FIRST LEGO League Euskadiren hamahirugarren edizioak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundien babesa izango du beste urte batez. Euskadin STEAM Hezkuntza bultzatzeko ekimen hau Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen du Deustuko Unibertsitatearekin, Donostiako Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera. Aurten 116 talde ari dira salgaien garraiorako irtenbide berritzaileak lantzen eta robot bat diseinatzen eta programatzen. Martxoaren 5ean izango da Deustun (Bilbo), Donostian eta Mondragonen hezkuntza‑programa honetako EAEko finala eta 6 eta 16 urte arteko 970 gaztek hartuko dute parte.

FIRST LEGO League Euskadi Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren STEAM Euskadi Estrategiaren barruan dago, eta lan‑merkatuan eskari gehien izango dituzten lanbide zientifiko-teknologikoetara erakarri nahi ditu ikasleak. Euskal estrategiaren xedea lanbide hauei lotutako genero-estereotipoak gainditzea ere bada, diziplina hauetara sartzeko genero-arrakala ezabatzeko.

STEAM Hezkuntza (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika hitzen ingeleseko akronimoa) bizitza errealeko arazoak ebaztera bideratuta dago, ikasleen prestakuntza zientifiko-teknologia hobetuz giza zientziekin uztartuta.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago