Adinaren kudeaketak aukerak sortzen ditu enpresetan, baina baita erronkak ere. Belaunaldien artean ezagutza eraginkortasunez transferitzeak enpresei lagundu diezaieke erretiroa hartzen duten langileen talentua eta esperientzia kapitalizatzen. Izan ere, ezagutza horrek enpresen biziraupena bermatu eta haien lehiakortasuna babestu egiten du.

Lanbide, Euskal Emplegu Zerbitzua, eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia Lan Mentoring zerbitzuaren berri ematen ari dira erretiroa hartzen duten langileen eta langile gazteagoen artean ezagutzaren transferentzia egokia ziurtatu behar duten ETE-ei, honako hauekin lankidetzan: Iraurgi Berritzen, Goieki, AFM, FVEM, Vitoria-Gasteizko Udala, Konfekoop, ASLE eta San Prudencio lan-fundazioa. Hala, seniorren ezagutza enpresan gera daiteke, bere lehiakortasuna bermatzeko.

Lan Mentoring 10-249 langile dituzten ETE-entzako doako zerbitzua da. ETE horiek 50 orduko aholkularitza espezializatua jasotzen dute doan, 6 hilabetetan adin nagusiagoko langileek erretiroa hartzen dutenean ezagutza erakundeetan geratzen dela bermatzeko ekintzak garatze aldera.

Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa berrikuntzako koordinatzaile operatibo Goizalde Atxutegik eta Cidec-eko Manu Olanok Ordizian aurkeztu dute ekimena aste honetan, Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, antolatutako jardunaldi batean, enpresei ekimenaren eragin-eremuaren berri emateko. Bestalde, Maite Martinez Granado Lanbideko Lan Aktibazioko zuzendariak eta Gotzon Bernaola Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusiak, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak antolatutako web-mintegi batean hartu dute parte gaur. Tokiko garapen-agentziak bertaratu dira web-mintegi horretara. 

Bestalde, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusi Gotzon Bernaolak 

Otsailean eta martxoan, Lan Mentoring euskal ETE-en artean ezagutzera emateko jardunaldi gehiago egingo dira.

Lan Mentoring ekimenari buruzko informazio gehiago esteka honetan. Goizalde Atxutegik zalantzak argitzen ditu 944 209188 telefono‑zenbakian, eta zalantzak lanmentoring@lanbide.eus helbidera ere igor daitezke.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago