Dato´ Akmal Che Mustafa, Malaysiako enbaxadorea, gaur goizean bildu da Manuel Salaverria eta Leire Bilbaorekin, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente eta zuzendari nagusiarekin, hurrenez hurren. Topaketa elkartearen egoitzan izan da, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Malaysiaren eta Euskadiren arteko berrikuntza- eta ikerketa-lankidetzarako bide berriak aztertzeko balio izan du. Enbaxadoreak interesa agertu du Innobasquek duela hamabost urtetik berrikuntza bultzatzeko egiten duen jardueran.