Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Urriak 5
RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA. HIRI ESKUBIDEA: HIRIETAN GIZA BERRIKUNTZA ETA JUSTIZIA NOLA AHALBIDETU. Bilbon
Honako gai hauek aztertzeko jardunaldia: gure hiriek eta hiri-inguruneek gizartearen ekitate ezaren arloan aurre egin beharreko erronkak ezagutzea; hirigintzako berrikuntza sozialaren adibideak erakustea; herritar guztientzako baldintza-berdintasun handiagoa ahalbidetuko duen eredu ekonomikoa eta hirikoa aztertzea; hirietako eta lurraldeetako ekonomia, giza eta ingurumen‑ibilbide berri baten alde lan egitea tokian tokiko ikuspegitik, Hiri Agenda eta GJHen ildotik.
Antolatzaileak: Bilbao Urban and City Design, Eusko Jaurlaritza, La Terminal eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
EGUZKIAREN BIDEA 22: EUSKADIKO ENERGIA FOTOVOLTAIKOAREN ORAINA ETA IRAGANA. Gasteizen
Jardunaldi honetan egungo eta bidean dauden garapen fotovoltaiko txikien egoera aztertuko da, eta gorantz doan sektore honi eragiten dioten erronkak landuko dira. Horretarako, aditu handien eskutik, zenbait gai errepasatuko dira, esaterako, instalazio aitzindarien egoera (merkatuko murrizketak, merkaturatzea, bizitegikoa den eta ez den erabilera, nekazaritza voltaikoa, etab.). Jardunaldian eguzki-energia fotovoltaikoaren lehenengo ekoizleen egungo egoeran sakonduko da, hau da, Espainian energia fotovoltaikoaren ekoizpena garatzaren aldeko lehenengo urratsak eman zituzten 65.000 familia aitzindarien egoeran. Instalazio berriztagarrien garapenaren testuinguru horretan (horren ibilbide-orria Energia eta Klimarako Plan Integratu Nazionalak garatu du) garapen fotovoltaiko txikiek garrantzi handia dute. Azken horiek 3kW‑ko norberaren kontsumorako instalazio txikietatik 5MW-ko parkeetara doan potentzia‑tarteko banaketa-sarekoak dira. Esparru horrek irtenbideak ekartzen ditu norberaren kontsumoa eta merkaturatzeko ekoizpenean. Helburu komuna duten familia, ETE, autonomo, enpresa-parke, udal, kooperatiba, eta abarren ekimenak elkartuko dituen esparrua: sorkuntza fotovoltaikoa eta eskura dugun eguzki-baliabidea aprobetxatzea.
Antolatzailea: Diario de Noticias de Álava
Urriak 6
EUREKA PROGRAMAREN WEBINARRA 2022 INBERTSIORAKO PRESTATZEKO – 1. SAIOA ONLINE MC-REKIN
MC elikagaien txikizkako merkatuko aitzindaria da Portugalen. Zenbait negozio-segmentu ditu, eta kalitate handiko produktuen eskaintza du preziorik onenetan. Saio honetan zehar, MCk aurkeztuko du egun zer harreman duten startupekin eta zer bilatzen duten; ekitaldiaren ostean, bakoitzaren soluzioak aurkezteko gonbidapena luzatuko da. Jasotako soluzioen arabera, startup kopuru zehatz bat gonbidatuko da MCrekin bakarkako bilera egitera. Saio hori Eurekako 13 herrialdeetako ETE/startupentzat irekita egongo da: Alemania, Danimarka, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Norvegia, Herbehereak, Portugal, Erresuma Batua, Suedia eta Suitza.
Antolatzailea: Eureka
Urriak 4 eta 13
ETE-entzat entrenatzeko jarduera horretan elkarrizketak irekiko dira, dinamika eta tresna errazetan oinarrituta; parte-hartzaileei honako helburu hauek lortzea erraztuko die:
- Aztertzea ea lankidetza lan-estrategia egokia izan daitekeen enpresarentzat berrikuntzako proiektuak garatzeko, une bakoitzean zein lankidetza mota izan daitekeen egokiena eta nola aktibatu proiektuak barneko berrikuntzako talde irekien formakuntzaren edo beste erakundeen bidez.
- Aintzat hartu beharreko esperientzia, gako eta zenbait tresna ezagutzea lankidetzan berrikuntzako proiektuak garatu ahal izateko eta irekitako berrikuntzako ekipamenduak aktibatzea enpresarentzako modu arin, seguru eta onuragarrian.
Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
Urriak 4
TRENDS FORUM 2022. Bilbon
Nazioarteko topaketa honetan joeretako profesionalek eta erakundeek beren metodoak, esperientziak eta ikasteko prozesuak partekatuko dituzte, eta enpresek joerak beren onurarako zelan balia ditzaketen ulertzeko diseinatutako gailurra eratuko dute. Egun osoko programa da, formatu exekutiboan, berbaldi laburrez, eta, jarraian, eztabaida eta galderez osatua, joeren ahalmena eta enpresa eta erakundeen eguneroko lanari egiten dizkioten ekarpenak ezagutzeko, ikuspegi praktikotik. Jardunaldian zehar Euskal Berrikuntzaren Mapa aurkeztuko da.
Antolatzailea: BBK
Urriaren 4tik 7ra
BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan
BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea. Hau izango da ekitaldiaren bigarren edizioa, eta Big Science Market merkatuaren etorkizuneko helburuak jorratuko dira Granadako Kongresuen Jauregian..
Antolatzailea: GTIZ
Urriaren 5era arte
Programak enpresa txiki eta ertainei (ETE) laguntzea du helburu, bereziki EIC Funtsaren bidez finantzazioa eta inbertsioa lortu dezaten, sortzen ari diren enpresa indibidualek eta enpresa txikiek egoera aldatzen duten berrikuntzak garatu eta hedatzeko.
Deitzailea: Berrikuntzaren Europako Kontseilua
Urriak 6
LEADERS IN TECH LIDER IN THINK TANK. Bilbon
LEADERS IN TECH THINK TANKS esparruaren barne kokatzen den “Adimen artifiziala: mundu errealera aplikatutako joerak eta aukerak” jardunaldian zehar, Adimen Artifizialaren (AA) eskaintza ezagutuko da. AA bizitzen ari garen iraultza digitalaren gakoetako bat da eta izango da, eta berrikuntzaren eta munduko garapenaren buru izango da. Horrela, erakunde batzuetan aldaketa bideratuko duen giltza izango da. AAk indar handia du, eta etengabe ari da garatzen; ondorioz, horren garapena gertutik jarraituko beharko genuke. Gainera, esparru askotan aplika daiteke eta publiko zabalari dago zuzenduta. Saio honetan teknologia hori aplikatu den zenbait kasu arrakastatsuren berri emango da; horiek guztiak euskal eragileek zuzendu dituzte, eta Euskadiko enpresa-ekosistemaren zenbait esparrutan aplikatu dira, hala nola osasuna, industria, logistika edo giza baliabideak.
Antolatzailea: BAIC – Basque Artificial Intelligence Centre eta INNOLAB Bilbao
Saio honetan elikaduraren sektoreak jasangarritasunaren arloan dituen erronka estrategiko nagusiak errepasatuko ditugu C4E – The inspiration company erakundearen eskutik. Gainera, Gipuzkoako 10 elikagai-enpresekin lankidetzan garatutako ODSFOOD proiektuaren ondorio eta ikaskuntza nagusiak aurkeztuko ditugu. Gaur egungo koiunturak sektorearen etorkizunaren funtsezko gaiak jasangarritasunaren arloan nola aldatu dituen eta zure enpresari GJHak txertatzen lagun diezaioketen tresna eta material batzuk ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Antolatzailea: Basque Food Cluster
ABG SEMINAR IP PERSPECTIVES EUSKADI V
Berrikuntzaren sektoreko profesionalentzako mintegia; jabetza industrialaren babesa (garapenerako eta ekonomia-eragile gisa) izango du hizpide. Euskadin, hiru urtez jarraian, Europako patenteen eskaera-kopurua handitu da, eta bere gehiengo historikoa lortu du 223 eskaerarekin. Horregatik, jardunaldian zehar, arreta berezia jarriko zaio martxan jarri berri den Patente Bateratuari; izan ere, egunerokotasuneko gaia da, eta titularren eta eskatzaileen interesekoa da. Horrez gain, euskal berrikuntzaren panorama, marka eta izen nagusiak errepasatuko dira, eta Europako erreferente bihurtu den euskal berrikuntza-zentro baten arrakasta ere aztertuko dugu.
Antolatzailea: BG Intellectual Property
Urriaren 6ra arte
FOOD FUN&FAN-EN 4. EDIZIOA
FUN&FAN EIT Food-en nekazaritzako elikagaien ekintzailetzari buruzko ekitaldia da, eta EIT Food South-eko ekintzailetza-programa guztiak barne hartzen ditu. Laugarren edizio honetan nekazaritzako produktuen soroen eraldaketari buruzko hitzaldi iradokitzaileak, loturak eta informazio erabilgarria aurkituko duzu, soro horiek osasungarriagoak, jasangarriagoak eta sinesgarriagoak egiteko helburuarekin. Soroetako azken berrikuntzak aurkituko dituzu, bai eta zure startuparen arrakasta lortzeko estrategiarik onenak ere.
Antolatzailea: EIT Food
Urriak 6 eta 7
AEROTRENDS 2022, JOERA AEROESPAZIALEN NAZIOARTEKO KONFERENTZIA. Bilbon
Honako hauek izango dira gai nagusiak: jasangarritasuna, ingurumena, aireontzi elektrikoagoak edo ekonomia zirkularra. Hau da, gure etorkizun hurbila, sektoreak aurrean duen etorkizuna. Kongresuan ez dira alde batera utziko fabrikazio aurreratua edo gure sektoreko lehiakortasunerako gakoak, gure aireontzi jasangarri, eraginkor eta errespetuzkoagoa aurkitzeko ezinbestekoak baitira.
Antolatzailea: Hegan
Urriak 6 eta 20, azaroak 10 eta 24
ETE-entzako doako ikastaroa. Honako hauek dira ikastaroaren helburuak: inguruaren etengabeko aldaketei zaintza-jarduera egokitzea; zaintza-prozesu baten justifikazioan laguntzea; zaintzaren emaitzak eta etorkizunerako ekintzak; eta etorkizunera zuzendutako egitura mentala hartzea.
Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Urriaren 10era arte
INNOVEIT ASTEAK: EZAGUTU EUROPAKO BERRIKUNTZAREN EKOSISTEMARIK HANDIENA
2022ko iraila eta urria artean, EITko jakintza eta berrikuntza komunitateek (CCI) hainbat ekitaldi antolatuko dituzte Europako 12 tokitan, EITak lagundutako ekintzaileak eta berritzaileak elkartzeko. INNOVEIT asteetako parte-hartzaileek EBko ekintza politiko eta ekimen garrantzitsuak ikusteko aukera izango dute, hala nola Green Deal, Europako Bauhaus berria eta EBko funtsak. INNOVEIT asteak EITko goi-bilerarekin amaituko dira, Bruselan, 2022ko urriaren 11n. Bertan, erabakiak hartzen dituzten arduradunak eta berritzaileak bilduko dira Europako berrikuntza-ekosistemen sorreraren inguruan eztabaidatzeko.
Antolatzailea: Europak Berrikuntza eta Teknologia Institutua (EIT)
Urriak 10 eta 11
AKITANIA BERRIA EUSKADI-NAFARROAKO BIO-OSASUNGINTZAKO INDUSTRIEN 7. TOPAKETA. Bilbon.
Topaketen helburua hiru lurraldeetako osasun-arloko industrialen eta erakunde publiko zein pribatuetako ikertzaileen arteko lankidetza mugaz gaindiko elkarlan proiektuetan sostengatzea da. Topaketak ekintzaileei, ikertzaileei, unibertsitarioei eta, azken finean, osasun‑arloko berrikuntza-eragile guztiei zuzenduta daude, Euskadin, Akitania Berrian eta Nafarroan. Ekitaldiak hogeita hamar enpresa eta ikerketa talderen «flash» aurkezpenak bilduko ditu; gainera, mugaz gaindiko lankidetzaren arrakasta-kasuak ere aurkeztuko dira, baita hainbat mahai-ingurutako eztabaidak ere. Horrez gain, hiru eskualdeetako erakundeen proiektu berritzaileak aurkeztuko dira. B2B hitzorduei eskainitako eremu berezia egongo da. Aurten, hiru Open Innovation erronka jaurtiko dira gainera.
Antolatzaileak: Basque Health Cluster, Euskampus, Beaz, Gipo, Polepharma, Sodena, Cein, Allisna, Digital Aquitaine, Bihartean
Urriak 11-13
ESKUALDE ETA HIRIEN EUROPAKO ASTEA. Bruselan eta online
Prest dago EURegionsWeek–eko 20. edizioa, “Erronka berriak Europaren kohesiorako” lelopean. Aurten formatu hibridoa izango du, aurrez aurrekoa eta online, eta honako helburu hauetara zuzenduta egongo da: trantsizio berdea, trantsizio digitala eta gazteen ahalduntzea. Mila hizlarik hitza hartuko dute 386 ordutan zehar 4 egunetan banatutako hitzaldi interaktiboetan; horrez gain, 80 bideotan baino gehiagotan proiektu zehatzen istorioak eta testigantzak emango dira. Aurrez aurreko programaren saioan izena ematen baduzu, sarbidea izango duzu online saiora ere.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Urriak 11
EUREKA PROGRAMA 2022 INBERTSIORAKO PRESTATZEKO –ONLINE SAIOA ENEL-EKIN
Enelen berrikuntza‑erronkak ezagutu nahi dituzu, bai eta beraiekin lankidetza-elkarteak nola ezarri ere? Eneli soluzioak proposatu nahi dizkiozu? Enelek bere 60. urteurrena ospatuko du aurten. Konpainia elektriko multinazionala da, eta energiaren eta energia berriztagarrien merkatu globaletan eragile integratu liderra; munduko 30 herrialdetan baino gehiagotan dago. Berrikuntza eredu sendo eta irekia du, eta 500 startup baino gehiagorekin lan egin du arriskuan dagoen bezeroaren ikuspegitik. Enel Green Power, Enel Grids y Enel X berrikuntza taldeek (Enelen hiru dibisioak) beren egungo erronkak aurkeztuko dituzte: material berriak eta eraikuntza metodoak; birziklatze‑soluzioak; robotika; eraikuntzarako eta O&Mrako soluzioak AIn oinarrituta; bai eta amaierako bezeroen jasangarritasunarekin eta osasunarekin lotutako produktuak eta zerbitzuak ere. Enelek aurkeztutako erronken laburpena errepasatzera animatzen zaitugu; saio honetarako gure gonbidapenaren amaieran jasotzen da laburpen hori, garatu dituen irtenbideekiko sinergia posibleak identifikatzeko. Parte hartzea doakoa da eta 13 Eureka herrialdetako ETE/startupetara mugatuta dago: Alemania, Danimarka, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Lituania, Norvegia, Herbehereak, Portugal, Erresuma Batua eta Suedia.
Antolatzailea: Eureka
Urriak 13
HAZINNOVA AURKEZPENA. Goierrin (Gipuzkoa)
10:00etatik 10:30era bitarteko jardunaldi honetan ETEei laguntza emateko zerbitzua eta Hazinnova aurkeztuko dira. Bi ETEk beren kasu praktikoak eta programa horri esker lortutako emaitzak aurkeztuko dituzte. Gainera, parte-hartzaileek 5 minututan beren ETEaren berrikuntza-maila ezagutzeko eta Hazinnova zerbitzua eskatzeko funtsezko informazioa lortzeko aukera izango dute.
