RIS3 Euskadi espezializazio adimentsuaren estrategiak I+G+b-aren giza- eta finantza-baliabideak lurralderako arlo lehiakorrenetan elkartzen ditu: industria adimentsua, energia garbiagoak, osasun pertsonalizatua, elikadura osasuntsua, ekoberrikuntza, hiri jasangarriak eta Euskadi sortzailea. Berrikuntzaren Euskal Agentzia Innobasqueren laguntzarekin batera, Berrikuntzako Euskal Ekosistemako eragileek jardunaldiak antolatu dituzte estrategia horren aukerak enpresa eta gizartearengana hurbiltzeko. 

Hona hemen datozen egunetan hainbat tokitan egingo diren ekitaldien zerrenda: 

Urriak 5 Lankidetzarako ekosistemak jardunaldia. Antolatzailea: Garapen. Ortuellan (Bizkaia)

Urriak 5 Sektore biosanitarioan plastikozko ontzi ez-berriztagarrien gaineko zerga jardunaldia. Antolatzailea: Basque Health Cluster. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Urriak 10  Ontzi bilgarri eta seguruak, jasangarriak eta lehiakorrak berirkuntzaren bidez. Antolatzaileak: Basque Food Cluster eta Elika Fundazioa. Donostian

Urriak 20Pilula teknologikoa. Tecnun – Nafarroako Unibertsitatea: Hidrogenoa energia-transformazioan, funtsezko bektorea deskarbonizazioan” web-mintegia. Antolatzailea: Aclima

Urriak 26 Trantsizio zirkularra elikagaien sektorean jardunaldia. Antolatzailea: Vitoria-Gasteizko Udala. Vitoria-Gasteizen

Urriak 26 “Robotika kolaboratiboa + Adimen Artifiziala” jardunaldia. Antolatzailea: Durangaldeko Enpresa Elkartea. Durangon. Izena emateko, bidali mezua estibaliz@dee-aed.com helbidera

Urriak 31 Lurralde kudeaketa agroekologikoa jardunaldia. Antolatzailea: IZKI LGE. Arraia-Maeztun (Araba)

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago