Energiaren Nazioarteko Agentziak (ENA) epe ertaineko petrolio-merkatuari buruzko txosten berrienean iragarri duenez, erregai fosilen -gasolina, diesela eta kerosenoak- munduko eskaera gelditu egingo da 2026tik aurrera. ENAk desazelerazio hori zenbait faktoreri egozten die, hala nola ibilgailu elektrikoen hedapena, bioerregaien hazkundea eta eraginkortasun tekniko gero eta handiagoa.
2022tik 2028ra eskaria %6 bakarrik haziko dela aurreikusten da, 105,7 milioi tonara iritsiko dela, eta hazkundea gelditu egingo dela azken urte horretan, petrolio-eskariaren inflexio-puntua adieraziz.
ENAk azpimarratzen du energia garbietan oinarritutako ekonomiaranzko aldaketa indarra hartzen ari dela, eta ohartarazi egiten die petrolio-ekoizleei trantsizio hori kontuan har dezatela inbertsio-erabaki egokiak hartzeko eta sektorean trantsizio ordenatua ziurtatzeko.
Petrolioaren aroaren amaieraren aurrean al gaude?
Erreferentzia:
https://iea.blob.core.windows.net/assets/cc7fd38f-3d68-4796-a958-8dfa3f3ef4a6/Oil2023.pdf