Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Markina-Ondarroa, Durangaldea, Arratia-Nerbioi eta Gernika-Bermeoko hogeita hamazazpi enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Zornotzako Zelaieta zentroko auditorioan, eta bertan izan dira Aitor Urzelai, SPRI taldeko zuzendari nagusia, eta Leire Bilbao, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Bizkaiko ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egiten ari diren bost topaketen parte da. Topaketa horietan, EAEko 209 enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.
Jardunaldian zehar ETEen ondoan izan dira sareko eragileen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Hegan, FVEM, AED, Errota Fundazioa, Gorbeialde, Bilboko Merkataritza Ganbera, Azaro Fundazioa, Habic, Lanbide Ekimenak, Fundizio Klusterra, Konfekoop eta Ermuako Udala.
Ziurtagiri hau gaur jaso duten Markina-Ondarroa, Durangaldea, Arratia-Nerbioi eta Gernika-Bermeoko ETEek 48 proiektu gauzatu dituzte Hazinnova programaren 2021eko deialdian. Proiektu horien bidez berrikuntzak lortu dituzte produktuan eta negozio-prozesuetan, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantzak bezalako arloetan.
Bestalde, urriaren 27an, Bizkaiko beste 74 enpresak, oraingoan Plentzia-Mungia, Gernika-Bermeo, Bilbo Handia y Enkarterrikoak, Hazinnova akreditazioa jasoko dute Bizkaiko Parke Teknologikoaren Auditorioan, Zamudion, egingo den ekitaldi batean.
2021eko deialdian programa honek 2.300.000 euroko aurrekontua izan du.
Hazinnova programaren 2022ko deialdia
Diplomak banatu ondoren, informazio saio bat egingo da Hazinnova 2022 deialdiaren nondik norakoak azaltzeko enpresa interesatu berriei. Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da abenduaren 1era arte.
Aurtengo edizioan, programak 2.760.000 euroko aurrekontua izango du.
HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN MARKINA-ONDARROA, DURANGALDEA, ARRATIA-NERBIOI ETA GERNIKA-BERMEOKO 37 ENPRESAK:
MARKINA-ONDARROA
1- CONSERVAS AGUIRREOA, S.A. 2- HERMANOS ECHEVARRIA IDOETA, S.A. 3- HIGH IDENTITY BUILDINGS, S.L. 4- MIBA S. COOP 5- PESCADOS LLORENTE |
ONDARROA BERRIATUA ONDARROA MARKINA-XEMEIN ONDARROA |
DURANGALDEA
1- AALBERTS SURFACE TECHNOLOGIES TEY 2- AGRIA HISPANIA, S.L. 3- AIRTALDE, S.L. 4- AUXILIARES HIRUKOBAT S. L. 5- AZPIARAN, S.L. 6- CANTÁBRICO DIVERSIFICACIÓN S.L. 7- DARRAIT, S.L. 8- GABOTEK MONTAJES INDUSTRIALES 9- HIERROS SERVANDO FERNANDEZ, S.L. 10- INDUSTRIAS LORPA S.A. 11- INOXIBAR, S.L. 12- JEREMÍAS ESPAÑA, S.A. 13- JEREMÍAS INGENIERÍA E INNOVACIÓN, S.L. 14- JEREMÍAS LOGISTIC SERVICES S.L. 15- MECANIZADOS ASTORKIA S.L. 16- PARRIAUNDI S.L. 17- POLYPAL STORAGE SYSTEMS, S.A. 18- SOLDADURA LAGUNAR 19- TALLERES ASCA, S.L. 20- TALLERES IMAG S.A. 21- TALLERES IRUDI, S.L. 22- TALLERES UNAMUNZAGA S.A. |
ATXONDO AMOREBIETA-ETXANO BERRIZ BERRIZ ZALDIBAR AMOREBIETA-ETXANO BERRIZ BEDIA MALLABIA ATXONDO BERRIZ IURRETA IURRETA IURRETA IURRETA IURRETA IURRETA ERMUA ABADIÑO ERMUA ZALDIBAR ABADIÑO |
ARRATIA-NERBIOI
1- ARBEGUI, S.A. 2- AUXILIAR DE SEÑALIZACIONES Y BALIZAMIENTOS S.L. 3- COMECARAN, S.A. 4- IKERTEK, S.L. 5- SUNRISE MEDICAL, S.L. |
ARTEA UGAO-MIRABALLES
ARANTZAZU IGORRE ARRANKUDIAGA |
GERNIKA-BERMEO
1- EGOIN S.A. 2- ELECTROIMANES DE ACCIONAMIENTO NAFSA S.L. 3- LGK S.L. 4- PANADERÍA ZUBI ALDE S.L.L. 5- TRANSPORTES Y LOGÍSTICA CARMELO, S.L. |
EA GERNIKA-LUMO
GERNIKA-LUMO GERNIKA-LUMO GERNIKA-LUMO |