Gure berrikuntza agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

 

Apirilaren 25etik 29ra 

HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian

Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.

 Antolatzailea: Hannover Messe

 

Apirilak 26

INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA SAIOA: ESTRATEGIA. NOLA LORTU GURE ASMOAK GAUZATZEA

Jardunaldi birtual honetan, estrategiaren hausnarketa-prozesua eta bere hedapena eta komunikazioa kudeatzeko ideiak emango dira.  Erakunde batzuek formulazio konplexuak eta zehatzak egin behar izaten dituzte, eta, beste batzuetan, berriz, praktikoagoa izaten da pertsona guztiek ideia garbi gutxi batzuk izatea eta partekatzea, egungo esparruan erabaki egokiak hartzen lagunduko dietenak.

Antolatzaileak: Spri eta Eusko Jaurlaritza

 

Apirilak 26

 WORLD IP DAY – JIa ETA GAZTEDIA: ETORKIZUN HOBE BATERAKO BERRITZEN Garaia Teknologia Parkea 

Industria-jabetza eta Jabetza Intelektualaren (JI) Nazioarteko Eguna dela eta, Galbaianek jardunaldi bat antolatu du JIMEk aurten hautatutako gaia ardatz hartuta: gazteria, eta bere esperientzia. Sarrera doakoa izango da, baina izen-ematea ezinbestekoa da. Izena emateko epea apirilaren 22an bukatuko da.  

Deitzen du: Galbaian IP (Intellectual Property)

 

Apirilak 26

WEB-MINTEGIA: ZIBERSEGURTASUN-GAKOAK, EZINBESTEKOAK ZURE ENPRESARAKO

Jardunaldi honetan ikasiko duzu zeintzuk diren segurtasun informatikoarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak; horiek enpresa guztiek ezarri behar dituzte, handiak edo txikiak izan. Modu errazean azalduko da, baina enpresa batek dituen baliabideetarako sarbidea kontrolatzearen garrantzia azpimarratuko da. Gainera, azalduko da enpresa batek desastrea ekiditeko segurtasun-kopien sistema bat nola antolatu eta urrutiko konexioetarako VPNak erabiltzeko edo malwareen aurkako babesak ezartzeko beharra landuko da.

Antolatzaileak: Basque Cibersecurity Center eta Spri

 

Apirilak 26

MAHAI-INGURUA: ERAKUNDE DISRUPTIBOAK FINANTZATZEKO TRESNAK

Zenbait finantzaketa‑tresnen ordezkariek osatutako mahai‑ingurua, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Modu telematikoan igorriko da ZOOM plataformaren bidez.

Antolatzailea: Disruptive

 

Apirilaren 26tik 28ra

REBUILD 2022: INDUSTRIALIZAZIOA, DIGITALIZAZIOA ETA JASANGARRITASUNA

Eraikinak egiteko modua aldatzea bultzatzen eta sustatzen duen ekitaldia da Rebuild.  Gainera, REBUILDek Arkitektura Aurreratuaren eta 4.0 Eraikuntzaren Kongresu Nazionala hartzen du barne. Kongresu hori ezagutza‑foro bat izango da, eraikuntza berriaren erronkei aurre egiteko, eta hurrengo hamarkadako ibilbide‑orria marrazteko. Horretarako, profil profesional bakoitzerako agenda espezifikoa egongo da, eta unean uneko gai giltzarriei eskainitako saioak egingo dira. Ereikune Construction Clusterra hartuko du barne Madrilen.

Parte‑hartzailea: TECNALIA

 

Apirilaren 27tik 28ra

GO MOBILITY BY MUBIL, MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN EKOSISTEMAREN ELKARGUNE PROFESIONALA, ALDE INDUSTRIALEAN ETA DIGITALEAN

GO MOBILITY by MUBIL esparru abantailatsua da hainbat enpresa eta erakunderentzat: automobilgintzakoak eta ekipamendu elektrikokoak, bateria-fabrikatzaileak, energia-hornitzaileak, azpiegituren eta sareen enpresak, zerbitzuen integratzaileak, konektibitatea eta Big Data, erakunde publikoak eta flota operadoreak. Izan ere, erantzunak eman, eta negozioa sortzen du ibilgailuen, berriz kargatzeko azpiegituren, trakzio edo birkargako aplikazioetarako energia biltegiratzearen, mugikortasun elektrikoko zerbitzuen, ekosistema globalaren eta mugikortasun iraunkorreko merkatuen inguruan.  Euskadi-Nafarroa-Akitania euroeskualdeko bihotzean egingo da.

Antolatzailea: MUBIL

 

Apirilak 27

“NEXT GENERATION FUNTSEN AURREAN EUSKADIKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO IKT LEHENTASUNAK” EKITALDIA ETA “IKT EUSKADI” SOCINFO DIGITAL SARIEN BANAKETA

Gaian adituak diren zenbait hizlari mintzatuko dira ekitaldian. Aurrez aurre egingo da, eta plazak mugatuak izango dira.  Bizkaiko Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialean egingo da, goizeko 09:30etik aurrera.  Izena ematea doakoa izango da sektore publikoarentzat. Aldiz, IKT hornitzaileek eta enpresa‑aholkulariek ordaindu egin beharko dute.

Antolatzailea: Socinfo Digital

 

Apirilak 28

METAVERSE TRENDS 2022 TXOSTENA. Bilbon

Metaverse Trends 2022 txostenean enpresa handiek dituzten estrategiak aztertzen dira, baita murgilketa handiko eremu horietan negozio aukerak ere.   Jarduera-gida berri bat, enpresek produktuen, zerbitzuen eta esperientzien garapena ongi egiten laguntzeko hazkunde izugarria izan duen joera bati dagokionez; izan ere, joera hori funtsezkoa da hain urrun ez dagoen etorkizun batean jarduteko. Saioa online igorriko da eta aurrez aurre egingo da Bilboko Azkuna Zentroan.

Antolatzailea: Zorraquino

 

Apirilak 28

INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA: ZAINTZA LEHIAKORRA, BERRIKUNTZARAKO PROZESU GAKOA

Jardunaldi birtual honetan, zaintza lehiakorrari buruzko hausnarketa-prozesua kudeatzeko zenbait ideia emango dira. Ez dago berrikuntzan arrakasta bermatzen duen formula magikorik, baina badago bide argi bat: zaintza lehiakor PROZESU sistematikoa eta proaktiboa ezartzea erronka estrategiko baten inguruan. Abiapuntua ere argia da: parte hartzen duten pertsonen talde arina osatzea.  Saioaren edukia hau izango da: estrategia eta informazio estrategikoari lotutako kontzeptuak argitzea; berrikuntza‑prozesuaren faseak: zaintza lehiakorra sistematizatu eta kudeatzea; eta ibilbide‑orri bat: Zaintzatik berrikuntzara.

Koordinatzailea: Euskalit

 

Apirilak 28 eta 29

EBOLUZIOAREN ETA NEUROZIENTZIEN IV. JARDUNALDI NAZIONALA

Jardunaldia topalekua da zenbait zientzia‑alorreko profesionalentzako, hala nola psikiatriakoak, psikologiakoak, biologiakoak edo filosofiakoak. Denek dute interes bat komunean: giza‑jokabidea, ikuspuntu eboluzionista batetik, eta horren zientzia‑dibulgazioa, hartzaile guztientzat eskuragarria eta atsegingarria, bai eta zehatza eta eguneratua den formatu batean.  Konferentzietarako sarbidea askea eta doakoa da, edukiera bete arte. Konferentzia bakoitzak ordu erdi iraungo du. Alabaina, konferentzietara joan nahi duenak izena eman behar du, kzk.ehu@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz. Mezu horretan, honako datu hauek txertatu beharko ditu: izena, abizena eta parte den erakundea.

Antolatzaileak: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea

 

Apirilak 29

EUSKAL ENPRESEI HORIZON EUROPEN PARTE HARTZEN LAGUNTZEKO ESTRATEGIA. Gipuzkoan.

Euskal enpresei Horizon Europen parte hartzen laguntzeko estrategia-jardunaldia Gipuzkoako Parke Teknologikoan. Helburua da ZTBESko enpresa eta eragileek Horizon Europen parte hartzea bultzatzeko eta sustatzeko ezarritako neurriak jakinaraztea eta aurreko Horizon 2020 programan lortutako emaitzen balantzea egitea. Bereziki enpresei, erakundeei, klusterren antolakunde dinamizatzaileei, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei eta I+G+b-n eta/edo I+G+b-ko Europako Esparru Proiektuan espezializatutako aholkulariei dago zuzenduta.  

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Spri, Innobasque eta EEN Basque (Entreprise Europe Network)

 

Apirilak 30

GOSARI TEKNOLOGIKOA: ZIBERSEGURTASUNEKO GORABEHEREI ERANTZUN ERAGINKORRA EMATEKO FUNTSEZKO ALDERDIAK

Zibersegurtasuneko azken joera teknologikoak ezagutzeko eta eskualdeko industria-enpresak arlo horretan garatzen ari diren ezagutzak, proiektuak eta jardunbide egokiak partekatzeko lan-saioa.

Antolatzaileak: Ziur eta Iraurgi Berritzen

 

Maiatzak 2

JARDUNALDIA: “NOLA IZAN ENPRESA EKINTZAILEAGOA. BARNE-EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZAK BIZKAIAN”

Jardunaldia: “Nola izan enpresa ekintzaileagoa. Barne-ekintzailetzarako laguntzak Bizkaian”. Ekitaldia Bizkaiko industria-enpresetako eta zerbitzu aurreratuen enpresetako jabe eta zuzendaritza-taldeei dago zuzenduta. Hauek dira jardunaldiaren helburuak: gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea; negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko “enpresa ekintzaileen” esperientziak partekatzea; enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea; eta antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea. Barakaldoko Ilgner espazioan izango da.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri

 

Maiatzak 3

JARDUNALDIA: “NOLA IZAN ENPRESA EKINTZAILEAGOA. BARNE-EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZAK ARABAN”

Jardunaldia: “Nola izan enpresa ekintzaileagoa. Barne-ekintzailetzarako laguntzak Araban”. Ekitaldia Arabako industria-enpresetako eta zerbitzu aurreratuen enpresetako jabe eta zuzendaritza-taldeei dago zuzenduta. Hauek dira jardunaldiaren helburuak: gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea; negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko “enpresa ekintzaileen” esperientziak partekatzea; enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea; eta antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea. Gasteizko Teknologia Parkeko Eraikin Nagusian izango da.  

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri

 

Maiatzak 3

WEB-MINTEGIA: SMART GRIDS: NOLA ZIURTATU INTEROPERABILITATEA ETA ZIBERSEGURTASUNA

Web-mintegi honetan smart grids direlakoen ekipoen arteko interoperabilitatea ahalbidetzeko metodologia aurkeztuko da, zibersegurtasun-baldintzak ziurtatuta. Euren sareak eta ekipoak digitalizatzeko prozesuan murgilduta dauden konpainia elektrikoei eta ekipo elektrikoen fabrikatzaileei dago zuzenduta.

Antolatzailea: Tecnalia

 

Maiatzak 4

JARDUNALDIA: “NOLA IZAN ENPRESA EKINTZAILEAGOA. BARNE-EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZAK GIPUZKOAN”

Jardunaldia: “Nola izan enpresa ekintzaileagoa. Barne-ekintzailetzarako laguntzak Gipuzkoan”. Ekitaldia Gipuzkoako industria-enpresetako eta zerbitzu aurreratuen enpresetako jabe eta zuzendaritza-taldeei dago zuzenduta. Hauek dira jardunaldiaren helburuak: gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea; negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko “enpresa ekintzaileen” esperientziak partekatzea; enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea; eta antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea. Donostiako BIC zentroan izango da. 

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri

 

Maiatzak 4

JARDUNALDIA: “DIMENTSIO DIGITALA PERTSONEN KUDEAKETA ESTRATEGIKOAN”

ISEAk pertsonen kudeaketa estrategikoaren dimentsio digitalaren inguruko topaketa bat antolatu du, eta gaian adituak diren hiru hizlarik hartuko dute parte. Solasaldia maiatzaren 4an egingo da, 10:30etik 12:30era, Arrasateko Garaia Teknologia Parkeko LKS Eraikineko Plaza Aretoan.  Saioan parte hartzeko, izena eman beharra dago, posta elektronikoko helbide honetara mezu bat bidaliz:  http://mailto:mruiz@isea.eus/

Antolatzailea: ISEA

 

Maiatzaren 3tik 31ra

PERTSONEN BERRIKUNTZAREN HILABETEAREN IV. EDIZIOA. Arrasaten

2019az geroztik, Garaia Parke Teknologikoa urtero bezala, Pertsonen Berrikuntzarako eszenatoki bihurtzen da berriz ere. Bertan, hainbat diziplinatako profesionalek; tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte enpresok bizi ditugun egoera desberdinetarako. Aurten, gai hauek jorratuko dira: kultura bortitza eta oldarkorra, ziurgabetasun-uneetan hartutako erabakiak, loa lan-istripuak prebenitzeko tresna gisa, absentismoaren kudeaketa eta lan-inguruneko portaera toxikoak.

Antolatzailea: Garaia

 

Maiatzaren 4ra arte

EIC PATHFINDER OPEN 2022 PROGRAMA

Programak teknologia berritzaile berria garatzen duten ikertaldeak babesten ditu. Pathfinder-ek erabat berriak diren teknologien ideia ausartak aztertzen laguntzen du eta teknologia arloko aurrerapenen oinarri diren abangoardiako eta arrisku handiko diziplina arteko zientzia-lankidetzak hartzen ditu bere baitan.  

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Maiatzaren 4ra edo irailaren 28ra arte

EIC TRANSITION 2022 PROGRAMA

Berrikuntzaren arloko jarduerak finantzatzeko programa.   2,5 milioi euro eta gehiagoko dirulaguntzak ematen ditu teknologia aplikaziorako ingurune garrantzitsu batean baliozkotu eta frogatzeko, eta merkaturako prestakuntza garatzeko.

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Maiatzak 5

BERDEAGO: EKOBERRIKUNTZAKO EKINTZAILETZA-JARDUNALDIAK

Europako Jasangarritasun Elkarteak BERDEAGO Energy 2022 azoka aurkeztu du. Edizio honetan berritasun interesgarri bat dago: ekoberrikuntzako ekintzailetzaren laguntza. Guztira doako 8 stand egongo dira, eta aurten abian dauden edo urtea amaitu aurretik jarduera abiarazi nahi duten ekimenek eskatu ahalko dituzte.   Horrela, espazio bat izango dute esperientziak partekatzeko, merkatuan finkatuta dauden eta azokako erakusle gisa parte hartzen duten enpresekin harremanetan jartzeko, proposamenak publiko partikular eta profesionalarekin kontrastatzeko eta merkatu-analisi praktikoa probatzeko. Azoka Durangoko Landako Gunean izango da, eta goizeko 9:30ean hasiko da.

Sustatzailea: Tazebaez

 

Maiatzaren 5etik 8ra

BERDEAGO ENERGY 2022 AZOKA. Durangon

Irekita dago BERDEAGO Energy 2022 azokarako izen-emate profesionalak eskatzeko erregistroa. Berdeago Energy azokan irtenbideak eta sistemak erakusten ditugu, bai energia-eraginkortasunari eta ingurumen-berrikuntzari dagokienez, bai ekonomia zirkularrari, iraunkortasuna irizpide duten eraikuntza eta birgaitzeari eta mugikortasun jasangarriari dagokionez besteak beste. Bertan sektoreen profesionalak daude, baita azken kontsumitzaile interesatua ere.   Maiatzaren 5etik 8ra bitartean izango da, Durangoko Landako Gunean.  

Antolatzailea: BERDEAGO (Jasangarritasunaren Europako Elkartea)

 

Maiatzaren 6ra arte

Europako Batzordea hautagaiak bilatzen ari da IKIaren Batzorde Zientifikoa osatzeko.

EUROPAKO BATZORDEA IKI KOMITERAKO HAUTAGAIAK BILATZEN ARI DA

Identifikazio Komite Iraunkor independentea Europako Batzordeak sortu zuen 2020an, eta organoaren Batzorde Zientifikoaren kide izateko hautagaiak bilatzen hasi da. Komitea harremanetan jarriko da Europako ikerketa‑komunitatea ordezkatzen duten erakundeekin, eta hautagai bikainak izendatuko dituzte. Horrez gain, Europako ikerketa ordezkatzen duten beste ikerketa-erakunde batzuen hautagaitzak ere jasotzen dituzte.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Maiatzaren 10etik 11ra

EKIPO ELEKTRIKO ADIMENDUNEN NAZIOARTEKO XVII. JARDUNALDIAK. Bilbon

Xedea da topagune bat sortzea, hainbat herrialde eta eremutako adituek eta ikertzaileek ideiak elkarri aurkeztu eta sektore elektrikoko teknikaren eta aurrerapenen egoerari buruz eztabaidatzeko aukera izan dezaten. Edizio honetan arreta jarriko da teknologiek duten rolean eta horiek duten Europako Itun Berdean eta Berreskurapen Planetan duten eraginean.

 Antolatzailea: Tecnalia

 

Maiatzak 12

KONFIANTZAZKO ZERBITZU DIGITALAK: ERALDAKETA DIGITALAREN ERRONKA. Gasteizen.

Ekitaldia konfiantzazko zerbitzu digital berrien aitzindari izan nahi duen eta Euskadin erreferente bihurtu nahi duen ekimena da, horiek baitira erakunde eta pertsonen eraldaketa digitalari ekiteko oinarri sendoa. Gasteizko Teknologia Parkeko Eraikin Nagusian izango da, goizeko 9:15etik aurrera.

Antolatzaileak: Spri eta Metaposta

 

Maiatzaren 17ra arte

EKITALDIA: “BUSINESS 4 COOPERATION CODEWAY

Artekaritza‑ eta networking‑ekitaldia da, eta elkarlanaren eta garapenaren lehen erakusketa eta konferentziaren testuinguruan egingo da: negozioak, ikerketa, berrikuntza, elkarketa, elkarlana.  Networkingaren inguruko nazioarteko programaren parte da. Programa horrek networking- eta matchmaking‑ekimenez jositako bi egun oso ditu. Maiatzaren 19an eta 20an egingo da Erroman. 

Antolatzailea: Fiera di Roma

 

Maiatzaren 17tik 19ra

FOOD 4 FUTURE BILBAO FOODTECH WORLD SUMMIT. BECen (Bilbao Exhibition Centre)

Food 4 Future Bilbao World Summit-ek adimen artifizialeko adituak bilduko ditu, hain zuzen ere, elikagaien eta baliabideen hobekuntzari, klima-aldaketaren eragileei, ekimen disruptiboei eta sektorean eragina duten konponbideei aplikatutako elikagai berrien diseinuari, elikagaiak ekoizteko industria teknologikoari, ikerketa- eta garapen-zentroei aplikatutako adimen artifizialeko adituak. Biltzarra BECen, Bilbon, egingo da, maiatzaren 17tik 19ra.

Antolatzaileak: BEC, NEBEXT eta ZTI

 

Maiatzaren 22tik 26ra

MUNDUKO EKONOMIA FOROAREN 2022ko URTEKO BILERA. Davosen, Suitzan

“Elkarrekin lan egin, konfiantza berrezarri” lelopean, 2022ko urteko bilera izango da, pandemia hasi zenetik, lidergoari buruzko munduko aurrez aurreko lehenengo ekitaldia.  2022ko urteko bilera Davos-Klostersera itzuliko da, bi urteko etenaldiaren ondoren, eta munduko liderrei aukera emango die munduko egoeraren balantzea egiteko eta datorren aldi erabakigarrirako elkarteak eta politikak eratzeko.

Antolatzailea: Munduko Ekonomia Foroa

 

Maiatzak 24

TEKNOLOGIA ETA ENPRESA LANKIDETZARAKO JARDUNALDIAK

Teknologia eta Enpresa Lankidetzarako jardunaldiak

Hannover Messe 2022 Azokan teknologia eta enpresa lankidetzarako jardunaldiak egingo dira. “Artekaritza hibridoko ekimen” gisa antolatzeko planteatu dira jardunaldiak, in situ bilerekin eta bilera birtualetan online parte hartzeko aukera gehigarriarekin.  Bitartekotza-ekimenak ETE eta ikerketa-antolakundeei eskaintzen die beste kide batzuk aurkitu eta horiekin biltzeko aukera, merkataritza-negozioak egiteko eta ikerketa zein teknologiaren arloetan lankidetzan aritzeko.

Antolatzaileak: NBank Hannover eta sareko beste kide batzuk, horien artean Innobasque

 

Maiatzaren 24tik 25era

2022ko EITren (EUROPAKO BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA INSTITUTUA) OSASUN GAILURRA. Suedian

Gailurrak aukera bat eskaintzen die Europako berritzaileei, lanean aritu diren gaietan parte har dezaten, beren ideiak modu irekian adieraz ditzaten eta publiko zabalago baten iruzkinak bil ditzaten. Xedea da Europa osoan bizitzak salbatu eta horiek hobetzen laguntzea. Mundu mailako hizlariak eszenatokian egongo dira beren esperientziak partekatzeko, hitzaldi inspiratzaileen, galdera eta erantzun interaktiboen, tailerren eta eskola magistralen bidez.   Karolinska Institutuan, Stockholmen, Suedian.

Antolatzailea: EITHsummit

 

Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra

HANNOVER MESSE 2022 AZOKA. Hannoverren, Alemania

HANNOVER MESSE azoka aurrez aurre egingo da berriro 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean. Azoka fisikoa produktu digital berriekin lotuko da eta erakusketariei eta bisitariei ahalik eta segurtasun handiena eskaintzen dien higiene-kontzeptu bat erabiliko da. Hala, azkenean, industria-ekoizpenaren “etorkizuna bueltan da” eta gai nagusia industria-eraldaketa izango da.

Antolatzailea: Hannover Messe

 

Maiatzaren 31ra arte

INNOBIDEAK‑KUDEABIDE, KUDEAKETA AURRERATUAREN BIDEZ ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO

Kudeabide Programa Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek elkarrekin sortutako proiektua da. Ezaugarri hauek dituzten enpresei zuzenduta dago: bost langile edo gehiago izatea, Euskadin egoitza soziala edo lan‑zentro bat edukitzea (horietan hartuko du esku programak) eta industria‑jardueretan eta horri lotutako zerbitzuetan lan egitea. Helburu nagusia Euskadiko enpresen lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzea da, Kudeaketa Aurreratuko metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzeko babesa emanez. Horretarako, hasierako egiaztatzea egingo da eta proiektu pilotuak edo/eta finkatze‑proiektuak garatuko dira.

Antolatzaileak: Bentas Taldea eta Kudeabide

 

Ekainaren 9tik 12ra

EUROPAKO BAUHAUS BERRIKO JAIALDIA, Bruselan

Europako Batzordeak erakunde, enpresa, ikertzaile, berritzaile, arkitekto, artista nahiz ikasleak eta interesa duen edonor gonbidatzen du Bruselan egingo den Europako Bauhaus Berriko lehenengo Jaialdira. Deialdiak irekita egongo dira martxoaren 7ra arte, erakundeek eta interesdunek beren jarduerak, proiektuak, tokiak edo ekitaldi paraleloak proposatzeko eta Jaialdian sartzeko. Aukera paregabea da ikerketa eta gure ingurunea eraldatzeko berrikuntzaren arloko konponbideak aurkezteko, konexio berriak sortzeko, bisitariak erakartzeko eta tokiko zein nazioarteko publikoarekin konprometitzeko. 

Antolatzaileak: New European Bauhaus eta Europako Batzordea

 

Ekainaren 13tik 17ra

MAKINA‑ERREMINTAREN BIURTEKOA 2022. BECen, Barakaldon (Bizkaia)

31 BIEMH bueltan da, eta teknologian, konponbideetan, berrikuntza proposamenetan eta erakusketa gunean anbiziorik handiena duen edizioa da. Motibazio eta energia handiz antolatutako edizioa da eta bertan mundu osoko erakusketariek eta bisitariek merkataritza kontaktuak egin ahalko dituzte, sinergiak eratuko dira eta negozio aukera berriak garatuko dira.

Antolatzaileak: AFM eta BEC

 

Ekainaren 15etik 17ra

STEM HEZKUNTZARI BURUZKO NAZIOARTEKO STEM KONFERENTZIA. Herbehereetan

CTE-STEM 22 da APSCE (Asia-Pacific Society for Computers in Education) elkarteak antolatutako STEM Hezkuntzaren eta Pentsamendu Konputazionalaren inguruko nazioarteko 6. konferentzia.  Ideien nazioarteko trukerako Programaren ekimen garrantzitsuena izango da eta bertan pentsamendu konputazionala garatzeko ezarpenaren inguruko aurkikuntzak eta emaitzak azaldu eta hedatuko dira. Konferentziak hasiera-hitzaldiak, gonbidatuen hitzaldiak, eztabaidarako panelak, tailerrak eta dokumentuen aurkezpenak bilduko ditu.

Antolatzailea: APSCE

 

Ekainaren 15era arte edo urriaren 5era arte

EIC ACCELERATOR 2022 PROGRAMA

Programak enpresa txiki eta ertainak (ETEak) babesten ditu, bereziki EIC Funtsaren bidez finantzaketa eta inbertsioak, sortzen ari diren banakako enpresek eta enpresa txikiek jardunbidea aldatzen duten berrikuntzak garatu eta zabal ditzaten.

