Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Urtarrila
Urtarrilak 18
Urtarrilak 19
Eraldaketa ekonomiko eraginkorrerako lankidetza publiko-pribatuaren bidegurutzea
DeustoForumek publiko denari eta pribatua denari buruzko elkarrizketa bat proposatzen du, politika horien eta etorkizuneko politiken arrakasta, neurri handi batean, harreman horren kalitatearen, onarpenaren eta artikulazio adimendunaren mende dagoen aztertzeko.
Antolatzailea: DeustoForum
Urtarrilak 27
HORIZON EUROPE-REN LEGE ETA FINANTZA ARLOKO ALDERDIEI BURUZKO JARDUNALDIA
Esparru-programa berrian parte hartzeko arauei buruzko berri garrantzitsuak.
Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Beaz Bizkaia, Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritza.
Urtarrilak 30
ENERGIAREN ARLOKO I+G+b PROIEKTUEN DEIALDIEI BURUZKO JARDUNALDIA
Honako gai hauei buruzko proiektuetarako deialdiak: energia berriztagarriak, energia-sistemak, sareak eta biltegiratzea, CO2 jaso eta biltegiratzeko teknologiak, industriako energia-efizientzia eta hirietako energia-efizientzia.
Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Beaz Bizkaia, Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritza.
Urtarrilak 31
DIGITALIZAZIOAREN ARLOKO I+G+b PROIEKTUEN DEIALDIEI BURUZKO JARDUNALDIA
Honako gai hauei buruzko proiektuetarako deialdiak: konputazioko osagaiak, sistemak eta plataformak, elektronika, fotonika, komunikazio aurreratuak (6G), robotika, teknologia kuantikoak eta grafenoan oinarritutako teknologiak, adimen artifiziala, hurrengo belaunaldiko Internet, errealitate hedatuko teknologiak eta ingurune murgiltzaileak.
Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Beaz Bizkaia, Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritza.
Urtarrilaren 31ra arte
NEW EUROPEAN BAUHAUS 2023 SARIEN DEIALDIA
Azken bi edizioen arrakastaren ostean (EBko estatu kideen hiru mila hautagaitza baino gehiago jaso zituzten), 2023ko lehiaketan hamabost ekimen eredugarri sarituko dira, jasangarritasunarekin, estetikarekin eta inklusibotasunarekin lotuak. Izan ere, horiek dira New European Bauhausaren funtsezko baloreak. 2023a Europako Gaitasunen Urtea (European Skills Year, ingelesez) dela aprobetxatuz, aurtengo edizioak hezkuntzari eta ikaskuntzari lotutako atal bat izango du.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Zuen ikastetxe edo erakundeak STEAM hezkuntzako proiektu batean lan egiten badu, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikari lotutako bokazio eta nahi profesionalak pizteko edo ikasleen gaikuntza zientifikoa eta teknologikoa hobetzeko, ez izan zalantzarik, eta aurkez ezazue zuen hautagaitza. STEAM Euskadi Sariek, STEAM izaera nabarmena duten ekimenak, ekimen berritzaileak eta bereziki neskato, neska gazte eta emakumeei zuzendutakoak aitortu nahi dituzte.
Deitzailea: Esko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
Otsaila
Otsailak 1
EUSKADIKO BELAUNALDI ARTEKO ERRELEBOAREN PROZESUARI BURUZKO AZTERLANAREN EMAITZAK AURKEZTEKO SAIOA
Euskadiko Belaunaldi Arteko Erreleboaren Prozesuari buruzko Azterlanaren emaitzak aurkezteko saioa.
Antolatzaileak: Deustuko Unibertsitatea, Alecop Group eta ISEA
Otsailak 2
BIOEKONOMIA, ELIKADURA, INGURUMENA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN ARLOKO I+G+b PROIEKTUEN DEIALDIEI BURUZKO JARDUNALDIA
Honako gai honi buruzko proiektuetarako deialdiak: jatorri biologikoa duen, klimaren aldetik neutroa eta erresilientea den eta ingurumenarekiko adiskidetsua den ekonomia zirkularra.
Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Beaz Bizkaia, Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritza.
Otsailaren 3ra arte
Berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak bi deialdi berri ireki ditu startup-entzat, ETE industrialekin elkarlanean berrikuntza-proiektu berriak garatzeko, BIND 4.0 SME Connection ekimenaren kasuan, eta lehenengo aldiz administrazio publikoekin BIND 4.0 GovTech ekimen pilotu berriaren bidez.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Otsailaren 7tik 28ra
Garaia Parke Teknologikoan Pertsonen Berrikuntzaren hilabetearen V. edizioa
PTGaraia ekintzailetza, dibulgazio eta interkonexiorako gunea da.} Dibulgazio- eta interkonexio-funtzioan, PTGaraia jakintza eta kezkak partekatzen diren lekua bilakatzen da. Premiak eta konponbideak, pertsonak, erakundeak eta profesionalak lotzeko aukera.
Otsaileko astearte guztietan, goizeko 09:00etatik 11:00etara, publiko guztiarentzat aurrez aurreko formatuan edo formatu telematikoan, erakundeetako langileen egungo erronken kudeaketari buruzko tailer praktikoetan parte hartu ahal izango dugu.
Antolatzailea: Garaia Parke Teknologikoa
Otsailak 14
INDUSTRIAREN ARLOKO I+G+b PROIEKTUEN DEIALDIEI BURUZKO JARDUNALDIA
Honako gai hauei buruzko proiektuetarako deialdiak: fabrikazio-teknologiak, material aurreratuak, industria zirkularrak, industria garbiak eta karbono-emisio txikiko industriak.
Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Beaz Bizkaia, Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritza.
Otsailaren 15etik 17ra
TRANSFIERE – ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARAKO EUROPAKO FOROA
Europako hegoaldeko I+G+b arloko topaketa nagusia da, ezagutza zientifiko eta teknologikoa partekatzeko, berrikuntza sustatzeko eta zientzia eta enpresa lotzeko. Foro profesional eta sektore askotako hau gakoa da ezagutza transferitzeko, enpresa-sektorean lehiakortasuna hobetzeko eta negozio- eta networking-aukerak sortzeko. Transfiere ezinbesteko urteroko hitzordua da ekosistemako eragileentzat Malagan, aukera ematen baitu B2B kontaktu berriak ezartzeko, networking egiteko, partner berriak aurkitzeko, aliantza estrategikoak eta sinergiak ezartzeko eta produktu, zerbitzu eta proiektu berritzaile berriak ezagutarazteko.
Antolatzailea: Malagako Udala, Europar Batasuna, Andaluziako Junta eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Otsailak 16
RE-THINK INDUSTRY: GIPUZKOAKO ETE-EN ETORKIZUNA ERAIKITZEN. Kursaal Biltzar Jauregia
Partekatu, ikasi eta hausnartzeko jardunaldia izango da. Bertan aztertuko dugu nola eraldaketa digital eta jasangarri bikoitza Gipuzkoako ETE-en berrikuntza sustatzen ari den maila ekonomikoan, ingurumenean zein gizartean.
Horrez gain, lau saio ere egingo dira, non Gipuzkoako ETE batzuek eraldaketa digital eta jasangarriari lotutako beren esperientziak partekatuko dituzten. Hurrengo egunetan zehaztuko dizuegu zein izango diren enpresa hizlariak.
Antolatzaileak: ADEGI, AFM CLUSTER, GIPUZKOAKO GANBERA ETA INNOBASQUE BERRIKUNTZAREN EUSKAL AGENTZIA
Apirila
Apirilaren 5era arte
Oinarrizko Ikerketari (fisika, kimika eta matematika), Ekonomiari, Ikerkuntza Medikoari (biomedikuntza eta bizi‑zientziak), Ingurumenaren Babesari, Teknologia Berriei eta Ekintzailetzari buruzko Rei Jaume I 2023ko Sarien deialdia ireki da. Hautagaiek beren jarduera profesionalaren zatirik handiena Espainian egin behar izan dute eta, ahal bada, Espainian bizi behar dira.
Apirilak 17-21
Hannover Messek klimatikoki neutroa den industria baterako bidea erakusten du. 2023ko apirilaren 17tik 21era, Hannover Messen elkartuko dira ingeniaritza mekanikoko, ingeniaritza elektrikoko, energiako, softwareko eta informazioaren teknologiako sektoreetako nazioarteko enpresa nagusiak. Baliabideen erabileran eraginkorra, klimarako neutroa eta iraunkorra den ekoizpenerako bidean egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dizkigute, “Eraldaketa industriala- aldaketak eginez” lelopean. Erakusketariek erakutsiko dute nola C02 isurketak nabarmen murriztu daitezkeen industrian.
Antolatzailea: Hannover Messe
Ekaina
Ekainaren 6tik 8ra
+ INDUSTRY: URTEKO INDUSTRIA-TOPAKETA
Hiru egunetan, + INDUSTRYri esker, BEC herrialdeko Smart Manufacturing arloko topagune handiena bihurtuko da; negozio-foro horretan mundu osoko bisitari oso espezializatuak eta enpresa espezializatuak bilduko dira.
Antolatzailea: Bilbao Exhibition Centre