Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.

   

Maiatza

Maiatzak 2 

BERMEO TUNA FORUM FOROA. Euskalduna Jauregia, Bilbo 

Nazioarteko foroa, atunaren arrantza-sektorearen jasangarritasunaz eztabaidatzeko eta hausnarketa egiteko, arrantzaren kudeaketa jasangarrirako sinergiak sortzea helburu duena.

Antolatzailea: Bermeo World Capital

 

Maiatzaren 2ra arte

ADA BYRON SARIA

Sariaren helburua da emakumeei ikusgaitasuna ematea teknologiaren barruan, gizartea aberastea, teknologiaren garrantzia ikusaraztea eta generoen arteko berdintasuna lortzea.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea 

 

Maiatzak 3 

ETE-ENTZAKO INFORMAZIO‑SAIOAK

Next Generation (SEM) Europako funtsei buruzko informazioa emango zaie ETE-ei, autonomoei eta eskualde bakoitzeko udalei.  Ekimen honen bidez Europako laguntzak Euskadiren ekoizpen‑sarera iristea lortu nahi da, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoan (SEM) aurreikusten den eraldaketa ekonomikoa sustatzeko.  Halaber, jardunaldi honetan irekita dauden deialdiak eta eska daitezkeen laguntzak eta dirulaguntzak lehen eskutik ezagutzeko tresna digitalen berri emango da.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza

 

ADIMEN ARTIFIZIALA HODEIAN. Londres

Ekitaldi honetan, zementu‑fabriketan urteetan zehar gauzatu diren eraldaketa digitalak egiteko erabilitako ideia eta estrategien berri emango da. Ezagutza baliagarria jasotzeko, galderak egiteko eta industriari lotuta dauden eta antzeko ideiak dituzten profesionalak ezagutzeko aukera aproposa izango da.

Antolatzailea: Cemtech

 

Maiatzaren 3ra arte

BASF-ICIQ SARIAK: BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA

Berrikuntza eta Ekintzailetzarako BASF-ICIQ sarien deialdiaren helburua da Espainian eta Portugalen ezagutzaren transferentziari ekarpen nabarmena egiteko ahalmena duten edo horretan lagun dezaketen proiektu eta ikerketak ezagutzera ematea. Batez ere industriaren edo edozein zientzia aplikaturen erronkekin bat datozen proiektuetan jarriko da arreta.

Antolatzailea: ICIQ

 

Maiatzak 3 eta 4

GJHentzako ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO ZORTZIGARREN FORO MULTILATERALA

ZTB foroak zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren lankidetzari buruzko eztabaidak erraztuko ditu, GJHei laguntzeko. Horrez gain, foroak ZTBk GJH guztietan egindako ekarpena modu sakonean aztertuko du, GJHen aurrerapenari buruz irailean egindako tarteko berrikuspena aitortzeko.

Antolatzailea: STI Forum

 

Maiatzak 4

ECP 4 KONFERENTZIA , Donostia

Konferentzian plastiko eta osagarrien industriarako funtsezkoak diren zenbait gai jorratuko dira, hala nola sorkuntza berrien materialak edo bizitza erabilgarriaren osteko aukera jasangarriak. Konferentzia polimeroen eta konposatuen sektorearen egungo joerei eta ekonomia guztiz zirkularra lortzeko saiakera konplexuei buruz gehiago ikasteko aukera izango da.

Antolatzailea: Idlomm Events

 

Maiatzak 5 

ETE-ENTZAKO INFORMAZIO‑SAIOAK

 

Next Generation (SEM) Europako funtsei buruzko informazioa emango zaie ETE-ei, autonomoei eta eskualde bakoitzeko udalei.  Ekimen honen bidez Europako laguntzak Euskadiren ekoizpen‑sarera iristea lortu nahi da, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoan (SEM) aurreikusten den eraldaketa ekonomikoa sustatzeko.  Halaber, jardunaldi honetan irekita dauden deialdiak eta eska daitezkeen laguntzak eta dirulaguntzak lehen eskutik ezagutzeko tresna digitalen berri emango da.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza

 

TOKIKO TALENTUAREN III. AZOKA. Reale Arena

Donostiako 40 enpresak baino gehiagok 145 lan‑eskaintza inguru egingo dituzte Talentuaren III. Azokan. Enpresak zelaiaren iparraldeko eta ekialdeko harmailetan egongo dira, eta bakoitzak bere espazio pribatua izango du hautagaiekin elkarrizketak egiteko.

Antolatzailea: Donostiako Sustapena

 

 

Maiatzak 11

KENKARI FISKALAK

Jardunaldi honetan kenkaria izan dezaketen enpresentzako proiektuak eta jarduerak identifikatzen lagunduko dizugu. Horrez gain, zer gastu murriztu daitezkeen eta zenbateraino murriztu daitezkeen ikasiko duzu, eta berrikuntza teknologikoko proiektuen eta I+G proiektuen arteko aldeak ezagutuko dituzu.

Antolatzailea: Innobasque  

 

Maiatzak 12

KSIGUNE KONEXIOAK TOPAKETA

Euskadiko fakultateei, eskolei eta kultura- eta sormen-erakundeei zuzenduta dago. Topaketaren helburua da zentroek eta erakundeek elkar ezagutzea eta beren sarea zabaltzea, baita KSIgune Konexioak deialdiak (hirugarren edizioa abian da jada) babes ditzakeen baterako ideiak iradokitzea ere.

Antolatzailea: Ksigune

 

Maiatzak 16

DIGITALIZAZIORAKO, SENTSORIZAZIORAKO ETA MATERIALAK GARATZEKO AUKERA BERRIAK INGURUNE EZEZAGUNETAN

Prozesuen industria jasangarriagoa lortzeko eta baliabide gutxiago kontsumitzen dituen industria lortzeko funtsezkoa da tenperatura altuak eta ziklo terminoak jasaten dituzten material eta osagarri metaliko iraunkorragoak sortzea. Horregatik, tailer honetan energiaren eta baliabide mineralen aurrezpen handiago lortu ahal izateko ikerketa-kasuak aurkeztuko dira, bai eta fabrikatzeko prozesuetan eraginkortasuna eta produktibitatea handitzeko ikerketak ere.

Antolatzaileak: Azterlan, Fraunhofer, Gestamp, Questek, ghi, Ceit, get it right, eurecat, svum, kth, Tabira

 

Maiatzaren 16ra arte 

PROIEKTUEN AURKEZPENA

Aurreproposamenak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte irekita egongo da. Aukera ezin hobea da euskal enpresa askorentzat Europak, material aurreratuen esparruan, proiektu berritzaileentzako laguntzei etekina ateratzeko. 2023ko deialdiak 39 herrialde eta eskualde biltzen ditu, eta 30 milioi euroko aurrekontua du.

Antolatzailea: Innobasque 

 

Maiatzak 16-18

FOOD FOUR FUTURE EKITALDIA. BEC, Barakaldon

Food 4 Future World Summit Europan elikagaien eta edarien industrian teknologiari eta berrikuntzari buruz egiten den kongresurik handiena da. Bertan, aukera izango duzu agertzen ari diren teknologiak eta konponbidea berritzaileenak ezagutzeko.

Antolatzailea: Azti

 

 Maiatzak 16-17 

HIGREEW WORKSHOP. FLOW BATTERIES, BRINGING THE TECHNOLOGY TO THE MARKET

Proiektuaren bidez klimarekiko erresistentea den eta karbono‑isuri txikiak dituen etorkizuna eraiki nahi da: etorkizuneko belaunaldiek erredox fluxuko bateria aurreratua diseinatu, garatu eta baliozkotuko dute, kostu txikia duten eta uretan disolbatu daitezkeen bateria organiko berrietan oinarrituta. Horrez gain, elektrolitoa bateragarria izango da erresistentzia txikiko mintz optimizatuarekin eta elektrodo azkarren zinetikarekin, energia-dentsitate handia eta iraupen luzeko zerbitzua lortzeko.

Antolatzailea: Higreew

 

Maiatzak 18-19. Madril

EKOSISTEMAREN EKITALDIA

Ekitaldian zehar, teknologia-zentroek, ikerketa-erakundeek, ikertaldeek eta enpresek formatu hibridoan erakutsi ahal izango dituzte beren gaitasun teknologikoak, showroom teknologiko baten bidez, eta harremanetan egon ahal izango dira ekitaldiko beste parte-hartzaile eta bisitari batzuekin, Speakers Corner bat sortuko baita.

