16. “Euskadiko Berrikuntza Gida. Next Innovation. Berrikuntza disruptiboa. Innovación disruptiva” Estrategia Empresarial egunkariak argitaratu du, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, eta Bilboko Guggenheim Museoan aurkeztu da. Ekitaldira bertaratu ziren Euskadiko ordezkari enpresarial, akademiko eta instituzionalek. Jardunaldian parte hartu zuten Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, Roberto Urkitza kontseilari delegatu-Enpresa Estrategiako zuzendariak eta Manuel Salaverria eta Leire Bilbao Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren presidente eta zuzendari nagusiak, hurrenez hurren.
Salaverriak adierazi zuenez, “ekosistema berritzaile indartsua eta berrikuntza disruptiboarekin lotutako eragile ugari ditugu, eta Innobasque konprometituta dago haiekin”. Horrez gain, ohartarazi zuenez, “Europar Batasunak aurrean duen erronka handienetako bat da erreferentziako posizioa galtzea ingurune berritzaile disruptibo gisa, guztiok buruan ditugun beste herrialde batzuen aurrean. Euskadik erronka hori bere gain hartu behar du”. Sailburuak, berriz, hau azpimarratu zuen: “enpresak konturatu dira berrikuntza eta teknologia funtsezkoak direla egungoaren antzeko ziurgabetasun-egoerak gainditzeko”.
Topaketan Euskadiko berrikuntzaren egoera aztertu zen, eta errealitate horretara hurbildu ziren berrikuntza disruptiboaren ikuspuntutik, honako hauen eskutik: Ibone Rodríguez de Pablo Zunibal erakundeko CEO, Juan Tomás Hernani Satlantis erakundeko CEO eta Marian Ibarrondo Eusko Jaurlaritzako osasun-ikerketa eta -berrikuntzako zuzendaria.
Aurkeztu duten “Euskadiko Berrikuntza Gida 2022” 120 orrialdeko argitalpena da, non, erreportaje eta iritzi-artikuluen bidez, erakusten den nola egiten dituzten berrikuntza disruptiboak Euskadiko enpresa eta erakundeek. Gainera, argitalpenean Euskadiren berrikuntza-arloko egoeraren balantzea egiten da, gure ingurunearekin lotuta, eta sektore ekonomikoetako mugarri nagusiak berrikusten dira.