Lege-oharra
1. Sarrera
www.innobasque.eus webgunea INNOBASQUE-BERRIKUNTZAREN EUSKAL AGENTZIAREN (aurrerantzean, “INNOBASQUE” edo “gu”) titulartasunekoa da (IFK: G48997159; helbidea: Bizkaiko Parke Teknologikoa, Laida Bidea 203, 48170 Zamudio); agentzia inskribatuta dago Elkarteen Erregistroan, 1998ko urriaren 20ko datarekin eta AS/B/07621/1998 zenbakiarekin, eta honako hau da harremanetarako helbide elektronikoa: innobasque@innobasque.eus.
Erabilera-baldintza hauek (aurrerantzean, “erabilera-baldintzak”) erabiltzaileek (aurrerantzean, “erabiltzaileak” edo, bakarra denean, “erabiltzailea”) webgunera sartzeko eta hura erabiltzeko prozesua arautzen dute, eta edozein funtzionalitate, zerbitzu, aplikazio, plataforma edo webgunea erabiltzeko beharrezko beste edozein bitarteko arautzen dituzten beste edozein lege-testuk osatuko dituzte, hala nola Pribatutasun Politikak eta Cookieen Politikak.
Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute erabilera-baldintza hauek eta aurreikusitakoarekin bat aplikagarriak diren beste edozein lege-xedapen betetzeko.
2. Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak
Webgunearen gaineko jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak (adibidez, bertako informazioa, datuak, markak, logotipoak, testuak, argazkiak, ikonoak, grafikoak, diseinuak, softwarea, irudiak, bideoak, ahotsak, multimedia-edukia eta webguneko beste batzuk) INNOBASQUEREN eta/edo bere lizentzia-emaileen jabetzakoak dira. Beraz, debekatuta dago erabiltzaileak webgunea eta/edo bertako elementuak edozein modutan erabili, erreproduzitu, transmititu, eraldatu, banatu edo ustiatzea, webgunearen bitartez eskainitako zerbitzuak erabiltzeko beharrezko erabileretarako izan ezik.
Alde horretatik, INNOBASQUEK erabiltzaileei webgunea erabiltzeko ematen dien lizentzia ez da esklusiboa, ezin da azpilizentziatu eta ezin da eskualdatu, eta erabilera-baldintza hauetan jasotako gainerako baldintzen menpe egongo da, baita aplikagarriak diren beste edozein erabilera-baldintza eta legeren menpe ere.
Erabiltzaileek onartu eta aitortzen dute webgunea erabiltzeak eta emandako zerbitzuetara sartzeak ez dakarrela beraiei lagatzea jabetza intelektual edo industrialeko eskubiderik (ez osorik ez partzialki), esate baterako egile-eskubideak, markak, diseinuak edo webgunearen beste eskubide batzuk. Horrez gain, ez dute baimenik webgunetik eta/edo bere elementuetatik eratorritako garapenak sortzeko, erabiltzaileei webgunea erabiltzeko ematen zaien lizentzia mugatua salbu (betiere, erabilera horrek fede oneko printzipioei jarraitzen badie, xede komertzialik gabe egiten bada eta soilik erabiltzailearen informazio pertsonalerako bada).
Webgune honetan jasota dauden eta jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzten materialen erabileratik eratorritako erantzukizuna erabiltzailearena izango da soilik.
Halaber, erabiltzaileek ezingo dituzte ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu webgunean instalatutako babes-gailuak edo segurtasun-sistemak, eta debekatuta dago alderantzizko ingeniaritza-teknikak erabiltzea eta webgunea kudeatzeko erabilitako edozein jabetza intelektualeko iturburu-kode deskonpilatzea, desarmatzea, deszifratzea edo hura beste modu batean lortzen saiatzea.
3. Webgunearen erabilera okerra
Erabiltzaileak webgunea modu egokian erabiltzeko betebeharra du, eta erabilera egokitzat joko da indarreko legediarekin, fede onarekin eta ordena publikoarekin bat datorrena. Halaber, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea ez erabiltzeko eta haren bidez informazioa ez banatzeko honako xede hauetarako:
- Legedia aplikagarriarekin, erabilera-baldintza hauekin, moralarekin, ohitura onekin edo ezarritako ordena publikoarekin bat ez datozen jarduerak gauzatzea edo zilegiak ez diren, debekatuta dauden edo INNOBASQUEREN edo hirugarrenen eskubide eta interesak kaltetu ditzaketen xedeetarako erabiltzea.
- Webgunea edo bertako zati bat erabiltzea beste webgune pribatu edo komertzial batzuetan, webgunea edo bertako edozein material modu komertzialean erabiltzea edo webgunerako edo bere edozein edukietarako hiperestekak egitea (betiere ez badute INNOBASQUEREN idatzizko berariazko baimenik).
- Webgunea edo bertako edukiak aldatzea, kopiatzea, deskonpilatzea, desmuntatzea, alderantzizko ingeniaritza egitea, lizentziak ematea, alokatzea, saltzea edo imitatzea.
- Webgunea edo konektatutako edozein sare kaltetu edo mugatuko duten edo beste erabiltzaile batzuei webguneaz gozatzea eta hura erabiltzea eragotziko dieten birusak edo beste osagai batzuk transmititzea.
- Webguneko edozein datu edo elementu osorik edo partzialki dibulgatzea, ateratzea, berrerabiltzea, birbidaltzea edo edozein modutan erabiltzea, edozein bitarteko edo euskarritan, INNOBASQUEREN aurretiazko, berariazko eta idatzizko baimenik gabe.
Erabiltzaileari jakinarazten zaio INNOBASQUEK eskubidea izango duela webgunerako sarbidea mugatzeko, eteteko edo bukatutzat emateko, eta horretarako beharrezkoa den edozein neurri tekniko hartuko duela, baldin eta erabiltzaileak erabilera-baldintza hauek, webgunean jasotako termino edo baldintza partikularrak, hirugarrenen eskubideak, legedia aplikagarria eta bereziki klausula honetan xedatutako konpromisoak urratzen baditu.
INNOBASQUEK erabiltzaileen aurrean izan ditzakeen gainerako eskubide guztiak gordeko ditu, bereziki prozedura penal edo zibilak abiarazteari lotutakoak.
4. Pribatutasun-politika
INNOBASQUE konprometituta dago erabiltzaileen datu pertsonalen babesarekin, eta, horregatik, soilik Pribatutasun Politikarekin bat etorriz erabiliko ditu.
5. Cookieen Politika
Webguneak cookieak erabil ditzake. Erabiltzaileek webgunearen Cookieen Politikan topatu dezakete gai honekin lotutako informazio gehiago.
6. Erantzukizunak
INNOBASQUEK ezin du bermatu erabiltzaileek webgunea legearekin, erabilera-baldintzekin, moralarekin, oro har onartutako ohitura onekin eta ordena publikoarekin bat etorriz erabiliko dutenik, ezta modu arduratsuan eta zuhurrean erabiliko dutenik ere. Ondorioz, bai webgunearen sarbidea bai bertan jasotako informazioa erabiltzea soilik hori egiten duenaren erantzukizuna dira. INNOBASQUEK ez ditu bere gain hartuko sarbide edo informazioaren erabilera horretatik eratorritako ondorioak edo kalteak, bere eskumenak betetzeko zorrozki bete behar dituen lege-xedapenak aplikatzetik eratorritako jarduketei dagokienez izan ezik.
Alde horretatik, webgunean jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada eta INNOBASQUEREN jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak kaltetu eta urratzen badira, legez dagozkion ekintzak gauzatuko dira, eta, hala badagokio, baita dagozkion erantzukizunak eskatu ere.
Erabiltzaileek INNOBASQUERI webgunearen bitartez jakinarazten edo transmititzen dizkioten datu eta eduki guztien gaineko erantzukizuna izango dute.
Halaber, webguneak beste webgune batzuetarako estekak izan ditzake, baita hirugarrenen eskutik lortutako informazioa eta zerbitzuak ere, erabiltzaileari laguntzeko enpresa kolaboratzaile edo babesleei buruzko informazioa lortzen. INNOBASQUEK ez ditu horiek kontrolatzen, eta ez du bere gain hartuko horien funtzionamenduaren, edukiaren eta hirugarren horien pribatutasun-politiken egiazkotasunaren gaineko erantzukizunik. INNOBASQUEK erabiltzaileari bere erosotasunerako eskaintzen dizkio esteka, informazio eta zerbitzu horiek, eta haren erantzukizuna izango da webguneetan edo lotutako aplikazioetan argitaratutako erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politikak irakurri eta onartzea.
Halaber, INNOBASQUEK ezin ditu kontrolatu bere webgunerako esteka duten beste webgune batzuetan ematen diren informazioa, edukiak, produktuak edo zerbitzuak. Ondorioz, INNOBASQUEK ez du bere gain hartzen horietatik eratorritako erantzukizunik.
Webgunean publizitate-edukiak eta eskaintzak ere ager daitezke, eta soilik iragarleena edo eskaintzaileena da webgunean sartu diren materialek kasu bakoitzean aplikagarriak diren legeak betetzen dituztela ziurtatzeko erantzukizuna. INNOBASQUEK ez du bere gain hartzen eduki horien akatsen, zehaztasunik ezen edo irregulartasunen gaineko erantzukizunik. Edonola ere, webgunean jasotako publizitate-edukiekin lotutako edozein erreklamazio aurkezteko, harremanetan jar zaitezke honako helbide elektroniko honetan: innobasque@innobasque.eus.
7. Bermearen salbuespena
INNOBASQUEK bere esku dagoen guztia egingo du webguneak funtzionamendu egokia izan dezan. Hala ere, INNOBASQUEK ezin du ziurtatu ez dela zerbitzua etengo webgunea konpondu edo mantentze-lanak egiteko, ez dela estaldura-faltarik edo akatsik egongo ekipamenduetan edo ez dela akatsik egongo datuak transmititzeko beharrezkoak diren sareetan, horiek ez baititu agentziak kontrolatzen. INNOBASQUEK neurri egokiak hartuko ditu eten horiek murrizteko.
8. Aldaketen politika
INNOBASQUEK eskubidea izango du erabilera-baldintza hauek eta webgunean ager daitekeen informazio oro edozein momentutan aldatu edo eguneratzeko. Halaber, INNOBASQUEK eskubidea izango du webgunea edozein momentutan eten edo ixteko, aurretiazko oharrik eman gabe, horretarako arrazoiak edozein direla ere.
9. Klausulen independentzia eta integrazioa
Erabilera-baldintza hauetako edozein klausula legearen aurkakoa, baliogabea edo eraginkortasunik gabea bada, horrek ez dio eragingo gainerakoen eraginkortasunari, betiere ez badira funtsean kaltetzen INNOBASQUEREN edo erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak, erabilera-baldintza hauetatik eratorritakoak. Funtsezkotzat jotzen da bi aldeetako edozeinen interesak larriki kaltetzen dituen edo erabilera-baldintza hauen xedeari eragiten dion edozein egoera. Klausula horiek ordezkatu edo beste batzuekin integratu beharko dira, betiere klausula berriak legearekin bat baldin badatoz eta ordezkatutako klausulen xede berdina badute.