COVIDak balioko elikakate eta edari-kate guztiaren digitalizazioa arindu du, baina oraindik bidea dago egiteke sektorean teknologiak lehiakortasun handiagoa emateko tresna modura eraginkortasunez ezartzeko ikuspegi bikoitzetik:
- Batetik, prozesuak eraginkorragoak izateko eta, ondorioz, kostuak merkeagoak izateko.
- Bestetik, produktuei balio handiagoa emateko; hala antzeman beharko dute kontsumitzaileek merkatura iritsi eta marka batzuen ordez beste batzuk nahi dituztenean.
Dena den, garai hauetan eta etorkizun hurbilari erreparatuta, digitalizazioa ingurumen-jasangarritasunaren zerbitzura dagoen tresna gisa ikusi behar dugu, nutrizio pertsonalizatuagoaren bidez zahartze osasungarrian laguntzeaz gain.
Sektore intentsibo honetan, natura baliabideak nahiz ontziak berotegi-efektuko gasen ia % 25 sortzen dituzte eta, gainera, elikagaien herena suntsitu egiten da, beraz, teknologiek asko dute ekartzeko.
alaber, tresna digitalek gizakiaren osasunean mikronutrienteen zeregina eta eragina hobe ulertzen laguntzen dute. Azaltzen ari diren gailu berriei esker, datu biologikoak eta bizimoduari buruzkoak monitoriza daitezke; ikerketak nahiz mikrobiometan, DNAn, odolean, eta abarrean probak demokratiko bihurtzen dira eta komunikazio-kanalak azken kontsumitzaileetara zuzenago iristen dira, komenigarrienak zaizkien elikagaiei buruzko informazioa eta gomendioak jasotzeko irrikan baitaude.
Balioko elikakatea aberatsa eta anitza da, horregatik, mailen araberako aurrerapen nagusiei ere erreparatu nahi diegu.
Lehen sektoreak, oro har, teknologietan konponbide bat ikusten du natura eta giza baliabideen erabilera optimizatzeko, horiek guztiak geroz eta urriagoak baitira. Eraldaketa digitala orain aurre egin beharreko erronka da, baina, adibidez, dagoeneko lanean ari da doitasunezko nekazaritzan eta landa-digitalizazioan. Sentsoreei eta droneei esker, besteak beste, honako parametro hauek azter daitezke: lurzoruaren emankortasunaren edo laboreen portaeraren iragarpena. Hala, robot-makinek eraginkortasunez automatikoki ongarritu, simaurtu edo ureztatu dezakete. Prozesu horiek modu integratuan mugikorrean kontrolatzeak hainbat gestio eta burokrazia kentzen ditu. Abeltzaintzan eta arrantzan, esaterako, helburua, besteak beste blockchain izenekoa da, produktuen trazabilitatea gardentasunez kontrola eta jakinaraz baitaiteke. Modu horretan, iruzurrak deuseztatzen dira eta kalitatea errazago kudeatuko dela bermatzen da.
Eraldaketaren industrian teknologien zeregina azpimarratu behar badugu, lehenik eta behin, enpresen hornidura-gaitasuna nabarmendu behar dugu, bai eta fluxuak estuak direnean ere, adibidez, pandemia-baldintzetan, grebetan edo gerretan ezinbesteko eskeei erantzutea. Digitalizazioari esker, elikagaien eta edarien markak azken kontsumitzaileekin zuzenean jartzen dira harremanetan. e-commerceari eta sare sozialek ahalbidetzen dituzten elkarrekintzei esker, bezeroak lortzeko estrategiak sortzen dira, eta gero eta azkarragoak diren negozio-eredu berriak ugaritzen uzten dute. Horretan guztian, datuen kudeaketa eta enpresarako informazio erabilgarri bihurtzeko teknologien gaitasuna funtsezkoak dira, hasiberriak izan arren.
Eta banaketa? Retailerrek digitalizazioan aukera bat ikusten dute prozesuak, zerbitzuak, tratua eta bezeroarekiko arreta hobetzeko. Denda beteak bermatzea, baina galera/zarrastelkeria sortu gabe erronka bat da banaketa-kate ororentzat. Bestalde, operadoreen arteko lehiak behartzen du fidelizazio-, pertsonalizazio- eta serbitizazio-estrategiak onartzera, geroz eta esperientzia handiagoa, harrigarriagoa eta hobea eskaintzeko.