Urtarrilaren 19an eta 20an, Bilbon Haur, Nerabe eta Gazteen Nazioarteko I. Kongresua egiten ari da, aurrez aurre eta online. Kongresua gune akademiko eta transferentziazko gune berria da, pandemiak kolektibo horietan eragin zuen gizarte- eta hezkuntza-inpaktuaren ondorioz bultzatua. Gotzon Bernaolak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Enpresa Berrikuntzaren koordinatzaile nagusiak, topagune horretan parte hartu du, eta Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren zuzendari Irune Muguruzarekin batera Haurren Hirien Sarearen esperientzia partekatu du. Haurren Hirien Sarea komunitateak sortzeko helburua duen udalen sarea da, ikasteko ingurune osasungarriak, parte-hartzaileak eta inklusiboak lortzeko xedearekin, eta Euskadiko zenbait udalek parte hartzen dute ekimen horretan.

Topagunea Infapostek (Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa: 2020ko I+G+b proiektuak: Ikerketa Erronkak deialdia) eta Eskolabideak Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea proiektuak antolatu dute, eta 140 jakinarazpen baino gehiago aurkeztu dira, honako gai hauei buruzkoak: tratu ona, gizarte‑ eta hezkuntza‑inklusioa edo autonomiaren sustapena.

Haurren Hirien Sarea Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sortu eta Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzak kudeatzen du. Gaur egun, Euskadiko 16 udalerrik baino gehiagok parte hartzen dute: Amorebieta-Etxano, Arrasate, Bakio, Balmaseda, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Galdakao, Gatika, Larrabetzu, Leioa, Sopuerta, Tolosa eta Zumaia. 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago