Berrikuntzaren Euskal Agentziak bat egin du gaur Indeus Industriaren Euskal Plataformarekin, kide berri gisa. Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusia INDEUSeko Batzar Nagusian izan da gaur, eta bertan izan dira Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Aitor Urzelai, SPRIko zuzendari nagusia eta Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.
Indeus Industriaren Euskal Erakundea da eta bost urte betetzen ditu aurten. Honako erakunde hauek sortu zuten: SPRI-Enpresen Garapenerako Agentzia; Energiaren Euskal Erakundea; Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiak. Ekimena sortzeko arrazoia da euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzea, produktuak eta zerbitzuak lortzeko hizkuntza horretan. Ibilbide horren kide berria da Innobasque, eta, horren bidez, Indeusek euskararen presentzia txikia duten enpresei zabaldu die atea, aurrekoen esperientzia eredu gisa balioko dielakoan.
Indeusen kide dira: Berrikuntzaren Euskal Agentzia-Innobasque, Ampo, Batz, Biele Group, Brta, Caf, Ceit, Cikautxo, Copreci, Danobatgroup, Ega Master, Ega Solutions, Egoin, Eika, Elay, Energia Klusterra, Esle elkartea, Euskal Herriko Itsas Foroa, Fagor, Gaia Klusterra, Goizper, Ikerlan, Innobasque, Maier, Oreka It, Orkli, Orona, Petronor, Sisteplant, Tecnalia, Ulma Construcción eta Vicomtech. Erakunde publikoak honako hauek dira: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza; SPRI-Enpresen Garapenerako Agentzia; Energiaren Euskal Erakundea eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiak.