Global Shapers Bilbaok eta Bizkaiko Foru Aldundiak deitutako BUM Sarien xedea da Bizkaiko gazte kezkatsuena eta konprometituena antzematea, aitortzea eta saritzea. Ainhoa Islaren Auziker master-amaierako proiektua polizia-txakurrei TATP lehergailuak detektatzeko aukera ematen dien teknologia patentatu bat da, eta Bizkaia Berritzailea kategoriako irabazlea izan da. Honako hauek hartzen dute parte kategoria horren epaimahaian: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Berrikuntza Politiken koordinatzaile nagusi Alaitz Landaluzek, Bizkaia Talenteko zuzendari Iván Jiménezek, Talentiaren Bizkaiko arduradun Roberta Vicentek, Global Shapers Argentinako Facundo Díazek eta Bilakatuko zuzendari nagusi Marisol Menéndezek. 

Ziortza Llanoren Tipi tapak Bizkaia Osasungarria saria jaso du, Álvaro Beristainen A90º proiektuak Bizkaia Konprometitua, Irati Retolazaren Gráfico biodegradable-k Bizkaia Jasangarria eta Markel Landaren Audioclub-ek Bizkaia Sortzailea. Sariak bart banatu dira Bilbon egindako gala batean.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago