Bost langile edo gehiago dituzten enpresa txiki eta ertainek Hazinnova  erakundearen laguntza eskatu ahal izango dute, abenduaren 1a bitartean, hiru hilabetez berrikuntzako mikro‑proiektua egiteko.  Azkarra, arina eta erraza izango da. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Spri Taldearen bidez, eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatzen dute Hazinnova programa.

ETE-ek 50 aholkularitza-ordu jasoko dituzte doan eta Hazinnovako eragileak bidelagun izango dituzte prozesu osoan. Enpresetatik hurbil dauden bertako 42 tarteko eragilek berrikuntza-bidean lehenengo urratsak egiten eta Hazinnovarekin landu nahi duten beharra definitzen lagunduko diete: errentagarritasuna hobetu, prozesuak optimizatu, gastuak murriztu, plantilla motibatu, merkatu-kuota handitu edo jabetza intelektuala babestu, besteak beste.

Hazinnovak honako esparru hauetan lagunduko die: produktua, barne administrazio‑prozesuak, pertsonak, fabrikazioa, logistika, merkaturatzea, administrazioa eta finantzak. Bi atal desberdinetako laguntza eska daiteke eta ez dio axola aurreko bi ediziotan parte hartu bada ere.

2019an Hazinnova abian jarri zenetik, 687 berrikuntza-proiektu garatu dituzte 562 ETEk.

Informazio-katalogoa esteka honetan deskarga daiteke.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago