BIP 2018: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren pertzepzioa eta ikuspegia

16 Apr, 2019

Basque Innovation Perception (BIP) bi urtean behin egiten den azterketa da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako (ZTBES) profesionalek euskal I+G+b-ren egungo eta etorkizuneko egoeraz duten pertzepzioa monitorizatzea eta aztertzea du helburu.

Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planak (ZTBP) Innobasqueri ematen dion ebaluatzekoeta monitorizatzeko eginkizunean sartzen da. Baita ere osatzen du informazio kualitatiboaz Berrikuntzaren Innobasque Txostena, Euskal I+G+b-ren eta Europakoaren azterketa konparatiboa.

BIP 250 aditu baino gehiagoko panelean oinarritzen da, ZTBES-en ikuspegi orokorra dutenak eta Innobasqueko erakunde bazkideetatik datozenak dira. Panela Sistemaren ordezkari da eta enpresa, zientzia eta teknologia, gizarte eta erakundeen eremuetako jendez osaturik dago. Panelak kontuan du I+G+b-n dagoen jarduera-maila eta dagozkien erakundeen tipologia.

BIPek bi urtean behin aztertzen du Paneleko jendearen iritzia inkesta baten bidez, honen emaitzak haietako batzuekin kontrastatzen direlarik. Horregatik, Panelak denboran irauteko bokazioa du.

Download
PDF

Partekatu albiste hau