Antolatzailea: FECYT

 

Maiatzak 24 

INNOBIDEAK INNOKONEXIO WEB-MINTEGIA

Programak 250.000 euro arteko laguntza eskaintzen du enpresa bakoitzeko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetan, enpresen berrikuntza-proiektuak lagunduko dituzten aditu independenteen aholkularitza finantzatzeko produktuen, prozesuen, I+G babesaren, eta Europako proiektuen arloan, edo enpresei Kudeaketa Aurreratuko eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetuko dieten ereduak eta tresnak txertatzeko. Web-mintegi honetan, INNOBIDEAK-INNOKONEXIO programaren laguntza eskatzeak dakartzan onurei buruzko informazio guztia eta parte hartzeko moduari buruzko xehetasun guztiak jasoko dituzu.

Antolatzailea: SPRI

 

 

 Maiatzak 29, 30 eta 31.  Donostiako Parke Teknologiko eta Zientifikoa. 

Hauts-metalurgiari buruzko kongresua

Kongresu honetan ikerketaren eta industriaren arloko ideiak eta esperientziak elkar trukatzeko teknika eta zientziaren inguruan arituko gara. Bertaratutakoek hauts‑metalurgiaren merkatuaren eta fabrikazioaren berrikuntzak eta joerak ezagutzeko aukera izango dute.

Antolatzailea: VK Comunicacion

 

Maiatzak 31

NOLA BIHURTU ERRENTAGARRI AZOKAK KANAL DIGITALAREN BIDEZ

Programan azokako bilerak adosteko kanal digitalak aztertuko dira. Horretarako, merkatuaren eta webgunearen funtzionaltasuna aztertuko dira, eta, azkenik, estrategia digitalen berri emango da.

Antolatzailea: SPRI

 

Ekaina

Ekainaren 1era arte

ZINEMALDIA STARTUP

 

Zinemaldia Startup Challenge egitasmoaren bosgarren deialdia zabaldu da, ikus-entzunezkoen arloan teknologia berriak ezartzen dituzten Europako ekintzaileen eta startupen proiektuei zuzendutako lehiaketa, hain zuzen ere.  Zinemaldia Startup Challenge egitasmoko bi lehiaketetan izena ematen duten proiektuek zenbait baldintza bete behar dituzte: pertsona ekintzaile edo startup sortu berri batetik abiatzea; ikus-entzunezkoen esparruan teknologia berriak aplikatzean oinarritzea; egoitza fiskala Espainian edo Europako herrialde batean izatea, eta enpresa-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan abian jartzeko aukera kontuan hartzea.

Antolatzailea: SPRI

 

Ekainak 2 

WORK IN PROGRESS. Bilbo

2023. urtea. Satelite batek espazioan bidaiatzen du seinaleak bidaliz. Uhinen bidez, erantzun bat espero du, izan gizaki batena edo ideien munduarena.  Work in progress-ek gure inguruan eta inguruko galaxietan garatzen den talentu digitala lokalizatu eta orbitan jarri nahi du. Zure lana bidaltzeko azken eguna maiatzaren 7a da.

Antolatzailea: Workoholics

 

Ekainak 7

SAVE THE DATE: INNOBASQUE BERRIKUNTZAREN EUSKAL AGENTZIAREN BATZAR NAGUSIA. Arabako Parke Teknologikoan

Innobasquek Araban dituen 906 erakunde bazkideei dei egiten die agentziak 2022an egindako jardueraren berri emateko eta erronka berrietan aurrera egiteko.

Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

 

Ekainaren 6tik 8ra

+ INDUSTRY: URTEKO INDUSTRIA-TOPAKETA. En BEC, Barakaldo

Hiru egun biziz, BEC, + INDUSTRYri esker, herrialdeko smart manufacturing delakoari eskainitako topagunerik handiena bihurtuko da; negozio-foro horretan mundu osoko bisitari oso espezializatuak eta sinadura espezializatuak egongo dira. 

Antolatzailea: Bilbao Exhibition Centre

 

Ekainaren 9ra arte 

EEPA SARIAK

Deialdi honek Europako Batzordeko Enpresa Sustapenerako Europako Sarien (EEPA SARIAK) 17. edizioko (2023) hautagaitzak aurkezteko balioko du. Sari horren bidez, ekintzailetzako tokiko, lurraldeko eta nazioko politikak aitortzen dira, baita enpresa txiki eta ertainenak ere. Sarituak diren hautagaitzentzat eta finalistentzat aukera paregabea da aitorpena eta ikusgarritasuna lortzeko Europako esparruan eta ekintzailetzaren eta ETE-en aldeko ekimenak sustatzen dituzten Europako beste eragile batzuekin harremanetan jartzeko.

