Innobasque Prospektiba Txostena COVID-19 osteko gogoetak
“2020 Innobasque Prospektiba Txostena. Post Covid-19 gogoetak” COVID-19ak eragin edo bizkortu dituen aldaketen eta berrikuntzaren esparruan izan duen eraginaren azterketa sakon baten emaitza da.
Enpresen zerbitzura dagoen ariketa teoriko eta praktikoan, Txosten honek:
– 2019 Innobasque Prospektiba Txostenetan egindako proposamenen indarraldia aztertzen du.
– Krisitik irteteko balizko agertokiak eta jarraipen-adierazleak aurkezten ditu.
– Enpresetan epe labur, ertain eta luzera sor daitezkeen berrikuntza-aukerei buruzko gogoetak partekatzen ditu.
Dokumentu irekia eta bizia izateko asmoarekin sortu da, eta laster aktibatuko dugun partaidetza-prozesu baten bidez erakunde bazkideen ekarpenekin aberastuko da.