Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
2022ko uztailaren 31ra arte.
STEAM EUSKADI SARIEN 2. EDIZIOA
STEAM Euskadi Sarien bidez STEAM hezkuntza-ekimen berritzaileenak eta bereziki emakumeei (haurrak, gazteak zein helduak) zuzenduta daudenak aintzatetsi nahi dira. Ikastetxe edo erakunde bat bazara eta bokazioak eta aspirazio profesionalak inspiratzeko STEAM hezkuntza-proiekturen batean lanean ari bazara, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiken arloan, edo ikasleen gaikuntza zientifiko eta teknologikoa hobetzeko proiektu batean, ez izan zalantzarik eta aurkeztu ezazu hautagaitza.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Innobasqueren lankidetzarekin
Azaroaren 10etik urtarrilaren 26ra
DEEP DIVE JARDUNALDI TEKNOLOGIKOAK, INDUSTRIA DIGITAL ETA JASANGARRIA
Deep Dive jardunaldi teknologikoen helburua da egungo ETE-en estrategia digital eta jasangarria sustatzen duten eta maila indibidualean eskuratzen zailak diren abangoardiako teknologiei buruzko ezagutza bultzatzea. Deep Dive jardunaldiek irauten duten bitartean, enpresek aukera izango dute BDIHko aktiboen ordezkariak erakustaldiak denbora errealean egiten ikusteko. Horrez gain, gainditu behar izan dituzten erronkak planteatuko dituzte eta beren prozesu eta produktuetan soluzio teknologikoak txertatzeko aktibo horiek erabili dituzten beste enpresa batzuen kasu errealak ezagutuko dituzte.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Abenduak 14
ZURE ETEaren DIGITALIZAZIO-PROZESUA ABIARAZTEKO UNEA DA
Bilboko Merkataritza Ganberak aurrez aurreko prestakuntza-saioa antolatu du, ETE bat digitalizatzeko orduan aintzat hartu beharreko gako garrantzitsuei buruz mintzatzeko. Prestakuntzan hizlari hauek izango dira: Miquel Pascal, Wolters Kluwer Tax & Accounting-eko Espainiako atalaren eskualdeko zuzendaria; Txema Suso, Binary Software enpresako zuzendaria; Ander Gogorza, Ukabi Group-eko zuzendaria; eta Javier Echeverria, Emesa Software enpresako zuzendaria.
Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera.
Abenduak 15
2021eko EUSKADIKO BERRIKUNTZAREN GIDAREN AURKEZPENA
Estrategia Enpresarial-ek, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, 2021ko Euskadiko Berrikuntzaren Gida aurkeztuko du datorren abenduaren 15ean, 18:30ean, Euskalduna Jauregian (Bilbo). Ekitaldiak edukiera murriztua izango du, gonbidapen bidez, eta streaming bidez igorriko da gure YouTube kanalean.
Antolatzaileak: Estrategia Empresarial eta Innobasque
Abenduak 15
GAIXOTASUN DIGESTIBOEN OINARRI GENETIKOAK ARGITUZ
ISS Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak konferentzia bat antolatu du Koldo García Genetika Gastrointestinaleko taldeko liderraren eskutik. Bertan, digestio-prozesuen ikerketako azken aurrerapenen berri emateaz gain, gaur egun horrelako gaixotasunen diagnostikoan aurrera egitea ahalbidetzen duten materia genetikoko prozesuak azalduko ditu. Halaber, prozesu gastrointestinalarekin zerikusia duten beste ingurumen-faktore batzuetan sakonduko du.
Antolatzailea: ISS Biodonostia
2022ko urtarrilaren 13ra arte
BCAM DOKTORATU ONDOKO IKERTZAILE BATEN BILA ARI DA
Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa doktoratu ondoko ikertzaile baten bila ari da, eginkizun berezien eta ausazko ibilbideen arloan. Hautagaitzak 2022ko urtarrilaren 17ra arte onartuko dira.
Antolatzailea: BCAM
2022ko urtarrilera arte
4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN
4.0 Programa Exekutiboa Industrian esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa industria Digitala 4.0 arloan prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus
2022ko otsailaren 3ra arte
‘PUBLIC ENGAGEMENT WITH RESEARCH’ SARIAREN BIGARREN EDIZIOA
Txertoetatik klima-aldaketara, zientzia eta zientzialariak inoiz baino gehiago behar ditugu inguratzen gaituen munduari zentzua emateko. Europako Ikerketa Batzordeak Ikerketarekiko Konpromiso Publikoaren ERC Sariaren bigarren lehiaketa aurkeztu du gaur. Helburua da EIK-ko bekadunak saritzea, baldin eta bikaintasuna erakutsi badute publikoarekiko konpromisoan, euren ikerketa-esparrutik haratago. Hiru sarietako bakoitzak 10.000 euroko zuzkidura du.
Antolatzailea: Europako Ikerketa Kontseilua
2022ko apirilak 5etik 7ra
WIND EUROPE 2022. Bilbon.
Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.
2022ko apirilaren 25etik 29ra
HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian
Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.
2022ko urriaren 4tik 7ra
BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan
BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.