Hizkuntza berri bat ikastea zaila da, neketsua. Baina hori egitearen onurak ikaragarriak dira. Beste kultura batekin konektatzeko, horren idiosinkrasia ulertzen laguntzeko eta norberaren ama-hizkuntzan ez dauden kontzeptuak (zirimiri, räntä, facepalm…) ikasteko aukera ematen digu. Gainera, modu ona da neurona-konexio berriak sortzeko, eta beraz ikaste-prozesu honek berrikuntzaren alde egiten du.
Euskararen erabilera sustatzeko ekinbidea den Poziktibity kanpainaren laugarren olatua, “Euskararen taupada”, euskaldun berrien aitorpena da, beren ama-hizkuntza euskara izan gabe ikasi dutenei esker ona adierazteko. Bi aurkezlek, Anne Igartiburu euskaldun zaharrak eta Reyes Prados euskaldun berriak, horretaz hitz egiten dute:
Beste aurkezle batek, Ana Urrutiak, beste ikuspegi bat ematen du:
Gainera, kanpaina honek ‘euskaldun berriei’ herriko guneren bat eskaintzera bultzatu nahi edo gura ditu euskal udalerriak.
Poziktibity Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak bultzatzen du.
Gaur Euskararen Eguna da. Izan poziktibity!