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Ekainak 21 eta 22

GARAPENAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

Garapenaren Europako Jardunaldiak (GEJ) dira nazioarteko elkarteen Europako foro nagusia. Foroak eragile nagusiak biltzen ditu ideiak eta esperientziak parteka ditzaten, elkarte berriak eta munduko erronkarik larrienei irtenbide berritzaileak bilatzeko.  EDDaren 15. edizioaren ardatza honako hau izango da: “Global Gateway: elkarte jasangarriak sortzea mundu konektatu baterako”. Global Gateway Europako estrategia berria da, eremu digitalean, energian eta garraioan konexio adimendunak, garbiak eta seguruak sutatzeko eta mundu osoko osasun-, hezkuntza- eta ikerketa-sistemak bultzatzeko. Jendearentzat eta planetarentzat funtzionatuko duten konexio jasangarriak eta konfiantzazkoak defendatzen ditu, munduko erronkarik larrienei aurre egiteko: klima-aldaketa eta ingurumenaren babesa, osasun-segurtasuna hobetzea, lehiakortasuna eta munduko hornikuntza-kateak.

Antolatzailea: Europako Batzo

 

 Uztailak 22

GLOBAL INNOVATION DAY 2022

2019az geroztik egikaritu diren eta berrikuntza eta ikerketako Euskadiko programek finantzatu dituzten kasuak ari dira bilatzen. Zure erakundeak produktua, prozesua edo negozio-eredua berritu badu, hautagaitza aurkez dezakezu Global Innovation Day Euskadiren hurrengo edizioan parte hartzeko. Kasu konpletoenak aurkeztuko dira Euskadiko berrikuntza-kasu praktikoen deialdiaren hurrengo edizioan. Oinarriak betetzen dituzten hautagaitzak Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuak sartuko dira. Izena emateko epea uztailaren 22an itxiko da.

Antolatzailea: Innobasque

 

Urriaren 4tik 7ra 

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.  Hau izango da ekitaldiaren bigarren edizioa, eta Big Science Market merkatuaren etorkizuneko helburuak jorratuko dira Granadako Kongresuen Jauregian.

 Antolatzailea: CDTI

 

Urriak 6 eta 7

AEROTRENDS 2022, JOERA AEROESPAZIALEN NAZIOARTEKO KONFERENTZIA. Bilbo

Honako hauek izango dira gai nagusiak: jasangarritasuna, ingurumena, aireontzi elektrikoagoak edo ekonomia zirkularra. Hau da, gure etorkizun hurbila, sektoreak aurrean duen etorkizuna. Kongresuan ez dira alde batera utziko fabrikazio aurreratua edo gure sektoreko lehiakortasunerako gakoak, gure aireontzi jasangarri, eraginkor eta errespetuzkoagoa aurkitzeko ezinbestekoak baitira.

Antolatzailea: Hegan

 

Urriaren 19ra arte

DEIALDIA: EIC PARTHFINDER CHALLENGES 2022

Zientziaren edo teknologiaren edozein eremutan oinarritutako proiektuak finantzatzeko Europako programa. Edizio hau 6 erronken konbinazioan oinarritzen da. Konbinazio bakoitzak Europako Berrikuntzaren Kontseiluko (EIC) zuzendari bat izango du buru. 

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Urriaren 19tik 21era

2022ko IKERKETA‑AZPIEGITUREN INGURUKO NAZIOARTEKO BATZARRA (ICRI). Brnon, Txekiar Errepublikan.

Ikerketa-azpiegiturako arduradun politikoek, operadoreek eta erabiltzaileek eta mundu osoko ikerketan interesa duten alderdiek goi-mailako eztabaidetarako plataforma bat eskainiko dute, ikerketa-azpiegituraren gai premiazkoenak jorratzeko.. ICRIren edizio honen ardatza izango dira ikerketa-azpiegituren onura sozioekonomikoak eta erantzukizun soziala, nazioarteko lankidetzarako testuinguruan eta bateratutako azpiegitura-ekosistema garatzeko moduak aztertzen. Programan aurrez aurreko elementuak zein elementu digitalak egongo dira, baita osoko saio zein saio paraleloak ere. Horrez gain, hainbat ekitaldi satelite eta gertaera paralelo ere antolatuko dira, baita Brnoko ikerketa-azpiegituretarako in situ bisitak ere.

Antolatzailea: Europako Batzo

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago