Informazio korporatiboa
Innobasque Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen eragile berezia da. 2007ko uztailean sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, berrikuntzako politika berriak diseinatzen, ezartzen eta sustatzen laguntzeko. Honako hauen babesa dugu: elkarteen eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoa; Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen ekainaren 22ko 7/2007 Legea; lege hori garatzeko erregelamendua (uztailaren 29ko 145/2008 Dekretua) eta gure estatutuak.
Gardentasuna
Innobasque irabazi asmorik gabeko Elkarte Pribatua da, 2013. urtean, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren erabakiz, Herri Onurako Elkartetzat joa izan zena.
Kontratatzailearen profila
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen ondorioetarako, Innobasque botere esleitzailea da, eta, beraz, aplikagarria zaio.
Hizkuntza Politikarako Plan Orokorra
Innobasqueren Hizkuntza Politikako Plan Orokorrak hizkuntza ofizialak modu eraginkorrean kudeatzen ditu, zerbitzuak eskatzen dituenak nahi dituen hizkuntzan jaso ditzan. Bi hizkuntza ofizialen haztapena errespetatzen da testuetan, kalitatea ere bermatuz.
Innobasqueren titulartasuneko edukiek (webgunean, barne- eta kanpo-jakinarazpenetan eta sare sozialetan) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak (euskara eta gaztelania) modu orekatuan islatzen dituzte.
Berdintasun plana
Innobasqueren 2021-2024 Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. Planaren bidez Berrikuntzaren Euskal Agentziak laneko baldintzen berdintasunarekin, barne-funtzionamenduarekin, zerbitzuak ematearekin eta beste erakunde batzuekiko harremanarekin duen konpromisoa formalizatzen du.
Konpromiso hori aintzatesteko, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak ematen duen “Emakume eta gizonen aukera-berdintasuneko erakunde-kolaboratzailea” zigilua jaso du.