Zer egiten dugu
Aukerak eta mehatxuak identifikatzen ditugu, eta, horretarako, Euskadin eragina izan dezaketen mundu mailako berrikuntza joerak aztertzen ditugu. Berrikuntzaren euskal behatokia gara, eta honako arlo hauek monitorizatu eta ebaluatzen ditugu: zientzia, teknologiaren eta berrikuntzaren euskal politikak; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak; inpaktua eta Europan euskal I+G+b arloak duen nazioartekotzen maila. ETE-ei berritzen laguntzen diegu erakunde kideekin egindako esperimentaziotik sortutako ekintzen bidez. Zientzia eta teknologiaren arloko bokazioa inspiratzen dugu gazteen artean, bereziki nesken kasuan; Euskadiko berrikuntza sozializatzen dugu, lurraldeen eta enpresen lehiakortasunerako palanka baita, hobetzeko eta bizi-kalitate handia mantentzeko.
Monitorizatu egiten dugu
Berrikuntzako joerak monitorizatzen ditugu etorkizunari aurrea hartzeko. Horri esker gure etorkizuna eraiki eta gure lurralde eta erakundeetako lehiakortasuna bermatzen dugu.
Ebaluatu egiten dugu
Euskadiko berrikuntzaren egoera neurtzen dugu. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2030 Planak (ZTBP 2030) Innobasqueri Euskadin berrikuntza ebaluatzeko rola esleitzen dio.
ZTBP 2030 – Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Euskadi 2030
Jarduten dugu
Erakundeei berritzen laguntzen diegu gure bazkideekin esperimentatu ditugun ekintzen bidez. Enpresen I+G+b-aren nazioartekotzea bultzatzen dugu, gazteen artean zientzia eta teknologiako bokazioa iradokitzen dugu eta Administrazio Publikoan berrikuntza sustatzen dugu
Sozializatzen dugu
Informazioa ikusarazten dugu enpresen eta lurraldeen lehiakortasuna hobetzeko, Euskadin bizi diren pertsona guztiak bizi-kalitate ona izan dezaten.