Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Urtarrilak 18 eta 19
PRESTAKUNTZA BERRIKUNTZAN. I+G ARLOTIK MERKATURA IKASTAROA
Online ikastaro honen xedea da beharrezko lanak identifikatu eta lantzea merkatuan salmentak egiten ari garenean; gainera, negozio-eredua nola baliozkotu eta sortzen diren metrikak nola interpretatu ikasiko dugu. Halaber, irizpideak ezarriko dira startup/spin-off-a noiz eta nola hazarazteko amaierako puntura arte.
Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque.
Urtarrilak 19 eta 20
Bi eguneko konferentzia birtuala da, ikertzaileen sektore barruko mugikortasunari buruzkoa, EURAXESS Service network – EURAXESS TOP IV nazioarteko proiektuaren barruan. Europako politiken garapena jorratuko du, eskumen handiko agendaren inguruan, EURAXESS ekimenaren eta lotutako proiektuen inguruan, Europako egungo eta etorkizuneko eskumen-beharren inguruan, berrikuntza-arrakala jorratzeko, eta sektore akademikoan edo akademikotik kanpokoan ikertzaile eta profesional kualifikatuak kontratatzeko balio eta printzipioen inguruan. Topagunea izango da EURAXESS komunitatearen, enplegatzaile akademikoen eta ez-akademikoen, eta ikertzaile eta profesional kualifikatuen artean. Ekitaldian eztabaida sustatuko da interesdunen artean, eta gaia izango da nola ahalbidetu daitekeen ikertzaile eta profesional kualifikatuen sektore arteko mugikortasuna sektore akademikoan eta ez-akademikoan. Horrez gain, EURAXESS sarea aurkeztuko da, zerbitzu berriak sustatzeko eta enplegatzaile ez-akademikoen beharrak hobeto ulertzeko plataforma gisa. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikorako zuzendaria den Alaitz Landaluzek urtarrilaren 20an 9:45ean hartuko du parte “Berrikuntza ekosistemak” panelean, Euskadiren kasua aztertzeko.
Antolatzaileak: Euraxxes, Bizkaia Talent, Fecyt eta British Council
2022ko urtarrilaren 17ra arte
BCAM DOKTORATU ONDOKO IKERTZAILE BATEN BILA ARI DA
Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa doktoratu ondoko ikertzaile baten bila ari da, eginkizun berezien eta ausazko ibilbideen arloan. Hautagaitzak 2022ko urtarrilaren 17ra arte onartuko dira.
Deitzailea: BCAM
Urtarrilak 19
HITZALDIA: ZER DA BENETAN DIETA OSASUNGARRI BAT? Bilbon
Nerea Telleriak Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuko doktoregoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta, oraingoan, honako hitzaldi hau eskainiko digu: “Zer da benetan dieta osasungarri eta jasangarri bat?”; 19:00etan izango da, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Hitzaldian, planteatutako galderei erantzuteaz gain, Telleriak, UPV/EHUko Elikadura Iraunkorraren taldeko ikertzaileak, dieta osasungarri eta jasangarria jarraitzeko gakoak azalduko ditu, hala nola landare-jatorriko elikagaiak oinarri nagusi dituen elikadura aplikatzea, tokiko eta sasoiko elikagaiak aukeratzea, haragi gorriaren, ultraprozesatutako elikagaien nahiz edari azukredunen kontsumoa murriztea, eta elikagaien xahuketa minimizatzea, beste hainbat gomendioren artean.
Antolatzailea: UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
Urtarrilak 21
JARDUNALDIA: “ZURE ENPRESA DIGITALIZATZEA EZ DA IRADOKIZUN BAT, BEHAR BAT DA”
Tailer praktikoa, ETE batentzat garrantzitsuenak diren bi prozesuen digitalizazioarekin laguntzeko. Administrazio Publikoak prozesu nagusiak digitalizatzeko ezarritako beharretik enpresetan kudeaketa eta ekoizpena hobetuko duten prozesu nagusietara, hala nola ohiko kudeaketen automatizazioa, denbora errealean datuetarako konexioa eta sarbidea, eta datuen analisia eta ustiapena. Nola izan zaitezke zure negozioan azkarragoa, emankorragoa eta eraginkorragoa teknologiari esker? Tailerra hastean, banakako Heldutasun Digitaleko Test bat egingo dugu, zure negozioaren egungo egoera zein den jakin dezazun. Hortik aurrera, digitalizazioaren proiektua bideratu ahal izango duzu emankorragoa izaten hazi dadin laguntzeko.
Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera
URTARRILAREN 21era ARTE
DOKTORATU ONDOKO BEKA KLIMA-ALDAKETARI INGURUKO DATUEN ZIENTZIAN
IKUR Estrategiaren esparruan. BCAMen “Estatistika Aplikatua” ikerketa-lerroak hautagaiak behar ditu Klima-aldaketaren inguruko Datuen Zientziarekin lotutako proiektuak gauzatzeko, aintzat hartuta downscaling espaziala, klima-datuen inguruko ziurgabetasunaren kuantifikazioa, klima-proiekzioak eta ensenbleak. Ikerketa BC3ren (Basque Center for Climate Change) laguntzarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde batzuen lankidetzarekin gauzatuko da.
Deitzailea: BCAM
DOKTORATU ONDOKO IKERTZAILEA, ENERGIA BILTEGIRATZEKO MATERIALEN SIMULAZIORAKO
Doktoratu ondoko hautagaia MSLMSn sartuko da energia biltegiratzeko materialak simulatzeko arazoekin lan egiteko (bateriak, superkondentsadoreak, mintz matrize mistoak). Horretarako, eskala askotariko ikuspuntua hartuko da: baterien energia biltegiratzeko materialen egitura/errendimendua loturaren karakterizazio atomistikoa eta adsortziotik kargaren transferentziaren azterketa mikroskopikora, simulazio jarraitua eta partikulen simulazioko metodoak erabilita. Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko urtarrilaren 21a, ostirala.
Deitzailea: BCAM
Urtarrilaren 24ra arte
POSTDOCTORAL FELLOW BLOCHen ADIERAZPIDEAN
Blochen adierazpidea eta dimentsio finituko alderdi anitzeko sistema kuantikoetako korrelazioak.
Deitzailea: BCAM
NEURKETA KUANTIKOEN INGURUKO DOKTOREGO BEKA
Ingeniaritza kuantikoak metodo zehatzak behar ditu sistema kuantikoen propietate anitzak neurtzeko. Neurketa kuantikoak horien homologo klasikoak baino askoz anitzagoak eta konplexuagoak dira. Mota asko daude: zehatzak (indartsuak), zehaztugabeak (ahulak), inpultsibo kontsekutiboak, denbora finitukoak, jarraituak, etab. Ziurgabetasunaren printzipioak ezartzen du alderantzizko ekintza ez-arbuiagarri bat gertatzen dela neurketa gailu batek beste era batera interferituko liratekeen alternatiben artean koherentzia hausten duen bakoitzean. Horrenbestez, proiektuaren xedeetako bat da neurketa kuantikoaren teoriaren hainbat elementu sistematikoki aztertzea. Halaber, oso garrantzitsuak dira neurtzaile kuantikoek (detektagailuek) egindako praktikak, askotan askatasun zenbateko handia ezartzen baitute. “Gailu hibrido” horien artean kontaktu puntual elektronikoa eta horren bosoi-homologoa dago, bosoi-lotura. Proiektuaren bigarren xedea da gailu horiek hainbat erregimenetan modelizatzea. Aukeratutako hautagaiak bere lana proiektuaren bi elementu horietan banatu ahal izango du. Era berean, Frantziako CNRSko talde batekin eta Tenerifeko (Espainia) Universidad de La Laguna unibertsitateko talde batekin egin beharko du lan.
Deitzailea: BCAM
Urtarrilak 25 eta 26
PRESTAKUNTZA BERRIKUNTZAN. I+G ARLOTIK MERKATURA IKASTAROA
Online ikastaro honen xedea da beharrezko lanak identifikatu eta lantzea merkatuan salmentak egiten ari garenean; gainera, negozio-eredua nola baliozkotu eta sortzen diren metrikak nola interpretatu ikasiko dugu. Halaber, irizpideak ezarriko dira startup/spin-off-a noiz eta nola hazarazteko amaierako puntura arte.
Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque
Urtarrilak 26
JARDUNALDIA: “CLOUD + ADIMEN ARTIFIZIALA: BERRIKUNTZA ETA LEHIAKORTASUNA ENPRESA-INGURUNEAN“
Adimen artifizialak enpresei eskaintzen dizkien aukerei buruzko jardunaldia DA. Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu idazkari Carmen Artigasek hartuko du parte.
Antolatzailea: El Economista
Urtarrilak 28
WEB-MINTEGIA: BARNE KONTROLA VERSUS COMPILANCE-A. NEXT GENERATION EU FUNTSEN INGURUKO NAHASTEA
Barne kontrola versus compilance-ari buruzko saioa. NextGen Funtsen inguruko nahasteak argitzeko saioa Teams bileretarako plataformaren bidez gauzatuko da.
Antolatzailea: EQA Webinars
2022ko urtarrilaren 31ra arte
STEAM EUSKADI SARIEN 2. EDIZIOA
STEAM Euskadi Sarien bidez STEAM hezkuntza-ekimen berritzaileenak eta bereziki emakumeei (haurrak, gazteak zein helduak) zuzenduta daudenak aintzatetsi nahi dira. Ikastetxe edo erakunde bat bazara eta bokazioak eta aspirazio profesionalak inspiratzeko STEAM hezkuntza-proiekturen batean lanean ari bazara, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiken arloan, edo ikasleen gaikuntza zientifiko eta teknologikoa hobetzeko proiektu batean, ez izan zalantzarik eta aurkeztu ezazu hautagaitza.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Innobasqueren lankidetzarekin
2022ko urtarrilera arte
4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN
4.0 Programa Exekutiboa Industrian esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa industria Digitala 4.0 arloan prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus
Otsailaren 1era arte
COVID-19aren PRONOSTIKOAREN INGURUKO DOKTORATU ONDOKO BEKA
Ikaskuntza automatikoa COVID-19aren pronostikorako. Doktoratu ondoko ikertzaileak “COVID-19ak eragindako infekzioen pronostiko lasterra ikaskuntza automatikoaren bidez” ikerketa-proiektuan egingo du lan eta AXA Research Fund taldeak finantzatuko du. Eskaerak era jarraituan ebaluatuko dira eta deialdiaren amaiera-dataren ondorengo 4 aste baino gutxiagoko erantzun-epea izango dute.
Deitzailea: BCAM
Azaroaren 10etik urtarrilaren 26ra
DEEP DIVE JARDUNALDI TEKNOLOGIKOAK, INDUSTRIA DIGITAL ETA JASANGARRIA
Deep Dive jardunaldi teknologikoen helburua da egungo ETE-en estrategia digital eta jasangarria sustatzen duten eta maila indibidualean eskuratzen zailak diren abangoardiako teknologiei buruzko ezagutza bultzatzea. Deep Dive jardunaldiek irauten duten bitartean, enpresek aukera izango dute BDIHko aktibo desberdinen ordezkariak denbora errealean erakustaldiak egiten ikusteko. Horrez gain, gainditu behar izan dituzten erronkak planteatuko dituzte eta aktibo horiek beren prozesu eta produktuetan soluzio teknologikoak txertatzeko erabili dituzten beste enpresa batzuen kasu errealak ezagutuko dituzte.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Otsailak 3
5. KLUSTERRARI BURUZKO HORIZON EUROPEREN INFODAY JARDUNALDIA
5. Klusterraren informazio-jardunaldiaren helburu nagusia da 74 gai ireki aurkeztea (besteak beste, bateriak, energia berriztagarriak, zero emisioko errepide-garraioa, abiazioa, eta askoz gehiago) Horizon Europeren 2022ko 5. Klusterraren deialdietan, osoko bilkura baten eta hiru saio paraleloren bidez, 5. Klusterraren deialdi tematiko espezifikoak sustatuz eta Horizon Europeren 2022ko 5. Klusterraren lan-programari buruzko informazioa emanez interesdunei. Horrez gain, aholkularitza eman nahi da proposamen on bat idazteko eta Horizon Europeren lehen ebaluazioetan ikasitako lezio nagusiak partekatzeko. Halaber, bazkideak bilatzeko sareak sortzeko aukerak eskaini nahi zaizkie eskatzaileei, proposamen-partzuergoak sortzea sustatzeko, bitartekaritza-jardunaldi bereizi batean.
Antolatzailea: Europako Batzordea
ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUNA ENPRESAN”
Zibersegurtasuna gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da enpresa-arduradunen artean. Arrazoiak askotarikoak dira: enpresaren jarduera etengo duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, informazio konfidentzialarekiko sarbidea babestea, dokumentuak galtzea ekiditea, etab. Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasunaren arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak aztertuko ditugu. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta ez da beharrezkoa gaiaren inguruko aurretiazko jakintzarik izatea bertaratzeko.
Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre
ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUNAREN ARLOKO OINARRIZKO GAITASUNAK”
Ezinbestekoa da zibersegurtasunaren arloko oinarrizko gaitasunak izatea eduki eta baliabide digitaletarako sarbidea izateko, horiek era seguruan gordetzeko eta jardunbide profesionala garatzean horien erabilera partekatzeko. Jardunaldi honetan parte hartzen dutenek, besteak beste, hau ikasiko dute: datuen babesarekin eta segurtasun informatikoarekin lotutako arrisku eta mehatxuak identifikatzea eremu digitaletan parte hartzerakoan, baita babes eta segurtasun neurriak ezartzea ere, gailu informatikoetan online arriskuetatik babesteko eta pertsonen pribatutasuna babesteko. Horretarako, informazio pertsonala eta ikerketarako datuak edo lan profesionaletako datuak babesteko neurriak hartuko dira. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.
Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre
Otsailaren 3ra arte
‘PUBLIC ENGAGEMENT WITH RESEARCH’ SARIAREN BIGARREN EDIZIOA
Txertoetatik klima-aldaketara, zientzia eta zientzialariak inoiz baino gehiago behar ditugu inguratzen gaituen munduari zentzua emateko. Europako Ikerketa Batzordeak Ikerketarekiko Konpromiso Publikoaren ERC Sariaren bigarren lehiaketa aurkeztu du gaur. Helburua da EIK-ko bekadunak saritzea, baldin eta bikaintasuna erakutsi badute publikoarekiko konpromisoan, euren ikerketa-esparrutik haratago. Hiru sarietako bakoitzak 10.000 euroko zuzkidura du.
Antolatzailea: Europako Ikerketa Kontseilua
Otsailak 4
INFODAY TAILERRA: HORIZON EUROPEKO 4. INDUSTRIA KLUSTERRA
Online tailer honetan, GTIZk (Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak) lagundu egingo dizu zure proposamena sortzen, eta, gainera, zure zalantzak argitu ahal izango dituzu, baita galderak egin ere, horiek aurretiaz erregistratzen badituzu. Tailerra amaitzean, aldebiko bilerak egingo dira GTIZko langileekin, aurretiaz hala eskatu bada. Europako Batzordeak 15.349 milioi bideratuko ditu industria-proiektu berritzaileak finantzatzera Horizon Europe programan.
Ezinbestekoa da proposamen arrakastatsuak aurkeztea ekimen honetan finantzaketa lortzeko.
Antolatzailea: GTIZ
OTSAILAREN 10era ARTE
DEIALDI IREKIA DESBERDINKERIARI BERRIKUNTZAREN BIDEZ AURRE EGITEKO
Deialdi irekia desberdinkeriari eta gizarte arrakalei aurre egitea eta horiek hobeto ezagutzea ahalbidetuko duten berrikuntza-proiektuak lokalizatzeko. Izan ere, horiek COVID-19aren pandemiaren ondorioz asko larritu dira. Cotec fundazioaren #PIA2022 programaren xedea ez da sariak ematea edo laguntza ekonomiko soilak banatzea; programaren xedea da lankidetza-aliantzak sortzea, elkarrekin lan egiteko eta hautatutako proiektuei xedeak betetzen laguntzeko. Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 10era arte egongo da zabalik. Parte hartzeko ekimenaren ehun hitz baino gutxiagoko laburpen bat besterik ez da egin behar (420 karaktere, espazioak barne). #PIA2022 kanpaina irekita dago edozein pertsona edo erakunderentzat, publikoa zein pribatua, eta edozein diziplina edo ezagutza-arlotakoa izan daiteke. Oinarrizko baldintza da proposamen berritzaile bat egitea, ezagutzan eta esperientzian oinarritutakoa; ekimenak desberdinkeriak diagnostikatzeko xedea izan beharko du, eta horiei aurre egitekoa ere, neurtu eta gora joan daitezkeen aldaketa eraginkorrak, sistematikoak edo antolakuntzazkoak gauzatzearen bidez. Cotec fundazioak hautatutako proiektuei finantzaketa emango die (40.000 euro gehienez ere), baina, horrez gain, ezagutza, esperientzia, proiekzioa, sarbidea, ikusgarritasuna eta posizionamendua eskainiko die.
Deitzailea: Cotec
Otsailak 10
ONLINE JARDUNALDIA: “ZUZENDARIENTZAKO ZIBERSEGURTASUNA”
Zibersegurtasuna enpresa-zuzendarien artean gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da. Arrazoiak askotarikoak izan daitezke: BYODaren erabilera gero eta gehiago hedatu da, eguneroko albisteek DDoS edo antzeko eraso batek enpresa bat geldiarazten duela adierazten dute, eta, ondorioz, informazio pribilegiatua, konfidentziala eta maila estrategiko altukoa babesteko beharra handia da. Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasunaren arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak modu errazean aztertuko ditugu. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.
Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre
Otsailak 17
ONLINE JARDUNALDIA: “GARATZAILEENTZAKO ZIBERSEGURTASUNA”
Talde gutxik pentsatzen dute zibersegurtasuna softwarearen garapenean hasten denik, eta zibersegurtasuna oinarri izanda garatutako aplikazio batek konektatutako antolakunde batek berez dakarren arriskua ikaragarri murriztuko duenik. Hala ere, egun dugun errealitatea da zaurgarritasun handienak aplikazioetan daudela, ez azpiegituran. Saio honetan SecDevOps eredua azalduko dugu, baita hori ezartzeko dauden erronkak ere. Horrez gain, ikusiko dugu segurtasuna eta kalitatea elkarrekin joan beharko direla eta SDETek segurtasunari dagokionez ekarpen handiak egin ditzaketela. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.
Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre
DESIGN FOR GROWTH Bilbon
Enpresa eta erakundeen arteko topaketak, ekonomia- eta gizarte-diseinu eta -garapenaren ingurukoa. IED Kunsthal Bilbao zentroko egoitzan gauzatuko da, Zorrotzaurre uhartean. Hausnarketa bat egingo dugu, Diseinuak gizarteari eta ekonomiari egin ahal dizkion ekarpenen inguruan. Bertan, Lanbideko zuzendari nagusia den Gloria Múgicarekin hitz egingo dugu, baita CEBEKen presidentea den Carolina Pérez Toledorekin eta BBK Fundazioko Gizarte Ekintzako zuzendari Nora Sarasolarekin ere, diseinuak ematen dizkigun balioen garrantziari buruz eta horrek ingurumen ekonomikoari eta gizarte-ingurumenari ematen dizkion tresnen erabilgarritasunari buruz. Elkarrizketa Alessandro Manettik moderatuko du, Espainiako IEDko CEOak.
Antolatzailea: Kunsthal
Otsailak 24
ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUNA INDUSTRIAN”
Industria-sistemak eta teknologia operatiboa (TO) asko konektatzen ari dira, eta, ondorioz, industriaren zibermehatxuak esponentzialki handitu dira. Industria-automatizazioko ekipoek informazio korporatiboko teknologiak hartu dituzte oinordetzan, eta, horiekin batera, informazioaren segurtasunari dagozkion arazoak ere. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.
Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre
Martxoak 3
ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUNA ENPRESAN”
Zibersegurtasuna gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da enpresa-arduradunen artean. Arrazoiak askotarikoak dira: enpresaren jarduera etengo duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, informazio konfidentzialarekiko sarbidea babestea, dokumentuak galtzea ekiditea, etab. Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasunaren arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak aztertuko ditugu. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta ez da beharrezkoa gaiaren inguruko aurretiazko jakintzarik izatea bertaratzeko.
Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre
ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUNAREN ARLOKO OINARRIZKO GAITASUNAK”
Ezinbestekoa da zibersegurtasunaren arloko oinarrizko gaitasunak izatea eduki eta baliabide digitaletarako sarbidea izateko, horiek era seguruan gordetzeko eta jardunbide profesionala garatzean horien erabilera partekatzeko. Jardunaldi honetan parte hartzen dutenek, besteak beste, hau ikasiko dute: datuen babesarekin eta segurtasun informatikoarekin lotutako arrisku eta mehatxuak identifikatzea eremu digitaletan parte hartzerakoan, baita babes eta segurtasun neurriak ezartzea ere, gailu informatikoetan online arriskuetatik babesteko eta pertsonen pribatutasuna babesteko. Horretarako, informazio pertsonala eta ikerketarako datuak edo lan profesionaletako datuak babesteko neurriak hartuko dira. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.
Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre
Martxoaren 8ra arte
HAUTAGAITZA AURKEZTEA: III HORIZON IMPACT AWARD
Europako Batzordeak abian jarri du Horizon Impact Award sariaren edizio berria. Sari hori EBk finantzatutako proiektuei ematen zaie, baldin eta emaitzek eragin soziala izan badute Europa osoan eta kanpoan. Sariak Horizon 2020ko (2014-2020), EBren ikerketa- eta berrikuntza-programako eta Zazpigarren Esparru Programa (2007‑2013) aurrekariko eragin handieneko proiektuen emaitzak aintzatetsi eta saritzen ditu.
Deitzailea: Europako Batzordea
Martxoak 31
ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUNA ENPRESAN”
Zibersegurtasuna enpresa-arduradunen artean gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da. Arrazoiak askotarikoak dira: enpresaren jarduera etengo duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, isilpeko informazioarekiko sarbidea babestea, dokumentuak galtzea ekiditea, etab. Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasun arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak aztertuko ditugu. Jardunaldiaren iraupena 90 minutu izango da eta ez da beharrezkoa gaiaren inguruko aurretiazko jakintzarik izatea bertaratzeko.
Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre
ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUN ARLOKO OINARRIZKO GAITASUNAK”
Ezinbestekoa da zibersegurtasunaren arloko oinarrizko gaitasunak izatea eduki eta baliabide digitaletarako sarbidea izateko, horiek era seguruan gordetzeko eta jardunbide profesionala garatzean horien erabilera partekatzeko. Jardunaldi honetan parte hartzen dutenek, besteak beste, hau ikasiko dute: datuen babesarekin eta segurtasun informatikoarekin lotutako arrisku eta mehatxuak identifikatzea eremu digitaletan parte hartzerakoan, baita babes eta segurtasun neurriak ezartzea ere, gailu informatikoetan online arriskuetatik babesteko eta pertsonen pribatutasuna babesteko. Horretarako, informazio pertsonala eta ikerketarako datuak edo lan profesionaletako datuak babesteko neurriak hartuko dira. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.
Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre
Apirilaren 1era arte
HAUTAGAITZAK AURKEZTEA: 5.0 INDUSTRIA SARIA
5.0 Industriak Europako industriaren etorkizuneko ikuspegia ematen du, eta helburu sozialak lortu nahi ditu, enplegutik eta hazkuntzatik harago. Industria oparotasunaren hornitzaile bihurtuko litzateke, eta ekoizpena jasangarriagoa bihurtuko luke. Gainera, langilearen ongizatea ekoizpen-prozesuaren erdigunean jarriko luke. 5.0 Industriaren saria EBk finantzatzen dituen eta 5.0 Industriaren ikuspegia sustatzen duten proiektuak aintzatesteko saria da. Proiektuak gai izan behar dira soluzio sinesgarri eta inspiratzailea aurkezteko, 5.0 Industriaren hiru zutabe nagusiak jorratuko dituena: jasangarritasuna, giza zentralitatea eta erresilientzia. Gainera, argi eta garbi aplikatu beharko da industrian.
Deitzailea: Europako Batzordea
Apirilaren 5etik 7ra
WIND EUROPE 2022. Bilbon.
Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.
Apirilaren 25etik 29ra
HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian
Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.
2022ko urriaren 4tik 7ra
BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan
BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.