Bilboko Arte Ederren Museoan egin zen atzo Vodafone Deia Innovation sariak banatzeko ekitaldia. Sari horien xedea da berrikuntza-lana aitortzea enpresa- eta erakunde-arloan. Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Leire Bilbaok eman zion Burdinolari ETE berritzaileenari saria. Bizkaiko enpresa hori aukeratu zen berrikuntza-profiletan puntuazio altuenak zituzten Innobasqueren bazkide diren sei ETEren artean. Hain zuzen, hauek ziren beste ETEak: Ega Master, Batura Mobiles Solutions, Aquadat, Osoigo eta Biele.

Ekitaldia Deiako zuzendari Iñaki Gonzálezek inauguratu zuen. Jardunaldian, Vodafone Business España enpresako zuzendari nagusi Daniel Jiménez eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapia elkarrizketatu zituen. 

Bilboko Udaleko Herritarren Arretako eta Partaidetzako zinegotzi Oihane Agirregoitiak eman zion saria Versiari; enpresa hori Manu Mosteiro presidenteak ordezkatu zuen. Aernnovak ere sari bat jaso zuen, Vodafoneko negozio-garapeneko zuzendari Ekaitz Gonzálezen eskutik, eta Ricardo Chocarrok jaso zuen, Aernnovaren zuzendari nagusiak, alegia. Haizea Wind enpresako zuzendari nagusi Borja Zarragak Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatu Ainara Basurkoren eskutik jaso zuen saria. UPV/EHUk saria eman zio startup berritzaileenari; kasu honetan, Keyneticeri eman zion, eta bere zuzendaria Jon Matíasek jaso zuen. Editorial Iparraguirreren zuzendari nagusi Javier Andrések SPRI Taldeari eman zion saria, eta haren zuzendari nagusi Aitor Urzelaik jaso zuen.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago