Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Donostialdea, Tolosaldea, Bidasoaldea eta Urola Kostako 30 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Salto Systems-en, Oiartzunen, eta bertan izan dira Alberto Fernández, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria, eta Gotzon Bernaola, Berrikuntzaren Euskal Agentziako (Innobasque) Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusia. Oiartzunen egin den ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egiten ari diren bost ekitaldietatik bat da, eta beren bitartez EAEko 209 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.

Jardunaldian zehar ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Oarsoaldea, Elikadura Klusterra, Bidasoa Activa, Beterri Buruntza Udalak-Andoaingo

Udala, GAIA, Tolosaldea, Eraikune, AFM, Mugikortasun eta Logistika Klusterra eta Urola Kosta.

Ziurtagiri hau gaur jaso duten Donostialdea, Tolosaldea, Bidasoaldea eta Urola Kostako ETEek 38 proiektu gauzatu dituzte Hazinnova programaren 2021eko deialdian. Proiektu horien bidez berrikuntzak lortu dituzte produktuan eta negozio-prozesuetan, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantzak bezalako arloetan.

2021eko deialdian programa honek 2.300.000 euroko aurrekontua izan du.

Hazinnova programaren 2022ko deialdia

Diplomak banatu ondoren, informazio saio bat egingo da Hazinnova 2022 deialdiaren nondik norakoak azaltzeko enpresa interesatu berriei. Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da abenduaren 1era arte.

Aurtengo edizioan, programak 2.760.000 euroko aurrekontua izango du.

HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN DONOSTIALDEA, TOLOSALDEA, BIDASOALDEA ETA UROLA KOSTAKO 30 ENPRESAK:

 

DONOSTIALDEA 

1-     BANTEC CONSULTORES INICIATIVAS EMPRENDEDORAS, S.L.

2-     BASQUE BEER HOUSE S.L.

3-     CARNICAS BIDEA S.L.

4-     CONGELADOS GAROA S.L.

5-     EDATALIA DATA SOLUTIONS S.L.

6-     BASE PROTECTION GROUP, S.A.

7-     INAK INGENIARITZA, S.L.

8-     JAI HORNIDURAK S.L.

9-     MANUFACTURAS HEPYC, S.A.

10- MECANIZADOS ALKAIN S.L.

11- MUGABURU S.L.

12- PRODUCTOS QUIMICOS FM 2005 S.L.

13- TALLERES CORTES S.L.

14- TALLERES ZB S.A.

 

TOLOSALDEA

1-     HERTELL SOCIEDAD COOPERATIVA

2-     IRUDEK 2000 S.L.

3-     JAMAI TECHNICAL SERVICES S.L.

4-     LASER ORIA S.L.

5-     SAN MIGEL GARRAIOAK 1961 S.L.

 

BIDASOALDEA

1-     CARPINTERIA METALICA ARAMBURU S.L.

2-     COMUNICACION INTERACTIVA ADIMEDIA S.L.

3-     DESGUACES VIDAURRETA S.L.

4-     IP 21 INGENIERIA DE PROYECTOS S.L.

5-     IRUMA DISEÑO Y PROYECTOS INDUSTRIALES S.L.

6-     JUAN ALCAIN JAUREGUI S.A.

7-     MAP TRANSPORT S.A.

8-     MICROCOM SISTEMAS MODULARES S.L.

9-     OTARI INGENIERIA DEL AGUA S.L.

 

UROLA KOSTA

1-     ENRIQUE KELLER S.A.

2-     SILICONAS SILAM S.A.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago