• FLL Euskadi prestakuntza-programaren helburua da Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak modu praktikoan eta dibertigarrian bultzatzea, benetako arazoei irtenbidea emateko
  • Prestakuntza-tailerrak irekiak izango dira EAEko eskola guztientzat, eta gaurtik urtarrilaren 24ra bitartean egingo dira
  • Txapelketa martxoaren 2an izango da, eta aldi berean egingo da Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Vitoria-Gasteizen
  • Ekimen hau mundu osoan egiten da, eta Euskadin Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta UPV/EHUk antolatzen dute, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin

2023ko azaroaren 29a, asteazkena. Gaurtik urtarrilaren 25era arte, FIRST LEGO League Euskadiren hamabosgarren edizioaren barruan, Euskadin Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak prestakuntza (5 tailer online eta 7 bisita) eskainiko die EAEko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei, 9 eta 16 urte bitarteko gazteen artean, modu praktiko eta dibertigarrian, zientzia eta teknologiarako bokazioa sustatzeko. Ekimen hau mundu osoan egiten da, eta aurten, 110 herrialdetako 679.000 ikaslek (haietatik 2.000 EAEkoak) hartuko dute parte MASTERPIECE izeneko erronka tematikoan. Taldeek gainerakoekin partekatu nahi duten zaletasun bat identifikatu beharko dute, eta, horretarako, teknologia eta sormena erabili beharko dituzte. Besteak beste, arteekin lan egiten duten pertsonak har ditzakete inspirazio-iturri gisa, sormenaren, komunikazioaren eta entretenimenduaren arloetako profesionalak baitira.

Aurten, hamabosgarren edizioa Innobasquek antolatzen du, Euskadin, Deustuko Unibertsitatearekin (Bilbo eta Donostia), Mondragon Unibertsitatearekin (Arrasate-Mondragon) eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearekin (Vitoria-Gasteiz) batera; EHUk aurten egin du bat ekitaldiarekin. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek ere parte hartzen dute. Aipatutako lau erakunde horiek konpromiso bera partekatzen dute, zehazki, ikasleen artean ikasketa zientifiko-teknologikoetan eta haiei lotutako trebetasunetan interesa piztea: berrikuntza, esperimentazioa, pentsamendu kritikoa, lantaldea edo sormena. FLL Euskadi Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren STEAM Euskadi Estrategiaren barruan dago, eta bere helburua da ikasleen artean prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea.

Euskadi, Estatuko prestakuntza-tailer bakarra.

Azken hamabost urteotan, FIRST LEGO League STEAM Euskadiko Hezkuntzako (ingelesezko siglak: zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak) programa nagusi moduan finkatu da, eta horretan eragina dauka balio bereizle garrantzitsu honek: Euskadikoa estatu osoko prestakuntza-ziklo bakarra da.

Euskal enpresa, museo, antzoki eta unibertsitateei esker, ikasleek bertatik bertara ezagutuko dute edizio honetako erronkaren arloan aritzen diren aditu, ikertzaile, zientzialari eta teknologoen lana.

Bisitak egin ahal izango dituzte txapelketan parte hartzen duten ikastetxe guztiek, eta EAEko eskola guztiek har dezakete parte online tailerretan.

Adibidez, Bilbon, Arte Ederren Museoan eta Arriaga Antzokian bisitak antolatu dira, ikasleek zuzenean jakin dezaten nola antolatzen den erakusketa bat eta nolakoa den antzezlan baten taularatzea; Vitoria-Gasteizen, errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz, bidaia bat egingo da denboran zehar, Santa Maria Katedralaren historian mugarri izan diren gertaerak ezagutzeko. Donostian, Tabakaleran ikasleentzako bisita gidatu bat antolatuko da Máquinas de Ingenio. Jakintzen bidegurutzean erakusketan. Bertan, Euskadiko zientzia eta teknologia arloko ikerketa-zentroetan lan egin duten artisten lanak daude ikusgai, esaterako, exoeskeleto baten protesia eta cyborg diseinua. Ordiziako Goierri Eskolan, bi gela digital bisitatuko dira Mondragon Unibertsitatearen eskutik: bata gela sentsorizatua izango da, eta  murgiltze-bistaratzea egin ahal izango da errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz; bestean, horma eta mahaiak interaktiboak dira.

Aurreko edizioan bezala, tailerren zikloa online egingo da. Parte-hartzaileek ikasiko dute, besteak beste, nola erabil daitezkeen teknologia aurreratuak (big data, errealitate birtuala edo adimen artifiziala) artelanak sortzeko (ElektrARTekin), nola inprimatu 3Dn material desberdinak erabiliz (BCMaterials-ekin) edo nola sortu edukia erraz errealitate birtualeko aretoetan, gamer estilo hutsean (Virtualware-rekin).

Guztira, 12 erakundek hartuko dute parte ezagutzaren transferentziako ekitaldi honetan: Basque BioDesign Center, Bexreal, BC Materials, Gasteizko Santa Maria Katedrala, ElektrART, Bilboko Arte Ederren Museoa, Mondragon Unibertsitatea, Tabakalera, Arriaga Antzokia, Deustuko Unibertsitatea, UPV/EHU eta Virtualware. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinazio-lana egingo du.

FIRST LEGO League Euskadi txapelketaren hamabosgarren edizioaren finala martxoaren 2an izango da, eta, aurten, lehenengo aldiz, lau egoitza izango ditu: Bilbo, Donostia, Arrasate, eta oraingoan, Vitoria-Gasteiz batu zaie. FIRST LEGO League Euskadiren aurreko edizioan EAEko 42 ikastetxetako 2.092 ikaslek hartu zuten parte.

Innobasque – STEAM Hezkuntza

ERANSKINA PRESTAKUNTZA-PROGRAMA

Data DeskribapenaAntolatzailea
28/11/2023Bisita: Zer ezkutatzen du museo batek?Arte Ederren Bilboko Museoa
28/11/2023Tailerra online: Ikusgaia eta ikusezinaArte Ederren Bilboko Museoa
29/11/2023
01/12/2023
Bisita: Igo zaitez gure denboraren makinaraGasteizko Santa Maria Katedrala
01/12/2023Bisita: Gela digitalak ezagutu errealitate birtuala esperimentatzekoMondragon Unibertsitatea
04/12/2023Bisita: Etorkizuneko materialakBDC – Basque
BioDesing Center
13/12/2023Bisita: Prestakuntza metabertsoari buruzBeXreal
18/12/2023Tailerra online: Errealitate birtuala enpresentzat: sorkuntzatik gamer estiloko jokoraVirtualware
19/12/2023Tailerra online: El Prado Museoko obra baten prototipoa egitenDeustuko Unibertsitatea
11/01/2024Tailerra online: Teknologia sorkuntza artistikoaren kide gisaElektrART
12/01/2024
17/01/2024
Bisita: Antzerkiaren xarmaArriaga Antzokia
23/01/2024Tailerra online: Ikasi 3Dn inprimatzen material desberdinekinBC Materials
24/01/2024Bisita: Prototipoak: Artea, zientzia, teknologia eta gizarteaTabakalera

Informazio gehiago:

Blanca Pardo, Edukien arduraduna
Tel. 658 727 776 / bpardo@innobasque.eus

Ana Larizgoitia, Komunikazio arduraduna

Tel. 656 788 328 / alarizgoitia@innobasque.eus

Partekatu albiste hau