Berrikuntzaren Euskal Agentziaren presidentea eta zuzendaria, Manuel Salaverria eta Leire Bilbao, hurrenez hurren, Bartzelonan bildu dira gaur Ekonomiaren Garapen, Turismo eta Merkataritza Saileko presidente diputatu Eva Menorrekin eta Saileko presidente nagusi Javier Villamayorrekin, bi lurraldeetako enpresetan berrikuntza sustatzeko balioko duten esperientziak trukatzeko. Innobasquek Euskadiko berrikuntza-estrategia eta agentzian txertatzen ari den plan estrategikoa azaldu ditu.

Horrez gain, honako hauek bertaratu dira: Barcelona Activa-ko zuzendari nagusi Félix Ortega, Bartzelonako Metropoli Eremuko Garapen Ekonomikoko Agentziako zuzendari Anna Hernández eta Bartzelonako Metropoli Eremuko Garapen Sozial eta Ekonomikoko zuzendari Héctor Santcovsky.

Jardunaldian zehar, lankidetza publiko-pribatua txertatzeko eta sustatzeko erakunde publikoek duten rolari buruz eztabaidatu dute, eta, zehazki, tokiko eta lurraldeko gobernuek duten rolari buruz. Gainera, kasu praktikoak eta esperientziak trukatu dituzte, lurraldeko enpresetan berrikuntza txertatzen laguntzeko.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago