Garrantzitsua da ETE-ek jakitea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Ekosistemako erakundeen babesa izango dutela modu erraz, azkar eta arinean berritzen laguntzeko”, esan du Leire Bilbao Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak. Bilbaok Donostian antolatu den UPV/EHUko “Euskadiren etorkizuna eraikitzen Ikerketa eta Berrikuntzatik abiatuta” udako ikastaroko “Dimentsio lehiakorra sustatzeko berrikuntza irekia” izeneko mahai‑inguruan parte hartu du. María José Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak moderatu du, eta honako hauek parte hartu dute: Igor Campillo Euskampuseko zuzendariak, María Luisa Arriola BIC Gipuzkoa Berrilango zuzendari kudeatzaileak eta Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko zuzendariak. 

Euskal berrikuntzaren erronka nagusia ETE-en berrikuntza sustatzea dela azpimarratu ostean, zuzendariak honako hau adierazi du: “Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian ibilbide errazak diseinatzen ditugu euskal ETE‑en berrikuntza-jarduera sustatzeko”. Horregatik, Innobasquek enpresa txiki eta ertaineni beren lehen berrikuntza-proiektuan laguntza emateko sentsibilizazio- eta laguntza-zerbitzuak eskaintzen dizkie, hala nola:

  • Berrikuntza-profil azkarra: ETEak 21 galdera erantzungo ditu, eta berehala, berrikuntzatik beren beharrei eta erronkei erantzuteko gomendioak eta oinarrizko soluzioak emango zaizkio.
  • Euskal berrikuntzaren mapa: ETE-entzat eskuragarri dagoen bilatzailea. Bertan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Ekosistemako eragileek eskainitako soluzio nagusiak aurkituko dituzte (laguntza, prestakuntza, segizioa), bai eta euskal erakunde berritzaileen esperientziak ere.
  • Prestakuntza berrikuntzan: 22 ikastaroko programa, honako lau modulu hauetan banatuta:
  1. Berrikuntzaren oinarrizko kontzeptuak eta metodoak
  2. I+G kudeaketa
  3. I+G+b nazioartera eramatea
  4. RIS3 Euskadi espezializazio-estrategiari lotutako berrikuntza‑aukerak

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago