Euskal Herriko Unibertsitateak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean. Horren bidez, unibertsitateak bat egingo du ekimenarekin FIRST LEGO League Euskadi antolatzaile kide gisa Arabako campusean. Manoli Igartuak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordeak, eta Leire Bilbaok, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, hitzarmena sinatu dute. “UPV/EHUk hezkuntza-maila guztietan STEAM estrategia sustatzeko duen konpromiso irmoaren ondorioz sortu da, eta beste jarduera batzuei gehitzen zaie, esaterako, Zientzia Asteari, gure gazteen artean, eta bereziki nesken artean, zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzeko duela zenbait urtetatik antolatzen dugun jarduerari, hain zuzen ere”, nabarmendu du errektoreordeak.
Leire Bilbaok adierazi duenez, “UPV/EHUren atxikimenduarekin, euskal unibertsitate-sistema osoa Euskadin STEAM hezkuntza bultzatzeko erreferentziazko ekimen honen parte da. FLL Euskadiren presentzia indartu egiten da EAEko hiru lurraldeetan, parte hartzen duten ikastetxeen eta ikasleen kopurua handitzen jarraitu ahal izateko”.
FLL Euskadi nazioarteko hezkuntza-programa bat da, eta zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa pizten du ikasleen artean zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-munduko gaitasunak eta balioak indartzen ditu. Euskadin, Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatzen du, Deustuko Unibertsitatearekin, Donostiako Sustapenarekin, Mondragon Unibertsitatearekin, eta hemendik aurrera UPV/EHUrekin batera.
FIRST LEGO League Euskadi STEAM Hezkuntzako (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak, ingelesezko siglen arabera) ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren STEAM Euskadi Estrategiaren barruan dago. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak programa sustatu du 2009. urteaz geroztik, berrikuntzako euskal ekosistemako eragileen parte-hartzea eta laguntzari esker: enpresa-korporazio handiak; ETEak; teknologia-, ikerketa- eta ezagutza-zentroak; eta erakunde publikoak.
Euskal txapelketa nazioarteko programaren barruan dago sartuta. Bertan, ehun herrialde baino gehiagoetako 6 eta 16 urte arteko 600.000 gazte baino gehiagok hartzen duten parte. Nazioarteko antolakuntzak urtero gai zehatza duen erronka kaleratzen du, gizarte osoari eragiten diona, eta talde parte-hartzaileei berrikuntza-proiektu baten bidez eta metodo zientifikoa erabiliz konpontzeko erronka jotzen die. Horretaz gain, Lego Mainstorm piezekin egindako robot bat diseinatu eta programatzen dute, joko-taula bateko misioak bete ditzan. Amaitzeko, parte-hartzaileek frogatu behar dute prozesu osoan zehar FLL balioetan oinarritu direla; horiek dira, hain zuzen, proiektuaren euskarria: aurkikuntza, berrikuntza, eragina, inklusioa, talde-lana eta dibertimendua. Hiru arloetan osatuen dauden taldeak Espainiako finalean parte hartzeko sailkatuko dira, eta bertatik nazioarteko txapelketetara joan daitezke, edizio guztietan gertatzen den bezala.
Talde parte-hartzaileak erronka tematikoa prestatzen laguntzeko xedearekin, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak urtero aurretiazko prestakuntza-programa antolatzen du euskal sistema zientifiko-teknologikoko eragile diren bere kide, enpresa eta eragileekin. Helburua da gazteek ikasi dezaten zer egiten ari den Euskadin aukeratutako gaiaren arloan eta horri lotuta zein lanbide eta profesional zientifiko eta teknologiko dauden, eta beren zeregina ezagutu dezaten. Prestakuntza-programa hori Euskadiko eskola guztietara hedatu da, FIRST LEGO Leaguen parte hartzen duten alde batera utzita.
FLL Euskadi egoitza anitzeko txapelketarekin amaitzen da, kirol-ekitaldi baten formatua duenarekin, aldi berean Euskadiko hainbat tokitan egiten dena. Horietako bat UPV/EHUko Arabako campusa izango da, hurrengo ikasturtetik aurrera. Txapelketetan, talde parte-hartzaileek aurreko hilabeteetan zehar egindako jardueren emaitzak aurkezten dituzte, eta gainerako taldeekin lehiatzen dira, jai-giroan.