Antolatzailea: Hazinnova Berrikuntzaren Euskal Agentzia
KULTURA LOKARRI, BILBAO SANTANDER. Azkuna Zentroan, Bilbon
Metropolien Munduko Egunaren esparruan, Metrópolisek eta ONU-Habitatek sustatuta, topaketak hitzaldi interesgarri eta dinamikoko formatua izango du, eta fokua jarriko du Bilbok eta Santanderrek kulturaren alde egindako apustuan, gure metropolien elementu estrategiko gisa. Bilbao Metropoli-30en presidente José Antonio Garridok zabalduko du ekitaldia eta Bilboko eta Santanderreko alkateek (Juan Mª Aburto eta Gema Igual) parte hartuko dute, baita honako erakunde kulturaletako kideek ere: Guggenheim Bilbao Museoa eta Botín zentroa (Juan Ignacio Vidarte eta Fátima Sánchez, hurrenez hurren). Programa erantsi da.
Antolatzailea: BM 30
Urriaren 13ra arte
EBren SARIA GENERO-BERDINTASUNAREN ARLOKO TXAPELDUNENTZAT (AKADEMIKOAK)
Sariaren helburua da iritzi publikoa sentsibilizatzea erakunde akademikoetan eta ikerketa-erakundeetan genero-berdintasuna lantzearen garrantziari buruz, erakundeetan aldaketa sustatuz eta genero-berdintasuneko plan inklusiboak ezartzearekiko konpromiso-maila handia sarituz. Horrez gain, txapeldunen komunitate bat sortuko da, beste erakunde akademiko edo ikerketa-erakunde batzuk inspiratu ditzaten azken horiek ere genero-berdintasuneko txapeldun bihurtzeko. Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 13an amaituko da.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Urriak 14
ZAINTZA ESTRATEGIKOKO TAILER PRAKTIKOAK, BILBOKO UR PARTZUERGOAREKIN
Tailer praktikoa. Aurkezpena egingo duen erakundeak zaintzarekin eta bidean aurkitutako oztopoekin izandako esperientzia azalduko du. Oztopoetan lan egingo da dinamiken bidez, konponbideak aurkitu ahal izateko.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
JABETZA INDUSTRIALAREN ADMINISTRAZIO-KUDEAKETARI BURUZKO 11. IKASTAROA (PARALEGALAK)
Ikastaroa online egingo da 2022ko urritik 2023ko martxora, eta, beti bezala, 5 modulu independentez osatuta egongo da. Modulu bakoitzerako matrikulazioa modu independentean egin daiteke eta aukera dago horietako bakoitza hasten den egunera arte matrikulatzeko. Jabetza Industrialeko Agentzietako profesionalei, enpresen Jabetza Industrialeko Sailetako langileei, Unibertsitateko ORTRISei, Teknologia Parkeei, OPISei, eta, oro har, Jabetza Industrialaren kudeaketan interesatutako profesional guztiei zuzenduta dago.
Antolatzaileak: OEPM eta Industria Antolakuntzako Eskola (EOI)
Urriaren 18tik 20ra
ENERGIA OZEANIKOAREN KLUSTERRA EUROPAN
Ekitaldiak Ocean Conference on Ocean Energy (ICOE) jasoko du, Ocean Energy Europe’s-en (OEE) urteko erakusketa. Energia ozeanikoko profesionalak eta erabakiak hartzeko mundu osoko arduradunak bilduko ditu Donostian (Euskadi, Espainia)… Indarrak batzean, antolatzaileek aurrekaririk gabeko aukera emango dute sektoreak arrakastak aurkezteko, harremanak ezartzeko eta negozioak egiteko.
Antolatzaileak: ICOE eta OEE
Urriaren 19ra arte
DEIALDIA: EIC PARTHFINDER CHALLENGES 2022
Zientziaren edo teknologiaren edozein eremutan oinarritutako proiektuak finantzatzeko Europako programa. Edizio hau 6 erronken konbinazioan oinarritzen da. Konbinazio bakoitzak Berrikuntzaren Europako Kontseiluko (EIC) zuzendari bat izango du buru.
Deitzailea: Berrikuntzaren Europako Kontseilua
Urriak 20
HAZINNOVA AURKEZPENA. Durangaldean (Bizkaia)
10:00etatik 10:30era bitarteko jardunaldi honetan ETEei laguntza emateko zerbitzua eta Hazinnova aurkeztuko dira. Bi ETEk beren kasu praktikoak eta programa horri esker lortutako emaitzak aurkeztuko dituzte. Gainera, parte-hartzaileek 5 minututan beren ETEaren berrikuntza-maila ezagutzeko eta Hazinnova zerbitzua eskatzeko funtsezko informazioa lortzeko aukera izango dute.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
PROIEKTU/EBT BATEN METRIKAK ETA OINARRIZKO FINANTZEI BURUZKO ANALISIA
Ikastaro honen xedea da modu praktikoan aztertzea EBT baten ohiko finantza-adierazleen eta -ratioen prestakuntzaren funtsezko zikloa, eta arreta berezia jartzen da bideragarritasuna, beharrezko inbertsioa, errentagarritasuna eta beste adierazle ekonomiko garrantzitsu batzuk optimizatzeko azterketa-, interpretazio- eta erabilera-irizpideetan. Hala, parte-hartzaileei jarduketa- eta gomendio-protokoloa emango zaie, behar bezala prestatu eta merkaturatzeko. Bereziki interesgarria da I+G jarduera duten enpresentzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
MUBIL MOBILITY AWARDS 2022. Donostian.
MUBIL Mobility Awards MUBIL Fundazioak sustatutako urteroko lehiaketa da. Mugikortasun jasangarriari eta adimentsuari lotuta dauden eta oinarri teknologikoa duten proiektuak saritzen dira.
Antolatzailea: Mubil Fundazioa
Urriaren 19tik 21era
2022ko IKERKETA‑AZPIEGITUREN INGURUKO NAZIOARTEKO BATZARRA (ICRI). Brnon, Txekiar Errepublikan.
Ikerketa‑azpiegiturako arduradun politikoen, operadore eta erabiltzaileen, eta mundu osoko ikerketan interesa duten alderdien goi‑mailako eztabaidetarako plataforma bat eskainiko da ekitaldian, ikerketa‑azpiegituraren gai premiazkoenak jorratzeko. ICRIren edizio honen ardatza izango dira ikerketa‑azpiegituren onura sozioekonomikoak eta erantzukizun soziala, nazioarteko lankidetzarako testuinguruan eta bateratutako azpiegitura‑ekosistema garatzeko moduak aztertzearen esparruan. Programan aurrez aurreko elementuak zein elementu digitalak egongo dira, baita osoko saio zein saio paraleloak ere. Horrez gain, hainbat ekitaldi satelite eta gertaera paralelo ere antolatuko dira, baita Brnoko ikerketa‑azpiegituretarako in situ bisitak ere.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Urriak 20 eta 21
PARTE-HARTZE PUBLIKOKO ETA DEMOKRAZIA DELIBERATIBOKO 4. JAIALDIA
Demokrazia parte-hartzaileari eta deliberatiboari buruzko Konpetentzia-zentroaren helburu nagusia da gizarte-mailan sendoa den politika baten garapena babestea herritarren konpromisoaren bitartez. Edizio hau Belgikan, Italian eta online egingo da aldi berean, beraz, modu desberdinetan parte hartzeko aukera egongo da.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Urriaren 24ra arte
ELKARLANen 2022ko SARIETARAKO HAUTAGAIEN AURKEZPENA
Elkarlan sarien zortzigarren edizioaren deialdia egin da, balio publikoa duten proiektu berritzaileak saritzeko; Eusko Jaurlaritzak antolatu du, 2022. urterako. Sarien bidez, balio publikoa sortzen duten proiektu berritzaileak saritzen dira; horretarako, lau sari banatzen dira, jarduketa-esparruetan nabarmenduz (osasuna; ingurumena; garapen ekonomikoa; ikasketa-kultura; kohesio soziala eta gobernantza-kultura demokratikoa-erabaki publikoetan parte hartzea), beharrak eta gizarte-erronkak asetzeko balio publiko partekatua modu berritzailean sortzea sustatzen duten proiektuentzat, baldin eta pertsonen eta kolektiboen ahalduntze-prozesuak aktibatzeko gai badira diseinu- eta txertaketa-faseetan.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza
Urriak 25
Pandemiak familien elikadura-patroietan aldaketa handia eragin du. Konfinamenduan zehar, azalera handietako gastuak % 50 egin zuen gora konfinamendu aurreko mailekin alderatuta. Era berean, elikagaien online erosketak % 60 baino gehiago egin zuen gora, eta jatetxeetako gastuek gutxienekora murriztu ziren (% 90 egin zuten behera). Osasun-krisiak are gehiago jarri du agerian nekazaritzako elikagaien ehun indartsua, fidagarria, berritzailea eta jasangarria izateko garrantzia. Agertoki berri honek elikagaien industriari eskatzen dio digitalizazioaren aldeko apustu argia egiteko, eraginkortasun handiagoa garatzeko aukera izateko hornitzaile-katetik kontsumitzaileraino; horrela, kontsumo-esparruetako eskaera berriei aurre egin ahal izango zaie, eraldaketa digitaleko esparruan. Prozesu horretan, elikaduraren sektoreko berrikuntzak paper nabarmena izango du sektorearen bideragarritasuna bermatzeko. Jardunaldia, batik bat, Oarsoaldea, Debabarrena eta Tolosaldea eskualdeetako elikadurako enpresa-ehuneko erakundeetako eta enpresetako pertsonei zuzenduta dago. Hala ere, partaidetza ez da eskualde horietara mugatzen; izan ere, ikuspegi zabalagoa dauka, eta beste eremu geografiko batzuetako enpresek edo eragileek parte hartu ahal dute.
Antolatzaileak: Oarsoaldea, Azti, Tolosaldea Garatzen, Debegesa, Innobasque eta Eusko Jaurlaritza
Urriak 25 eta azaroak 22
TAILERRA: IDEIAK BERRIKUNTZA-PROIEKTU BIHURTZEA
Doako tailerra, batez ere ETE-ei zuzendua. ETEak entrenatzeko jarduera honetan elkarrizketak zabalduko dira, dinamika eta tresna errazetan oinarrituta; horien bidez, partaideek honako helburu hauek lortu ahalko dituzte:
• Ezagutzak eta ideiak berrikuntzako proiektuetan eraldatzeko gidalerroak lortzea, produktu, zerbitzu eta prozesu (ekoizpenekoak, merkatukoak, logistikoak, etab.) berriak garatzera bideratuak. Oinarri gisa erabiliko dira berrikuntza arina, erabiltzailearen ikuspegia eta leana. Horien bidez, ahal den baliorik handiena ematea bilatuko da, baliabideak, denbora, energia eta ahalegina murrizteko.
• Egungo ideia/behar bati aplikatzean oinarritutako ikaskuntza, baldin eta nolabaiteko maniobra-tartea badu horren gainean eta blokeo edo motibazio berezia sentitzen badu.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Urriak 26
HAZINNOVA AURKEZPENA. Txorierrin (Bizkaia).
10:00etatik 10:30era bitarteko jardunaldi honetan ETEei laguntza emateko zerbitzua eta Hazinnova aurkeztuko dira. Bi ETEk beren kasu praktikoak eta programa horri esker lortutako emaitzak aurkeztuko dituzte. Gainera, parte-hartzaileek 5 minututan beren ETEaren berrikuntza-maila ezagutzeko eta Hazinnova zerbitzua eskatzeko funtsezko informazioa lortzeko aukera izango dute.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
STEM-EKO EMAKUME ETA NESKEN FOROAREN BIGARREN EDIZIOA
Berrikuntza, ikuspuntu berritzaileak eta sormenezko konponbideak ezinbestekoak dira etorkizun arrakastatsu eta jasangarri baterako. Ondorioz, funtsezkoa da eragile desberdinen (emakumeak eta errepresentazio txikiko taldeak barne) parte-hartzea trantsizio inklusiboagoa eta bidezkoagoa bermatzeko. Ekitaldian STEMeko eta genero-berdintasunaren alorreko ikertzaileak, irakasleak eta alderdi interesatu eta eragin handiko pertsonak bilduko dira, eta Girls Go Circular ikasketa-programa berritzailean parte hartzen duten ikasleekin elkartuko ditu. Edizioko gaia “neskak zientzian eta teknologian gaitzea“ da. Neska eta neska gazteek funtsezko papera izango dute ekitaldian, eta beren kideak eta publikoa inspiratuko dituzte; izan ere, EBko arduradun politikoekin, zientzialariekin eta enpresariekin STEMeko genero-aurreiritziak ezabatzeari buruzko mahai-inguruetan parte hartuko dute. Horrez gain, arrakasta-istorioak partekatuko dituzte, EBak etorkizunean gai honen inguruan hartuko dituen neurriak inspiratzeko.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Urriak 26 eta 27
INTERGUNE 2022. Barakaldoko BEC!-en, Bizkaian
Nazioartekotzerako topagunea; ekitaldiak Eusko Jaurlaritzak enpresen esku jartzen dituen zerbitzu, finantzaketa eta laguntza guztiak biltzen ditu.
Antolatzaileak: Basque Trade and Investment Agency, SPRI taldea eta Eusko Jaurlaritza
Azaroa
TAILERRA: EZAGUTU BERRIKUNTZA ZURE ENPRESARENTZAT LAGUNGARRIA IZAN DAITEKEEN
ETE-ei soilik zuzendutako doako ikastaroa. ETEak entrenatzeko jarduera honetan elkarrizketak zabalduko dira, dinamika eta tresna errazetan oinarrituta; horien bidez, partaideek honako helburu hauek lortu ahalko dituzte:
- Modu argian eta arinean ondorioztatzea enpresan berrikuntza txertatzea (oraindik argi egon ez arren) eta berrikuntzako jardueraren bat egitea egokia den.
- Innobasquek proposatutako baliabideak eta jarduerak ezagutzea, lortzea eta erabiltzea, hurrengo urratsari modu arinean heltzeko eta berrikuntzako ibilbidea hasteko (edo berriz hasteko).
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Azaroak 3, 4, 10 eta 11
HORIZON EUROPEREN ESPARRUAN PROIEKTU-PROPOSAMENAK PRESTATZEKO IKASTARO AURRERATUA. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.
Horizon Europe (2021-2027) ikerketa eta berrikuntzako Europako programaren esparruan proiektu-proposamen bat estrategikoki eta modu praktikoan prestatzeko funtsezko ikastaroa. Ikastaroa amaitzean, eta aprobetxamenduaren arabera, honako gaitasun hauek izango dituzte ikastarora bertaratu direnek:
‐ Proposamenak egoki prestatzeko jarduketen eta gomendioen protokoloa (bereziki ikerketa-eta berrikuntza-ekintzak eta berrikuntza-ekintzak, 2. eta 3. mugarrietan).
‐ Proposamen arrakastatsuak egiteko gaitasunak eskuratzea proposamen arrakastatsua koherentea, estrategikoa, analitikoa, operatiboa eta ikuspegi ekonomiko-administratibotik egiteko, Europako Batzordearen lehentasun politikoak eta 2021-2024 programa estrategikoari lotutako irizpideak barne hartzen dituena.
‐ Teknologia abantaila lehiakor, iraunkor, produktibitate edo lidergo industrialaren terminoetan bihurtzen ikastea, produktu teknologiko batek merkatuan izan duen porrotaren akats nagusiak identifikatuz.
‐ Teknologiari lotutako negozio-plan bat izatearen garrantzia ulertzea.
‐ Barreiatzea eta komunikazioa emaitzak ustiatzeko benetako plan bihurtzea, eta etorkizunean merkaturatzea.
‐ EBko ebaluazio-irizpideak zehatz-mehatz ezagutzea eta horiek betetzeko proposamenak nola orientatu behar diren jakitea. Parte-hartzaileak parte aktibo bihurtuko dira, eta proposamenak prestatzerakoan beren jarduera profesionalean aurki ditzaketen kasuak eta ariketak simulatuko dituzte.
Adibide, ariketa eta talde-dinamiken bidez, modu praktikoan lan egingo dute tailer osoan zehar, eta gainerako parte-hartzaileekin batera, Horizon Europe programaren aspektu nagusiak landuko dituzte txosten teknikoaren atal desberdinetan, emaitzak barreiatzen eta ustiatzen. Tailerrak “kasuaren metodoan” oinarritutako formatua izango du.
Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Azaroak 3
HAZINNOVA AURKEZPENA. Donostialdean (Gipuzkoa)
10:00etatik 10:30era bitarteko jardunaldi honetan ETEei laguntza emateko zerbitzua eta Hazinnova aurkeztuko dira. Bi ETEk beren kasu praktikoak eta programa horri esker lortutako emaitzak aurkeztuko dituzte. Gainera, parte-hartzaileek 5 minututan beren ETEaren berrikuntza-maila ezagutzeko eta Hazinnova zerbitzua eskatzeko funtsezko informazioa lortzeko aukera izango dute.
Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Azaroak 14
ESTRATEGIKOKO TAILER PRAKTIKOA, MUTUALIAREKIN
Tailer praktikoa. Aurkezpena egingo duen erakundeak zaintzarekin eta bidean aurkitutako oztopoekin izandako esperientzia azalduko du. Oztopoetan lan egingo da dinamiken bidez, konponbideak aurkitu ahal izateko.
Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Azaroaren 14ra arte
ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA 2022-LAGUNTZAK
Zibersegurtasunerako laguntzak, industriako eta industriarako zerbitzuetako enpresak zibererasoen eta informazio sentikorraren lapurreten aurrean babesteko, hornitzaile espezializatuen laguntzarekin. Industria adimendunerantz egindako eraldaketak eta horrek dakarren konektibitateak agerian uzten dute zibersegurtasuna funtsezko tresna dela Euskadiko industria-enpresak gero eta hobeto prestatuta egon daitezen eraso zibernetikoei aurre egiteko, eta mehatxu hauen aurrean beren datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izan ditzaten.
Antolatzailea: SPRI
Azaroak 22 eta 23
ITSAS ENERGIA EOLIKOAREN 1. BILTZARRA. Bilbon
Biltzar honetan itsas energia eolikoak duen indarra aztertuko da, Espainiako industria nazioarteko erreferente gisa kokatzeko. Esparru horretan, eta zehazki, teknologia flotatzailearen esparruan, Espainia hub teknologiko eta industriala da mundu-mailan. Biltzarrean Itsas Energia Eolikoa eta Itsasoko Energiak garatzeko Ibilbide-orria (2021 amaieran onetsi zen) betetzearen funtsezko garrantzia aztertuko da. Itsas espazioaren antolamendua onesteari, itsas proiektu eolikoak garatzeko dagoen araudia premiaz eguneratzeari eta itsas parke eoliko flotatzaileetarako enkanteen egutegi baten ezarpenari jarraitu behar dio horrek. Gainera, itsasoko energia eoliko eta flotatzaileen sektoreko aditu nagusiak ere BECen antolatuko den topaketa honetara bertaratuko dira.
Antolatzailea: Enpresaburuen Elkarte Eolikoa (EEE), Energiako Klusterrarekin batera
Azaroak 23, 24 eta 25
Europa osoko bostehun espezialista inguru bilduko dituen biltzarra da, eta eredu ekonomiko zirkularreranzko trantsizioak industriarako zer inplikazio dituen aztertuko dute, eta eredu horrek industria-sektore desberdinei eskaintzen dizkien negozio-aukerei eta enpresa‑lehiakortasunaren hobekuntzari buruz eztabaidatuko dute. “Walking the talk” leloa duen edizio berri honek ekodiseinutik ekonomia zirkularrera bilakaera egiten du, eta honako hauei dago zuzenduta: enpresa ekoberritzaileen garapen arrakastatsuak ezagutu eta aplikatu nahi dituzten euskal enpresei; Euskadiko ekonomia zirkularra sustatzeko indarra duten erakunde eta administrazio publikoei; euskal eta nazioarteko kluster eta enpresa-erakundeei; edo euskal zein nazioarteko ezagutza- eta berrikuntza-eragileei, besteak beste.
Antolatzailea: Ihobe
Azaroak 28 eta 29
Proiektuen kudeaketa eta justifikazioari buruzko ikastaro aurreratua Horizon Europen. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.
Adibide, ariketa eta talde-dinamika ugariren bidez, ikastaro honen helburua da ikerketa eta berrikuntzako Horizon Europe (2021-2027) Europako esparru-programak finantzatutako proiektuak kudeatzeko eta justifikatzeko prozeduren funtsezko zikloa praktikan eta kasu errealekin egitea. Ikastaroa amaitzean, eta aprobetxamenduaren arabera, honako gaitasun hauek izango dituzte ikastarora bertaratu direnek:
– Kudeatzeko eta justifikatzeko prozedura nagusiak ezagutzea.
‐ Partzuergoaren Akordioa egiterakoan ohiko arazoak aurreikustea.
‐ Eragiketak egiteko gaitasuna eta gaitasun finantzarioa koherentziaz defendatzea.
‐ Argi eta garbi bereiztea azpikontratazioa eta ondasunen eta zerbitzuen erosketa.
‐ Gastu-kategorietan justifikazio-akats nagusiak saihestea, batez ere langilerian eta ekipoen amortizazioan.
Adibide, ariketa eta talde-dinamika ugariren bidez, tailer osoan modu praktikoan lan egin beharko dute, eta, gainerako parte-hartzaileekin batera, proiektu bat burutzeko funtsezko alderdiak jorratuko dituzte. Tailerrak “kasu-metodoaren” praktikan oinarritutako formatua izango du.
Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque
Azaroan 30 eta abenduak 1
IKASTAROA “I+Gtik merkatura: lehen salmentak, negozio-eredua balioestea eta scale-up”
Ikastaroaren helburua da merkatuan salmentekin hasten garenean beharrezkoak diren zereginak identifikatzea eta lantzea, hala nola negozio‑eredua nola balioetsi eta sortzen diren metrikak nola interpretatu, startup/spin-off-a azken eskalatzeraino noiz eta nola hazteko irizpideak ezarriz. Bereziki interesgarria da I+G jarduera duten enpresa guztientzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteentzat. Javier Medinak (Qi Europe) emango du.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Abendua
EUROPAKO I+G+b PROGRAMETARAKO SARRERA-IKASTAROA. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.
I+G+b proiektuak finantzatzeko sarbidea izateko aukeren hasierako ezagutzari buruzko ikastaroa, Europar Batasuneko programa nagusien bitartez: Horizon Europe, Life, Europa Digital, Interreg, Erasmus+, etab. Programa bakoitzaren helburuak, egitura, aurrekontua, proiektu motak eta parte hartzeko baldintzak ezagutzea. Arrakasta izateko aukerak izango dituen proiektu bat aurkezteko gomendioak ezagutuko dira I+G+b proiektuak prestatzen eta kudeatzen adituak diren pertsonen eskutik. Kasu praktiko baten gainean lan egingo da prestakuntzan zehar barneratutako ezagutzak aplikatzeko.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
ZAINTZA ESTRATEGIKOKO TAILER PRAKTIKOA, BTI-REKIN
Tailer praktikoa. Aurkezpena egingo duen erakundeak zaintzarekin eta bidean aurkitutako oztopoekin izandako esperientzia azalduko du. Oztopoetan lan egingo da dinamiken bidez, konponbideak aurkitu ahal izateko.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Abenduak 6
IVIE-FUNDACIÓ ERNEST LLUCH 2022 ELKARRIZKETA-ZIKLOA: LA INNOVACIÓN COMO DESTRUCCIÓN CREATIVA. Valentzian.
Elkarrizketan zehar, eskualdeko berrikuntzako agentziek egindako ekarpenak aztertuko dira. Leire Bilbao Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak eta Andrés García Reche AVIko (AVI, Agència Valenciana de la Innovació) presidente exekutiboak parte hartuko dute. Izen-emateak hemen.
Antolatzailea: Fundació Ernest Lluch
Otsailaren 15etik 17ra
TRANSFIERE – ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUROPAKO TOPAGUNEA
Europa hegoaldeko I+G+b topagune nagusia. Zientzia eta teknologiako ezagutzak partekatu, berrikuntza sustatu eta zientzia eta enpresekin konektatuko da. Ezagutza transferitzeko, enpresa-sektorean lehiakortasuna hobetzeko eta negozio- eta networking‑aukerak sortzeko funtsezko topagune profesionala eta sektore anitzekoa da. Transfiere ezinbesteko hitzordu bihurtzen da urtero Malagan ekosistemako eragileentzat, honako hau egiteko aukera baitute: B2B kontaktu berriak ezarri, networkinga egin, partner berriak aurkitu, aliantza estrategikoak eta sinergiak ezarri eta produktu, zerbitzu eta proiektu berritzaile berriak ezagutu.
Antolatzaileak: Malagako Udala, Europar Batasuna, Andaluziako Junta eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Apirilak 17-21
Hannover Messek klimatikoki neutroa den industria baterako bidea erakusten du. 2023ko apirilaren 17tik 21era, Hannover Messen elkartuko dira ingeniaritza mekanikoko, ingeniaritza elektrikoko, energiako, softwareko eta informazioaren teknologiako sektoreetako nazioarteko enpresa nagusiak. Baliabideen erabileran eraginkorra, klimarako neutroa eta iraunkorra den ekoizpenerako bidean egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dizkigute, “Eraldaketa industriala‑ aldaketak eginez” lelopean. Erakusketariek erakutsiko dute nola C02 isurketak nabarmen murriztu daitezkeen industrian.
Antolatzailea: Hannover Messe