Monitorizatu egiten dugu
Berrikuntzako joerak monitorizatzen ditugu etorkizunari aurrea hartzeko. Horri esker gure etorkizuna eraiki eta gure lurralde eta erakundeetako lehiakortasuna bermatzen dugu.
Innobasqueren Prospektiba txostenak
Prospektiba “ekintzaren mesedetan aurrea hartzea” da, eta, horretarako, behaketatik ondorioak atera behar dira, aukerak aztertu, erabakiak hartu eta jardun, egungo uste eta onarpenei aurre eginez.
Gure ustez prospektiba prozesu sistematikoa da, parte hartzailea, etorkizunerako informazioa biltzeko eta epe ertain-luzerako ikuspegia eratzeko, egunerokotasunean erabakiak hartzera eta ekintza kolektiboak mobilitzatzera bideratuta.
“Innobasqueren prospektiba txostenak” Euskadin eragina izango duten eta etorkizuneko mundua aldatuko duten berrikuntza, teknologia, zientzia eta gizarte arloko berrikuntza joera nagusiak biltzen ditu.
Enpresen berrikuntza eta I+G arloko politiken eta programen joerak
Euskadik berrikuntzaren arloan duen erronka nagusia da berritzen duten ETE-en kopurua eta I+G arloko enpresa-inbertsioen bolumena handitzea. Horretarako, eremu horretan erreferentziatzat hartzen diren hiru herrialde aztertu ditugu: Austria, Finlandia eta Portugal. Bukaerako analisiak politiken arloko hiru joera identifikatu ditu: enpresen segmentazioa eta hazkunde-ibilbideak ezartzea berrikuntza-prozesuaren etaparen arabera, dirulaguntzen eta pizgarri fiskalen arteko oreka eta kontratazio publiko berritzailea.