“Berrikuntza, lehiakortasuna eta negozio-aukerak” online jardunaldia datorren apirilaren 7an egingo da, goizeko 10:00etan. Gasteizko Udalak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatuko dute. Saioa zuzenduta dago lehiakortasuna hobetu nahi duten Gasteizko enpresentzat, eta honako hauek hartuko dute parte: Juncal Ibeas Prestakuntza eta Enpleguaren Sustapena Zerbitzuko burua; Unai Redondo Gasteizko Udaleko teknikaria eta Luis Manero eta Begoña Seijas, Innobasqueko ETE-etako Berrikuntzako burua eta proiektuen arduraduna, hurrenez hurren. Web-mintegiak 60 minutu iraungo ditu, eta Optimus 3D eta Aurrenak ETE-ek euren berrikuntza-kasu praktikoak azalduko dituzte.

Gasteizko Udalak, Innobasqueren laguntzarekin, enpresa txiki eta ertainak berritzen laguntzen du, berrikuntza-profilak edo autodiagnostiko berria bezalako zerbitzuekin. Berrikuntzaren Euskal Agentziak ETE-ei berritzen laguntzeko zerbitzuen katalogoa aurkeztuko du, besteak beste berrikuntza-profilak edo autodiagnostiko berria. Berrikuntza-profilek berrikuntzaren egoeraren analisi sakona eskaintzen diete ETE-ei, hazteko aukerak proposatzen dizkie eta identifikatzen duten zein eragile eta zerbitzu izan daitezken lagungarriak euren helburuak lortzeko. Bestalde, autodiagnostikoa tresna bat da enpresen beharrak eta erronkak lehen eskutik jasotzeko, berehalako erantzuna emateko, gomendio eta konponbide gisa. Saioan parte hartzen dutenek in situ bete ahalko dute.

Parte hartzeko izena eman behar da hemen.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago