“Joera berriak azkartzen eta sortzen ari dira, eta horiei aurre egiteko, berrikuntza funtsezkoa izaten ari da eta izango da. Hauek dira joera horiek: digitalizazioa, ingurumen-iraunkortasuna eta osasun arloko erronka”, adierazi zuen Manuel Salaverriak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren presidenteak “Euskadiko Berrikuntzaren Gida” lanaren aurkezpenean. Estrategia Empresarial-ek landu du gida, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, eta 2021. urteko Euskadiko berrikuntza-jardueraren panoramika egiten du lanak.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago