PRE-COVID txostena – Aurretiazko I+G Adierazlea 2019-2020
Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, 2019ko azaroaren 22an argitaratu zituen Euskadik 2018an izandako I+G arloko gastuari buruzko datuak. Funtsezkoa da informazio estatistikoak eskuan izatea, politika publikoetan erabaki zuzenak hartu ahal izateko. Edonola ere, denbora-tarte handia igaro denez neurtutako denboraldiaren eta urtero egiten den I+G arloko gastuari buruzko datu estatistikoaren artean, baliteke dagoeneko berandutxo izatea haietan oinarritutako erabakiak hartzeko.
Erabaki egokiak hartu ahal izateko, enpresek informazio eguneratua behar dute; modu berean, Eusko Jaurlaritzak eta gainerako erakunde publikoek ere informazio eguneratua behar dute I+G+b-arenalorrean, berrikuntza-politikak egokiro bideratu ahal izateko.
Erakunde publikoek, enpresek eta erakunde zientifiko eta teknologikoek interes partekatuadaukate, berrikuntza-politikak unean uneko beharrizanetara egokituta daudela bermatzeko.