Forensic Science
Forensic Science, Ertzaintzak eta Gaztelueta ikastetxeak sustatua Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren STEAM Euskadi Estrategiaren barruan dagoen ekimena da, eskola-etapa guztietan prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzeko.
Bigarren Hezkuntzako ikasleek arte-lan baten lapurreta simulatua ebazten dute, zientzia eta teknologia arteekin eta humanitateekin modu arrakastatsuan integratzen dituen ekimen batean, artearekin, inguratzen duen testuinguru historikoarekin eta zuzenbidearekin lotutako alderdiak barne hartzen baititu. Ikasleek beren ikastetxeetan diziplina zientifiko eta teknikoetan bereganatzen dituzten ezagutzak praktikan jarriko dituzte, krimenaren eszenan jasotako ebidentziak aztertzeko, metodo zientifikoari jarraituz ikerketa bat egiteko eta polizia zientifikoaren aurrean defendatuko dituzten ondorioetara iristeko.
Forensic Science Finlandian, Polonian, Frantzian, Italian, Indian, Australian, Mexikon, Kanadan edo Filipinetan ere garatzen da. Innobasquek ikastetxeen parte-hartzea aktibatzen eta kudeatzen du ekimen honetan.