Gardentasuna
Innobasque irabazi asmorik gabeko Elkarte Pribatua da, 2013. urtean, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren erabakiz, Herri Onurako Elkartetzat joa izan zena.
Innobasque irabazi asmorik gabeko Elkarte Pribatua da, 2013. urtean, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren erabakiz, Herri Onurako Elkartetzat joa izan zena.
Horregatik, 2014. urtetik aurrera, Innobasque beharturik dago Euskal Herriko Elkarteen Erregistro Orokorrean aurreko ekitaldiko urteko kontuak aurkeztera, bukatu eta ondorengo sei hilabeteetan, ekitaldian egindako jarduerak deskribatzen dituen txostenarekin batera. Halaber, Herri Onurako Elkarteen Babesletzari bere jarduera eta funtzionamenduari buruz eskatzen zaion informazio eta dokumentazio guztia eman beharko dio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean aurkezturiko idazkiak, orain arteko ekitaldiei dagozkienak, ikus ditzakezu, horietan dagoelarik aurkezturiko dokumentazioa.
Urtero, Innobasquek bere Urteko Kontuen ikuskapena egiten du, eta hor sartzen dira aurreko urteko abenduaren 31ko balantzea, Galdu-Irabazien Kontua, Ondare Garbian aldaketen egoera, Esku-diruaren Fluxu-egoera eta data horretan amaitutako urteari dagokion Oroitidazkia.
Argibide gehiago nahi izanez gero, 2007an Elkartea eratu zenetik egin diren Kontu-ikuskaritzako Txostenak ikus ditzakezu
Auditoretza-txostena 2023ko urteko kontuak
Auditoretza-txostena 2022ko urteko kontuak
Auditoretza-txostena 2021ko urteko kontuak
Auditoretza-txostena 2020ko urteko kontuak
Auditoretza-txostena 2019ko urteko kontuak
Auditoretza-txostena 2018ko urteko kontuak
Auditoretza-txostena 2017ko urteko kontuak
Auditoretza-txostena 2016ko urteko kontuak
Auditoretza-txostena 2015ko urteko kontuak
Auditoretza-txostena 2014ko urteko kontuak
Auditoretza-txostena 2013ko urteko kontuak
Auditoretza-txostena 2012ko urteko kontuak
Auditoretza-txostena 2011ko urteko kontuak
Auditoretza-txostena 2010ko urteko kontuak
Auditoretza-txostena 2009ko urteko kontuak
19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoak, 8.2 artikuluan ezartzen duena betez, Innobasquek datuak ematen ditu egindako kontratuez, izenpeturiko hitzarmenez eta herri-administrazioren batek emandako subentzio eta diru-laguntza publikoez.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarraian ikus ditzakezu kontratu, hitzarmen eta Herri Administrazioarekiko diru-laguntzei buruzko xehetasunak.
Informazio ekonomikoa: Herri Administrazioarekiko kontratuak, hitzarmenak eta diru-laguntzak