Vitoria-Gasteizko Gamarra-Betoño industrialdean jardunaldia egin dute gaur goizean, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak eta Vitoria-Gasteizko Udalak antolatua. Bertan, enpresek berritzeko dituzten laguntza-zerbitzuak aurkeztu dira. Adibide gisa, I+Med, Koopera eta Siteco enpresen barne-kudeaketari aplikatutako berrikuntzako kasu praktikoak ezagutarazi dira. Teresa Areizaga PKF Attest aholkularitzako bazkideak gidatutako topaketan, enpresa parte-hartzaileek jakin ahal izan dute zer erantzun eman dieten hiru konpainia horiek beren sozietate-ereduarekin edo organigramaren birdefinizioarekin eta funtzioen birbanaketarekin lotutako arazoei edo erronkei.