Txileko Los Lagos, O´Higgins eta Atacama eskualdeetako gobernadoreak, hau da, hurrenez hurren Patricio Ivan Vallespín López (Txileko Eskualdeetako Gobernadoreen Elkarteko -Agorechi- presidente ere bada), Pablo Manuel Silva Amaya eta Miguel Eduardo Vargas Correa buru zituen ordezkaritzak Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia bisitatu du gaur arratsaldean, eta, bertan, agentziako presidente Manuek Salaverriak egin die harrera.

Ordezkaritza honako hauek osatzen zuten: Viviana Alejandra Godoy Toledo, Los Lagos Eskualdeko Gobernuko administratzailea; Sandra Paola Ibáñez Hinojosa, Biobío Eskualdeko Gobernuko Aurrekontu eta Inbertsioen Dibisioko burua; Luciano Rodrigo Parra Provoste, Biobío Eskualdeko Gobernuko Aurrekontu eta Inbertsioen sailburua; Ema Raquel Albanez Arostica, Atacama Eskualdeko Gobernuko Gizarte eta Giza Garapenaren Dibisioko burua; Eduardo Antonio Lavado Valdés, Gestiona soluciones sostenibles Taldeko kudeatzaile nagusia; eta Jorge Antonio Maldonado Roldán, Gestiona soluciones sostenibles Taldeko Gai Korporatiboen kudeatzailea.

Ordezkari andetarrek interes handia erakutsi dute honako arlo hauetan: berrikuntzari laguntzeko Euskadiko politika eta tresnak, garapen jasangarriari aplikatutako berrikuntza eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak esparru horietan garatzen duen jarduera. Salaverriaz gain, bileran izan dira Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusi Gotzon Bernaola eta Innobasqueko Berrikuntza Politiken koordinatzaile nagusi Alaitz Landaluze.

 

 

 

 

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago