargarren edizioan parte hartuko dute, azaroaren 8an.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Uztailaren 29ra arte
Singapurreko ESG eta IPI agentziak, CDTIren bitartez, Singapurreko start-upen eta ETE berritzaileen balio teknologikoko eta kontzeptu-probako proposamenak jasotzen hasi dira, Ekialde Ertainean hiri adimendunaren garapenaren alde egingo dutenak. Horretarako, atzerriko enpresa interesdunak Singapurreko enpresa batekin elkartu behar dira edo bertara joan behar dira sei hilabeteko epean, irabaziz gero.
Datorren ekainaren 10ean, 8:30ean, briefing bat antolatuko da xehetasun gehiago emateko.
Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da 2021eko uztailaren 29ra arte.
Antolatzaileak: ESG eta IPI (Singapur)
Urriak 21 eta 22
CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA
Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.
Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA
Azaroak 17, 18 eta 19
BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021
Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera azaroaren 17an, 18an eta 19an.
Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan
Azaroak 19 eta 20
SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA
Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin.
ADIMEN ARTIFIZIALAREN ARLOKO PRESTAKUNTZA SUSTATZEKO “AA ELEMENTUAK” SAREKO IKASTAROA
Xedea da herritarrek AAri buruz duten ezagutza-maila handitzea, sarean egiten den doako ikastaro baten bidez, herritar guztientzat zabalik dagoena. Halaber, ikastaro horri esker, 170 herrialdetako 650.000 pertsonak baino gehiagok jaso dute prestakuntza. Ikastaroa gaztelaniara itzuli da Europako Batzordearen laguntzari esker.
Antolatzailea: Espainiako Gobernua
DONOSTIA SUSTAINABILITY FORUMen BIGARREN EDIZIOA
Donostia Sustainability Forum iraunkortasunari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko zabalik dagoen plataforma da, diziplina arteko ikuspegia duena.
Antolatzailea: EHUren udako ikastaroak
2022ko apirilak 5-7
WIND EUROPE 2022. Bilbon.
Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.