Jarduten dugu
Erakundeei berritzen laguntzen diegu gure bazkideekin esperimentatu ditugun ekintzen bidez. Enpresen I+G+b-aren nazioartekotzea bultzatzen dugu, gazteen artean zientzia eta teknologiako bokazioa iradokitzen dugu eta Administrazio Publikoan berrikuntza sustatzen dugu
ETEei berritzen laguntzen diegu
Berritu nahi duten euskal erakundeei zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen dizkiegu, eta haien esku honako hauek jartzen ditugu:
-
Berrikuntza profil espresa: online galdetegia; 10 minutuan erakundearen maila berritzailearen diagnostikoa egiten du, hobetzeko gomendioak eta zerbitzuak ematen ditu, bai eta horiek eskaintzen dituzten eragileak ere.
-
Berrikuntzako profil aurreratua: banakako elkarrizketa baten bidez, txosten osoa egiten dugu. Horri esker, indarguneak nabarmendu, berrikuntzaren arloan hobetu beharreko puntuak identifikatu, eta enpresak nola hobetu ahal duen adierazten da.
Euskal Berrikuntzaren Mapa plataforma berezia da; izan ere, enpresei berritzen laguntzeko konponbideak ematen ditu. Gainera, kasu praktikoen bilatzailea dauka, baita Berrikuntzako Ekosistemako eragileek emandako konponbideak ere, eta horietarako kontaktu zuzena. Mapa 250 eragilerekin izandako lankidetzaren emaitza da. Eragile horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: enpresak, ezagutza-eragileak, eragile publikoak, toki garapenerako agentziak, finantza-erakundeak eta eragile sozialak. Mapak profil espresa du bilaketa doitzeko, eta 10 minutu baino ez ditu behar kasu bakoitzerako konponbide egokienetara bideratzeko.
Innobasqueren berrikuntza kasu praktikoen bankuak enpresak eta beste erakunde batzuk antzeko beharrak konpontzeko inspiratu ahal dituzten adibideak eskaintzen ditu. Emaitza onak lortu dituzten mota guztietako erakundeetan txertatutako esperientzia berritzaileak dira, eta pdf formatuan deskarga daitekeen fitxa batean jasota daude.
Maila eta gai ugariko ikastaro eta tailerrez osatutako programa osoa dugu, eta ospe handiko profesionalek ematen dute. Tresnak, metodologiak eta kontzeptuak hornitzen ditugu, berrikuntzan lehenengo urratsa eman ez duten eta hurrengo mailara pasatu nahi duten ETE-en neurrira.
Hazinnova programak 5 langile edo gehiago dituzten ETE-ei 50 aholkularitza-ordu espezializatu eta doako eskaintzen dizkie, berrikuntzako proiektu txikiak modua praktikoan, arinean eta errazean egiteko eta 3 hilabetean emaitzak lortzeko.
Lan Mentoring plantillaren belaunaldi-lekukotzari heldu nahi dioten ETE-entzako doako laguntza-zerbitzu espezializatua da. Lanbidek sustatua, Innobasqueren laguntzarekin, enpresen plantillen bizi-zikloa aurreratzeko, planifikatzeko eta kudeatzeko balio du.
Euskadiko Kultura eta Sormen Barrutiaren edo BDCCren (Basque District of Culture and Creativity) koordinazioan parte hartzen dugu. Euskadiko kultura- eta sormen-industrien gunea da, eta zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu enpresen potentziala garatu ahal izateko.
Enpresak laguntzen ditugu eta harremanetan jartzen ditugu euren eskualdea eta enpresa-sarea, sektoreko klusterrak, enpresa-elkarteak eta profesionalak eta merkataritza-ganberak ondoen ezagutzen dituzten toki-garapeneko agentzietako pertsona egokiekin.
Euskal enpresak Europako I+G+Bn duen presentzia handitzen laguntzen dugu
Europako Batzordeak sustatutako Horizon Europe programa ikerketaren eta berrikuntzaren arloko munduko programarik handiena da, eta aukera paregabea da euskal enpresentzat. Programa horrek 95.500 milioi euroko aurrekontua dauka I+Gko eta berrikuntzako proiektuak finantzatzeko.
Berrikuntzaren Euskal Agentziak ETE-en berrikuntza eta nazioartekotzea babesteko sarerik handienean parte hartzen du: Enterprise Europe Network (EEN). Euskal nodoko gure bazkideekin batera (EEN Basque-SPRI taldea, BEAZ, Basque Trade and Investment eta Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberak), euskal erakundeei laguntza ematen diegu beren berrikuntzak, ikerketak eta garapenak finantzatzeko Europako funtsak lortzeko Proiektuak gauzatzeko bazkideak bilatzeko prozesua errazten dugu; bazkideak, prestakuntza, informazioa, laguntza eta aholkularitza behar duten ekimenetan laguntzen dugu.
Horrez gain, garapen jasangarrirako eta ekonomia zirkularrerako lehengaiekin lotura duten I+G+b-ko proiektuentzako ERA-MIN3 nazioarteko deialdian proposamenak aurkezten laguntzen dugu.
Talentua bultzatzen dugu STEAM Hezkuntzaren bidez
STEAM Hezkuntza (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak hitzen akronimoa ingelesez) ikasleen gaitasun zientifiko-teknologikoa hobetzen duen ikuspuntu pedagogikoa da; hala, zeharkako eta diziplinako gaitasunak lortzen dituzte, ahalduntzeko eta inguruan duten mundua hobetzeko.
Eusko Jaurlaritzaren STEAM Euskadi estrategiarekin lankidetzan aritzen gara, eta haren parte diren ekimenekin laguntzen dugu:
- STEAM Sare kudeatzen dugu
- FIRST LEGO League Euskadi antolatzen dugu.
- STEAM Euskadi Sarien idazkaritza teknikoa gara.
- STEAM Euskadi Topaketak koordinatzen ditugu.
- Forensic Science babesten dugu
- EU STEM Coalition parte hartzen dugu.
Administrazio publikoei laguntzen diegu berrikuntza-politiketan
Eusko Jaurlaritzarekin eta foru-aldundiekin lankidetzan aritzen gara zientzia, teknologia eta berrikuntzako tresnak diseinatu eta kudeatzeko, hala nola:
- Espezializazio adimenduneko estrategia RIS3 Euskadi
- Euskal I+G+b nazioartekotzeko estrategia Europan
- Emaitek+: Zentro teknologikoen eta ikerketa kooperatiboko zentroen aginte-koadroa urtero homologatzea eta Emaitek Dekretua eguneratzen laguntzea.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko akreditazioa: Datuen homologazioa zentro teknologikoei, ikerketa kooperatiboko zentroei, enpresetako I+G unitateei eta bitartekaritza-agenteei egiaztatzeko, eskaintza eta eskaria
- Berrikuntzari laguntzeko programak: KSITek, Berriker, BAI+ D+I.
- I+Grako eta berrikuntzarako zerga-kenkariak foru-aldundiekin
Administrazio publikoan berrikuntza laguntzea
Eusko Jaurlaritzarekin, foru-aldundiekin eta Vitoria-Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Udalekin lankidetza aritzen gara Euskadiko OGP Gobernu Irekirako Aliantzaren Planean. Eusko Jaurlaritzari laguntzen diogu Herritarren Partaidetzari buruzko Liburu Zuria eta Elkarlan Sariakzabaltzen.