Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Sareen Sarearekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen berrikuntza-maila berariaz neurtzen duen berrikuntza-profil bat garatu du. Hori egiteko txosten honen ondorio eta emaitzetan oinarritu dira: “Berrikuntzaren egoera Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan. Laburpena eta ondorioak”. Txostena gaur aurkeztu da Bilbon, jardunaldi honetan: “Berrikuntza Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean. Prozesu eta ekimenetan aurrera egiteko hausnarketak”. Gotzon Bernaolak eta Goizalde Atxutegik, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusiak eta proiektu-arduradunak, adierazi dute argitalpenaren amaierako helburua dela erakunde horien berrikuntza-gaitasuna hobetzea eta Hirugarren Sektoreko erronkei erantzuteko ekimenak diseinatzea, lankidetza publiko-pribatuaren bidez.

Ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu du, Behatokiarekin, Sareen Sarearekin eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan. Halaber, parte hartu dute Mikel Barturen Sareen Sareko koordinatzaileak, Rafael López Arostegui Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren gizarte-politiken aholkulariak eta Gizalab Fundazioko Javier Castro Spilak.

Txostenean hogeita hamar erakundek hartu dute parte, eta erakunde horien lan ordainduaren % 38 ordezkatzen dute Euskadin; gainera, haien finantzaketa nagusiki publikoa da: Agiantza, Agifes, Agintzari, Asasam, Aspaldiko, Ayuda en acción, Bizitegi, Cáritas, Elkarbanatuz, Emaus Gizarte Fundazioa, Euskadi Sustraiak Habitat Design, Fekoor, Eragintza Fundazioa, Tutelar Usoa Fundazioa, Gautena, Gizakia, Goiztiri, Gorabide, SSI Taldea, Gureak, Helduak Adi, Irse Araba, Koopera, Lantegi Batuak, Matia Fundazioa, Once, Peñascal Kooperatiba, Sartu, T4 eta Zabalketa. Horiek guztiek zerbitzuak ematen dituzte, eta ia erdia erakunde helduak dira, jarduera finkatuarekin.

Berrikuntzaren egoera Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan. Laburpena eta ondorioak” txostenak sektorearen irudi positiboa erakusten du, berrikuntza kudeatzen duten erakundeen ehuneko handi batekin; berritzeko gaitasunak dituzte, eta euren baliabideak horretara bideratzen dituzte. Gehienek liderren eta dinamiken profila dute, eta lehenak sektoreko erreferenteak dira, berrikuntza planifikatuarekin; bigarrenek, berriz, baliabideak berrikuntzara bideratzen dituzte eta sektoreko berrikuntzei erreparatzen diete. Gainerako % 20 erakunde zuhurrak dira, eta % 10 erreaktiboak.

Berritzeko motibazioei dagokienez, berrikuntza erakundeen jarduketen izaera dinamiko eta jarraituarekin lotzen da. Eskari berriak edo etorkizunean etor daitezkeenak jorratzeko berritzen dute. Beraz, hauek dira berritzeko hiru arrazoi nagusiak: pertsonengan eta gizartean hautemandako behar berriei erantzutea; lehiakorrak izatea atzean edo merkatutik kanpo ez gelditzeko eta hartzaileen beharren bilakaerara egokitzea.

Irakurri txosten osoa.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago