Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Urola Erdia, Urola Garaia, Debagoiena, Debabarrena eta Goierriko hogeita hamahiru enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Ordiziako Goierri Valley-en, eta bertan izan dira Aitor Urzelai, Spri taldeko zuzendari nagusia, eta Gotzon Bernaola, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren berrikuntza koordinatzailea. Gipuzkoako ekitaldi hori da EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost ekitaldietatik lehenengoa, beren bitartez aitortzeko EAEko 209 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina.
Jardunaldian zehar ETEen ondoan izan dira sareko hamar tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Hegan, AFM, Goieki, Siderex, Debagoieneko Mankomunitatea, Iraurgi Berritzen, Elikaduraren Klusterra, Uggasa, Debegesa eta Urola Kosta.
Ziurtagiri hau gaur jaso duten Urola Erdia, Urola Garaia, Debagoiena, Debabarrena eta Goierriko ETEek 51 proiektu gauzatu dituzte Hazinnova programaren 2021eko deialdian. Proiektu horien bidez berrikuntzak lortu dituzte produktuan eta negozio-prozesuetan, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantzak bezalako arloetan. Arabako enpresen artean, Innobasquek eta agente kolaboratzaileen sareak lau aukeratu dituzte jardunbide egokien adibidetzat. Diatec Tools Internacional azpeitiarra, Azkoitiako Erlo Taladros y Roscadoras, Elgoibarren kokatuta dagoen Sarikal Calibración eta Zeraingo Lumagorri dira lau enpresa horiek.
Bestalde, azaroaren 3an, Tolosaldea, Urola Kosta, Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoaldeko beste 30 enpresa gipuzkoarrek Hazinnova egiaztagiria jasoko dute Oiartzungo Salto Systems enpresaren egoitzan egingo den ekitaldi batean.
2021eko deialdian programa honek 2.300.000 euroko aurrekontua izan du.
Hazinnova programaren 2022ko deialdia
Diplomak banatu ondoren, informazio saio bat egingo da Hazinnova 2022 deialdiaren nondik norakoak azaltzeko enpresa interesatu berriei. Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da abenduaren 1era arte.
Aurtengo edizioan, programak 2.760.000 euroko aurrekontua izango du.
ARGIBIDE GEHIAGORAKO: jardunbide egokien kasuak eta enpresen zerrenda
HAZINNOVA 2021 DEIALDIKO GIPUZKOAKO JARDUNBIDE EGOKIAK
Innobasquek, elkarlanean arituz eskualdeko agente-sarearekin, enpresekin eta Hazinnova programaren lote desberdinen esleipendun diren aholkularitzekin, 2021eko edizioko 16 proiektu aukeratu ditu programaren jardunbide egoki bezala. Hona hemen, Urola Erdia, Debabarrena eta Goierriko eskualdeetan hautatutako lau enpresen profila:
- Diatec Tools Internacional (Azpeitia, Gipuzkoa). Zehaztasunezko tresnak eta mekanizaturako zerbitzuak merkaturatzen dituen enpresa honek zerbitzaria berregituratu du, eta orain gai da informazioa azkarrago bilatzeko.
- Erlo Taladros (Azkoitia, Gipuzkoa). Enpresa honek daratulu eta hariztatze arloetako konponbideen zerbitzu integrala eskaintzen du. Adituen aholkularitzari esker, enpresa berrantolatu du langileen arloan (bere 2020-2050 Plan Estrategikoak dioen bezala), eta antolakuntzako organigrama definitu du.
- Sarikal Calibración (Elgoibar, Gipuzkoa). Laborategietako ekipo teknikoen kalibrazio-zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa honek bezeroarekin etengabe harremanetan egoteko marketin eta salmenta estrategia bat definitu du programaren aholkularitzari esker. Izan ere, enpresak detektatua zuen behar hori, eta proiektu honi esker, hainbat ekintza abiaraziko ditu aurten eta datorren urtean, esaterako, sare sozialak bultzatzea, prestakuntza-ikastaroak egitea edo azoketan parte hartzea.
- Lumagorri (Zerain, Gipuzkoa). Baserriko hegaztiak ekoitzi, hil eta merkaturatzen dituen enpresa honek merkatu-azterketa baten beharra zuen bere eskaintza egungo kontsumitzaileen beharretara egokitzeko. Hazinnova programari esker, merkatu-azterketa bat egin zuen jakiteko kontsumitzaileak markaren zein ezaugarri baloratzen dituen, zeintzuk diren bere erosketa-ohiturak edo zenbateraino den garrantzitsua beretzat jasangarritasuna.
- HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN UROLA KOSTA, urola garaia, debagoiena, debabarrena eta GOIERRIko 33 ENPRESAK:
UROLA ERDIA
1- ALBERDI MEKANIZATU LANAK S.L. 2- CODIS MOBILIARIO, S.A. 3- DIATEC TOOLS INTERNACIONAL, S.L. 4- ERLO TALADROS Y ROSCADORAS S.L. 5- IBERMACH SPECIAL MACHINERY S.L.U. 6- UROLAKO KOMUNIKAZIO TALDEA KOOP. ELKARTEA |
AZKOITIA AZPEITIA AZPEITIA AZKOITIA AZKOITIA AZPEITIA |
UROLA GARAIA
1- EGUMENDI, S.L. 2- PREMANK, S.L. 3- ZORROTZ LEGAZPI, S.L.L. 4- MANIPULACIÓN MENDIZABAL, S.L. |
URRETXU URRETXU LEGAZPI EZKIO-ITSASO |
DEBAGOIENA
1- SUMINISTROS ELGETA, S.L.U. 2- ZERBITZU ETA GESTIO MEKANIKO INTEGRALA S.L.U. 3- ZUBILLAGA HILTEGIA S.L. |
ELGETA ARRASATE
OÑATI |
Debabarrena
1- AIBE MECANICA DE PRECISION, S.L. 2- COMERCIAL ALKORTA ANAIAK, S.L. 3- CONSERVAS ZIZZO, S.L. 4- ELECTRICIDAD URKI, S.A. 5- HANSA FLEX IBERICA S.L.U. 6- INGESEA AUTOMATION S.L. 7- IRIS CHAINS S.L. 8- NABERAN SAREAK, S.L. 9- NUMATOR S.A.L. 10- PNEUMAX, S.A. 11- REC ACCESORIOS S.L. 12- SARIKAL CALIBRACIÓN, S.L. 13- SORALUZE MAKINA BEREZIAK, S.L.L. |
EIBAR ELGOIBAR MUTRIKU EIBAR ELGOIBAR ELGOIBAR EIBAR MUTRIKU SORALUZE ELGOIBAR EIBAR ELGOIBAR SORALUZE |
GOIERRI
1- LUMAGORRI S.L. 2- MONTTE, S.L. 3- PULYDEC BURGOS, S.L. 4- CALDERERÍA MECANIZADA AITZGORRI, S.L. 5- EUSKABER KOOP.S. 6- QUESOS ALDANONDO S.L.U 7- T. KIMU, S.A.L
|
ZERAIN BEASAIN BEASAIN IDIAZABAL ZALDIBIA OLABERRIA LAZKAO |