Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

Esteka honetan agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.   

 

Ekaina eta uztaila artean

ZIENTZIAKUTXA KONFERENTZIAK 2021. GENE BIDAIARIA. Donostian.

Ekainean eta uztailean zehar ZientziaKutxa konferentzien zikloa egingo da, non zientzialari entzutestuek dibulgazio-hitzaldiak emango dituzten zientziako edo interes sozialeko gaien inguruan, euskaraz eta gaztelaniaz, aurrez aurre; hala ere, online ere jarraitu ahalko dira hemen.

 

Uztailaren 25era arte

GLOBAL INNOVATION DAY 2021 EGUNAREN BERRIKUNTZA-KASU PRAKTIKOEN DEIALDIA

Aurten, Global Innovation Day delakoaren kasu arrakastatsuen deialdiak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatuak, eraldaketa digitala, iraunkortasuna eta konpromiso soziala izango ditu ardatz. Berrikuntzaren Euskal Agentziak aldaketa-garaiei arrakastaz aurre egiteko balio izan duten sei konponbide berritzaile, negozio-eredu eta proiektu bilatzen ditu. Mota guztietako euskal erakundeei zuzenduta dago, haien izaera, tamaina edo jarduera-sektorea edozein dela ere: enpresak, ikerketa eta garapeneko eragileak, I+G+b arlokoak, elkarteak, ikastetxeak, talde zibiko-sozialak eta administrazio publikoak. Aurkeztutako kasuak azken hiru urteetan (2019-2021) abian jarritakoak izan beharko dira. Erakunde interesdunek modu labur eta errazean aurkeztu beharko dute beren praktika berritzailea inprimaki honen bidez. Hautatutako jarduera guztiak Innobasqueko Kasu Praktikoen Bankuan sartuko dira. Aukeratutako kasuek Global Innovation Day egunaren hamargarren edizioan parte hartuko dute, azaroaren 8an. 

Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque 

 

Uztailaren 26ra arte

BCAM IKERTZAILE BILA

–         Doktoretzako lanpostua oinezkoen dinamikaren, jendetzaren fluxuaren modelizazioaren eta gaixotasunen transmisioaren arloetan, Ikerbasqueko Marco Ellero irakasleak gainbegiratuta.

–         Doktoratu ondoko beka CFD modelizazio eta simulazioaren arloan, posizioa CFD taldeko itsasoko elurraren sorrerari buruzko modelizazio mesoskopikoaren arloan, Florencio Balboak (junior leader “La Caixan”) eta Ikerbasqueko Marco Ellero irakasleak gainbegiratuta.

 

Uztailaren 29ra arte

BERRIKUNTZA IREKIAREN ERRONKA

Singapurreko ESG eta IPI agentziak, CDTIren bitartez, Singapurreko start-upen eta ETE berritzaileen balio teknologikoko eta kontzeptu-probako proposamenak jasotzen hasi dira, Ekialde Ertainean hiri adimendunaren garapenaren alde egingo dutenak. Horretarako, atzerriko enpresa interesdunak Singapurreko enpresa batekin elkartu behar dira edo bertara joan behar dira sei hilabeteko epean, irabaziz gero.

Datorren ekainaren 10ean, 8:30ean, briefing bat antolatuko da xehetasun gehiago emateko.

Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da 2021eko uztailaren 29ra arte.

Antolatzaileak: ESG eta IPI (Singapur) 

 

Uztailaren 29ra arte

MUBIL MOBILITY AWARDS

Sari horiek bidez MUBILek bi proiektu aintzatetsi eta sustatu nahi ditu, etorkizuneko mugikortasunean eragin positiboa izateko potentziala dutenak. Horrez gain, aukera handiko ekosistema baten barruan garatzeko aukera eman nahi die, 25.000 eta 10.000 euroko bi sarirekin hurrenez hurren, MUBILen bulego-espazioa ematez gain urtebetez, MUBUL ekosistemarako sarbidearekin batera.

 

Urriaren 5etik 7ra

WORLD MARITIME WEEK

Urriaren 5etik 7ra bitartean, Bilbao Exhibition Centre itsas arloko erreferentziazko topagune bihurtuko da, bertan egingo baita World Maritime Week 2021 ekimena. Hitzaldi- eta networking-programa espezifikoak antolatuko dira, baita partekatutako arlo eta jarduerak ere, hala nola erakusketa-eremua eta inaugurazio-bilera. Horietan guztietan, sektoreko ordezkariek beren lan-arloetako konturik garrantzitsuenen inguruan eztabaidatuko dute.

 

Urriak 21 eta 22

CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA

Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.

Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA

 

Azaroak 17, 18 eta 19

BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021

Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera azaroaren 17an, 18an eta 19an.

Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan

 

Azaroak 19 eta 20

SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA

Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin.

 

ADIMEN ARTIFIZIALAREN ARLOKO PRESTAKUNTZA SUSTATZEKO “AA ELEMENTUAK” SAREKO IKASTAROA

Xedea da herritarrek AAri buruz duten ezagutza-maila handitzea, sarean egiten den doako ikastaro baten bidez, herritar guztientzat zabalik dagoena. Halaber, ikastaro horri esker, 170 herrialdetako 650.000 pertsonak baino gehiagok jaso dute prestakuntza. Ikastaroa gaztelaniara itzuli da Europako Batzordearen laguntzari esker.

Antolatzailea: Espainiako Gobernua

 

DONOSTIA SUSTAINABILITY FORUMen BIGARREN EDIZIOA

Donostia Sustainability Forum iraunkortasunari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko zabalik dagoen plataforma da, diziplina arteko ikuspegia duena.

Antolatzailea: EHUren udako ikastaroak

 

2022ko apirilaren 5etik 7ra

WIND EUROPE 2022. Bilbon

Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.

 

2022ko apirilaren 25etik 29ra

HANNOVER MESSE. Hannoverren, Alemanian

Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.

 

2022ko urriaren 4tik 7ra

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022. Granadan

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago