Eraldaketaren emozioa

12 Apr, 2011

Familia baten eta haren negozio txikiaren historiaren bitartez, adimen emozionalaren eta haren ezarpenaren adigaiak irudikatzen dira, nola pertsonaren mailan hala enpresarenean. Adimen emozionala norberaren sentimenduak eta besteenak ezagutzeko eta haiek erabiltzeko gaitasuna da. Terminoa Daniel Golemanek ezagutarazi zuen 1995ean. Haren ezaugarriak hauek dira: geure burua motibatzeko gaitasuna, ahaleginean irautekoa gerta litezkeen frustrazioak gorabehera, bulkadak kontrolatzekoa, saritzeak geroratzekoa, geure gogo-aldarteak arautzekoa, larridura gure ahalmen arrazionaletan tarteratzea saihestekoa, eta besteekin enpatizatu eta haiengan fikatzekoa.

Download
PDF

Partekatu albiste hau