Antolatzailea: EEPA

 

Ekainak 22 

INNOBIDEAK INNOKONEXIO WEB-MINTEGIA

Programak 250.000 euro arteko laguntza eskaintzen du enpresa bakoitzeko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetan, enpresen berrikuntza-proiektuak lagunduko dituzten aditu independenteen aholkularitza finantzatzeko produktuen, prozesuen, I+G babesaren, eta Europako proiektuen arloan, edo enpresei Kudeaketa Aurreratuko eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetuko dieten ereduak eta tresnak txertatzeko. Web-mintegi honetan, INNOBIDEAK-INNOKONEXIO programaren laguntza eskatzeak dakartzan onurei buruzko informazio guztia eta parte hartzeko moduari buruzko xehetasun guztiak jasoko dituzu.

Antolatzailea: SPRI

 

Ekainak 30 

BBVA FUNDAZIOAREN SARIAK

BBVA Fundazioaren Fronteras del Conocimiento Sarietan maila handiko kultur ikerketa eta sormena aitortzen eta sustatzen da, batez ere originaltasun eta esanahi handia izateagatik eragin berezia duten ekarpenak.

Antolatzailea: BBVA

 

Ekainaren 30era arte

BBVA FUNDAZIOAREN EZAGUTZAREN MUGAK SARIEN DEIALDIA IREKI DA

Sari horiek bikaintasunerako ikerketa eta kultura-sorkuntza aitortzen eta bultzatzen dute, bereziki beren originaltasun eta esanahiagatik inpaktu berezia duten proiektuak.

Antolatzailea: BBVA Fundazioa 

 

 Abuztua 

Abuztuaren 31ra arte. 

2023KO EUROPAKO EKONOMIA SOZIALEKO SARIAK

Europako Ekonomia sarien bigarren edizio honetan lau kategoria egongo dira: berrikuntza soziala; gaitasunak, ekonomia sozialeko langileek lanean birziklatu dezaten lan egiten duten erakundeetarako; trantsizio berdea, energia berriztagarrietan, etxebizitzan, mugikortasun jasangarrian, ekonomia zirkularrean, eta abarretan lan egiten erakundeetarako; eta, azkenik, digitalizazioa, ekonomia digitalean lan egiten duten edo berrikuntza teknologikoko ikuspegia duten ekonomia sozialeko egitasmoetarako.

Antolatzailea: Social Economy Europe

 

Iraila

Irailak 18

 MEMBER SUMMIT

Kode irekiko teknologiarekin eraldaketa digitala sustatzeko lan egiten duten proiektu eta erakunde nagusien arteko elkarlana, berrikuntza eta elkartea sustatzen duen ekitaldia.

Antolatzailea: The Linux Foundation Europe

 

Urria

Urriak 25-27 

CALL FOR ABSTRACTS KONGRESUA

Kongresuak hitzaldi praktikoak izango ditu fabrikazio aurreratuko eta digitaleko esparruko interes eta egunerokotasun handieneko gaiei buruz eta foro bikaina izango da parte-hartzaileen arteko loturak eta kolaborazioak eratzeko.

Antolatzailea: AFM Cluster

 

STEEL TECH KONGRESUA

Kongresuan siderurgiaren balio-kateko key players nagusiak bilduko dira. Espazio honetan, ezagutzaren transferentzia, berrikuntza teknologikoa eta networkinga sektorearen barneko harremanak sustatzeko funtsezko tresnak izango dira.

Antolatzailea: Siderex, BEC

 

Azaroa

Azaroak 14-15

CLEANTECH FORUM EUROPE. Tallinn, Estonia

Parte-hartzaileei eskualde osoko eta haratagoko start-up, scal-up, inbertsore eta multinazionaletarako sarbide erraza eskainiko zaie. Europako berrikuntza jasangarriko ekosistemaren etorkizuna ezagutzeaz gain, hurrengo aukera bultzatuko duten konexio globalak ezagutuko ditugu.

Antolatzailea: Cleantech group

 

 

2024

Martxoa

Martxoak 20, 21 eta 22

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARAKO EUROPAKO FOROA

Europako hegoaldeko foro honek ezagutza zientifiko eta teknologikoaren transferentzia sustatzea, enpresa‑lehiakortasuna hobetzea eta negozio- eta lankidetza-aukera berriak sortzea du helburu.

Antolatzailea: Malagako Udala

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago