The Makery e Irontec-en “Open Ispilu” appa eta “Elige tus estudios con proyección de futuro” ideia izan dira saritutako proiektuak Eusko Jaurlaritzak deituriko Open Data Euskadi lehiaketan; Bilbon dagoen Euskadiko Artxibo Historikoan eman ziren, 150 pertsona baino gehiagoren aurrean, Innobasqueren Astearteak programaren esparruan.

“Big Datatik Open Datara Euskadin” jardunaldiaren barruan, Aplikazio Lehiaketako eta Ideia Lehiaketako sariak banatu ziren, Open Data Euskadi 2016 Sarietakoak. Aplikazio Lehiaketako lehen saria The Makery e Irontec-en “Open Ispilu”rentzat izan zen, eguraldi, ekitaldi, albiste eta abarri buruz denbora errealean informazio irekia bildu eta era intuitiboan ikusgai jartzen duen ispilua. Bigarren saritua “Servirace, la guía del runner” izan zen, Anartz Mugika-rena.

Ideia Lehiaketan “Elige tus estudios con proyección de futuro” (Aukeratu zeure ikasketak gerorako proiekzioarekin) izan zen saritua, UPV/EHUko ikertzailea den Jerónimo Hernándezena; ikasketak aukeratzeko unean gazteei informazioa ematen dien app bat da, eta zenbait aldagai konbinatzen ditu: lana aurkitzeko aukera, titulazioan dauden abandonatze-tasak, etab. Bigarren saritua “iBili – Buscador inteligente de licitaciones” (Ibili – Lizitazioen bilatzaile adimenduna) izan zen, Jon Pey, Carles Ortolá eta Alberto Rezola-rena.

Open Data Euskadi lehiaketako sarituen aurkezpena

Open Data Euskadi 2015 sariak from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Javier Bikandik, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioa eta Justiziako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak, eman zituen sariak, eta Jaurlaritzak datu publikoak berrerabiltzeko moduan azaltzeko duen konpromisoa azpimarratu zuen, eragile pribatuek eta beste administrazio batzuek balio-zerbitzuak sortu ditzaten herritarrentzat.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago