Pertsonetan oinarrituriko kudeaketa-dinamikak
“Pertsonetan oinarrituriko kudeaketa-dinamikak” liburuak Guillermo Ulacia Innobasqueko presidentearen hitzaurrea du, eta bere helburua antolaketa-dinamika eta kudeaketa-printzipioei buruz hausnarketa egitea da; izan ere, idazleen arabera, “horiek izango dira XXI. mendeko enpresaren ezaugarriak, eta enpresako pertsona guztien sorkuntza eta harremanetarako gaitasunak ustiatu edo aprobetxatzera bideratuta daude”.